Arracastatic ignominiarat

Arracastatic ignominiarat – 

Arracastatic ignominiarat

Ez da hain çaila icen ona galcea, hau da, ignominiarat iragaitea.
Persona batec edota, nahiago bada, eracunde batec eduqui deçaque arracasta’ cembait urthetan. Arracasta edo requesta eduqui deçaque, bai, ohore guztiequin. Guiçarteac hura requeritzen du, haren demanda eguiten du, ustez eta escaera edo escari hori, erregu hori, behar duela jasso delaco persona edota eracunde horrenganic edo horretaric. Onsa. Ongui. Ondo.. Nola ez, bada!

Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignominiá ekarten dugula.
Hebrearrac13:13 Leiçarraga

Leiçarraga gureac, ignominia cer cen bacequien. Bacequien cer cen ignominia, bacequien cer cen reprochea, eçagun cituen vituperioa eta gaitzespena. Bacequien cer cen iraina, insultoa eta laidoa.
Guicaqui bat cen. Beraz, bacequien. Cequien guztia eta cequinttoa, bederen, bacequien.
Bacequien, halaber, cer cen gorespena, laudorioac, goraiphamenac beçala, elogioac eta alabançac ere.

Arracasta ona duen oroc, ez luque nehoiz ahanci beharco, ignominian erorteco perilean dagoela eta egoiten dela bethi ere.

Adeitassunez

NAFFARRERA