ARIZONA abizena. Haritz Onaren erakusle
ARIZONA abizena. Haritz Onaren erakusle –
Nevada, Los Angeles, Colorado, El Paso, San Bernardino… Amerikako Estatu Batuetako toponimian agerikoa da espainiarrak handik ibili zirenekoa.
Izen batzuek jatorri erlijiosoa dute (Los Angeles, San Bernardino, San Francisco, San Diego…) eta beste batzuk inguruaren behaketan oinarritutakoak: Nevada (mendialde elurtua dagoen eremua), El Paso, Rio Grande (AEB eta Mexiko banatzen duen ibaia), Colorado, Las Vegas…
Bada, euskaldunak ere hor ibili zireneko aztarnak ere baditugu.
Agian, agerienetakoa baina ezezagunenetakoa “Arizona” da. Estatu hau Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua dago (inguruan Kalifornia, Mexiko edo Texas ditu besteak beste). Phoenix du hiriburua eta baita hiri nagusia ere. Guztira 5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Baina “Arizona” izenaren jatorriak zentzua du, izan ere, estatu horretan AEBko hegoaldeko haritz erreserba handiena du. Badira Green Oak deituriko hainbat leku (oak=haritz) eta Arizonako Haritz zuria. Marshall Trimble eta beste historialari batzuentzat teoria onargarria da.
Badira beste teoria 2, gaztelania eta indiar hizkuntzekin bat egiten dutenak. Argi dagoena zera da; Arizona euskal hitza da.
“Arizona” euskal abizena da. Bai, bai, abizena. Hori bai, Euskal Herrian 9 pertsonak baino ez dute abizen hori.
ARIZ (=”haritz”, gaur egungo arau ortografikoak jarraituz) hainbat abizenetan ageri da:
ARIZA ARIZABALETA ARIZABALO ARIZAGA ARIZALDE ARIZALETA ARIZARTE ARIZBARRENA ARIZCORRETA ARIZCUN ARIZCUREN ARIZEDER |
ARIZETA ARIZABALETA ARIZABALO ARIZGOITI ARIZKOLEGI ARIZKUETA ARIZKURRETA ARIZMENDI ARIZMENDIARRIETA ARIZNABARRETA ARIZNOA ARIZOLA, ARIZALA |
ARIZONA ARIZONDO ARIZPE ARIZPELETA ARIZTAN ARIZTARAIN ARIZTARAN ARIZTEGI ARIZTI ARIZTIETA ARIZTIMUÑO ARIZTIZABAL ARIZTOY |
Adibideak: Javier Arizmendi, Jose Maria Arizmendiarrieta, Carmelo Ariznabarreta…
Oharra: ortografia arauak 1970etik aurrera ezartzearen ondorioz, ARIZ asko ARIS idazten dira. Adibidez: Pako Aristi, Diego Arismendi…
Basauri herrian, Ariz eta Arizgoiti auzoak ditugu.
ONA bukaera hainbat abizenetan ere badago: Lekuona, Aramaiona, Arandona, Arbona, Arrona, Arronategi, Artajona, Azkona, Azkonategi, Aztilona, Zamakona, Zarandona, Urona, Uriona, Sarrionandia, Onandia, Larraona, Garitaonandia, Bertendona…
Euskaldunak ez garela munduaren zlborrak!! Kolonizatzaile espainiarrek jarritako izena da ARI -ZONA (zona arida).
Baina lasaia egin lo, horrek ez du garrantzirik euskalduunontzat. Badugu zertaz kazkatua.
Euskararen jatorrizaleren batek inkurtsioa egin du Zuzeun berriz. Bi oharño:
(1) Ariz ona < haritz ona ez da zure proposamen originala, aspaldian erabili izan da Euskal Herrian, eta oso zabaldu zen Amonarrizen txisteen bidez.
(2) Zurea larriagoa da, jakina, ez baitu txiste-tonurik.
(3) Badugu beste frikitxo bat Interneteko saltseoan.
Barkatu, baina ARIZONAren jatorria ez da burutazio hutsa. Iturriak jarri ditut eta beste abizenak ikusita, patroi bat betetzen dela ikusten da. Argi dago edozein tontakeria zentzugabea ez dudala idatziko. Egiten dudanean enteratuko zarete, lasai.
Gainera, beste teoria posibleen berri ematen dut artikuluan.
Amonarrizen txantxak ezagutzen ditut. Niri ere antzeko hitz jokoak bururatu zaizkit: Homosexualentzako hiririk preziatuena eta gurtuena? Sanghay (san gai delako), Zergatik Islandia? Isla handia delako.
“Nevada”, “Rocosas” (Rocky Mountains) edo “Rio Grande” izenen zergatia zalantzan jartzen duzu? Eta “Ibaizabal” edo “Errekalde”?
https://azlibrary.gov/collections/digital-arizona-library-dazl/arizona-almanac/meaning-arizona
Zure abizen zerrendan aipatu behar zinuke “DARRITCHON” erran nahi baita “DE ARITXON”
Hogei bat aurkituko duzu telefonoko “pages blanches”etan jotzen baduzu “Darritchon 64”.
Erran nahi baitu izen horretako baserriak badirela hemengo inguruan. bat bederen.
Hegoaldean ere aurkituko ditutzu ere hain segur.
Nik ere aspaldian ikusi nuen eite hura Ameriketako estatuaren et hemengo abizenaren artean, bainan kasualidadea izan litekeela pentsatzen nuen.
“Arizona” auzi horretan sartzetik, egiaz, Ortzi-Thorrek zaint nazala!, baina “Darritchon” aipàtu duzunez gero, berehala gogora etorri zait “Gaskoina” hazpandar pilotaria: Jean Erratchun sortu baitzen eta Jean-Baptiste Darritchon hil…
Esan dezagun -ohar gisa baizik ez- Adema “Zaldubi” senpertarrak lagunduta hil zela “Gaskoina”, eta aski ahalegindu zela Adema “Gaskoina” HARITZ bezala agertzen.
(“Hartza” gisa hobeki Hiribarrenek 1853ko Eskaldunac-en: “orotan hartza du iduri”… Frantsesez hobekixeago gorde da bikote hori -Louis Etcheto ‘Chipitey’, euskarazko bikoteari aukera “fonosinbolikoa” kentzen dion “chêne-ours” horrekin, halere).
1890 aldekotzat hartu behar da Ademaren “Pilotarien Kantuen” bertsio estandarra, eta 1908koa behin-betikotzat, hil aurretitsu bidali baitzuen berak RIEV-era, baina 1859koa dugu lehen “emankizuna”, Jean Hergaray sinatuta eta Gaskoina hil ondoko hilabetean dataturik. Izan ere, Gaskoinaz dihardu gehiena lehen emanaldi horretan, hil berriaren usainean edo.
“Erratchun” sortu zena, “Darritchon” hil zela, bai… Eliz-liburuetan hori zuzenean “Zaldubi”ren eskutik iritsi zen edo ez, egiaz, ez dakit, eta espekulatzen ere ez naiz orain hasiko. Ohar txikia baino ez, beraz, hobe beharrez.
Ondo izan.