Tik Tok-eko Bziber Lehiaketaren II. edizioa abenduaren 18an hasiko da

Tik Tok-eko Bziber Lehiaketaren II. edizioa abenduaren 18an –

Adin tartea zabaldu egin da, 11 urtetik 16 urtera arte.  Sariak eskuratzeko dinamika ere ezberdina izango da, proba bakoitzak bere saria izango du.

4 proba, 4 sari, 4 irabazle

Bziber (Bi ziber ahozkatuta), gazte bizkaitarrei zuzendutako lehiaketa da, Tik Tok sarean oinarrituta. Gazteek hainbeste erabiltzen dituzten sareetan euskarazko edukiak sortzea da helburua eta baita erreferente euskaldunak indartzea ere.

Lehiaketa honen lehenengo edizioa 2020ko uztailean gauzatu zen, gazteen udako oporraldiekin batera.

Lehenengo edizioaren harrera ona ikusirik, lehiaketa berriro ere martxan jarriko da. Oraingo honetan gazteen Gabonetako oporraldiarekin bat eginez, hau da, abenduaren 18tik urtarrilaren 8ra arte.

Hala ere, berrikuntzekin dator Tik Tok-eko lehiaketa hau, izan ere, adin tartea zabaldu egin da, 11 urtetik 16 urtera arte. Ez hori bakarrik, sariak eskuratzeko dinamika ere ezberdina izango da. Orain proba bakoitzak bere saria izango du.

Aurreko edizioan bezala, Edurne Azkarate izango da lehiaketa honen gidaria eta erronkak botako dituena. Edurnerekin batera Pello Reparaz ere izango da lehiaketan probak egiten.

Lehiaketari buruzko info guztia: www.bziber.eus

Prentsa dosierra lehiaketaren xehetasun guztiekin: hemen

Harremanetarako: info@azkuefundazioa.org

Tik Tok-eko Bziber Lehiaketaren II. edizioa abenduaren 18an hasiko da