ETB2k, Arantxa Tapiari xake

ETB2k, Arantxa Tapiari xake –ETB2k, Arantxa Tapiari xake

Euskarazko adierazpenak egiten ari zela, kazetari batek moztu egin du Arantxa Tapia, zuzeneko emanaldian sartzekoa zela-eta. Alegia, erdaraz egin zitzala adierazpenok; horra inplizituko sailburuari eskatu diona.

Zorionez, gainontzeko kazetarien aldetik purrustada bat baino ez zuen jaso beste guztien gainetik salto egin nahi izan zuenak, eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak, gainera, bereari eutsi eta euskaraz jarraitu zuen, kazetariari begirakune zorrotza bota bitartean; en Jake saioko kazetariari, bai-bai, E-i-T-B-koa!

.

.

Sarean Alberto Barandiaran kazetariak egin du gertakariaren salaketa, eta horretxi esker jaso dugu guk hemen; erantzun dezente jaso ditu.
ETB2k, Arantxa Tapiari xake

5 pentsamendu “ETB2k, Arantxa Tapiari xake”-ri buruz

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-11-02 14:43

    ETBk horrelako hamaika erakustaldi egin dituenez, pasadizo hau ez da ez usgabea ezta albistea ere. Albistea, eta albiste ezin pozgarriagoa, Arantza Tapiaren jarrera da. Zorion bero-beroak Arantza! Bejondaizula! Horrela egiten da herria!

  • euskaldun bat 2018-11-02 23:24

    En jake-ko kazetari horrek maketo lotsagabe itxura bat dauka! Maite Iturbe… debagoienekoa da. Horko jendea badakigu nolakoa den.

  • En Jakeko kazetaria Xabier Lapitz da, Hondarribiako euskalduna. Zuk esan behar al diozu jendeari zer itxura izan behar duen?

  • euskaldun bat 2018-11-04 19:50

    Asko esaten didazu horrekin! Maite Iturbe ere euskalduna da, ETB1entzat xentimorik ere ez dauka. Ikusi bideoa: esataria bera da kazetariari zerbait esanez (belarrira behatza ematen duen unea) Arantxa Tapia-ri hitza kentzera bultzatzen duena. Hori nahikoa ez eta Arantxak euskaraz jarraitzen duenean, “esaten ari dena alferrik da guretzat” pentsatuz edo moztu egiten du, ez du entzuten jarraitu nahi, “zertarako euskaraz entzun?”. Entzuna dut, agindua dela norbaitek ETB2-n euskaraz hitz egiten badu, hitz egiten uztea eta itzulpenik ez egitea. Bere Twitter-eko kontura joan eta joe zelako euskalduna Lapitz jauna! Ezer ere ez euskaraz idatzita! Hori bai, faxisten aurkako adierazpen asko, hori bai! Betikoa! Batzuk, horrelako tabernako diskurtso bat erabiliz uste dute nahikoa dela vasco izateko. Maketoa ez, maketoa baino okerragoa!

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-11-04 22:35

    Euskaraz dakiten guztiak ez dira euskaldunak. Euskolonoak ere badira eta ez gutxi gainera. Euskolono hitza ez dut irain gisa erabiltzen, jarrera soziolinguistikoaren zehaztapen eta beriezgarri gisa baizik. Bistan da ezin zaiela berdin deitu Xabier Lapitz eta Arantza Tapiari. Hasi gaitezen bereizten.