Zero puntuan beti
Zero puntuan beti
Ni jaio nintzenean, 18 urte ziren Espainiako Gerra amaitua zela eta gauza bat bakarrik neukan argi: galtzaileetakoak ginela. Hortik aurrera, etxean eta gainerako senitartekoek esaten zizkidaten gauzak, zahar-kontu begitantzen zitzaizkidan, oso aspaldi gertatutakoak eta neurekin ezer gutxi ikusteko zutenak.
Adinean aurrera noan honetan, gehiago interesatzen zaizkit orduko xehetasunak, osaba Esteban nola hil zuten frentean, edo aitxitxaren anaia ere nola ekarri zuten zerraldo. Amama Mariak elizarekin izan zituen arazoak bi gorpu haien aldeko mezak lortzeko eta hori guztia. Intxorta bezalako lekuen oihartzunak entzuten ikasi dut, nolabait.
Gaztetan, ordea, aspergarriak ere egiten zitzaizkigun gure zaharren kontakizun haiek guztiak eta entzundakoak kontutan hartu gabe ekin genion geure jardunari diktadurapean, eta gero ere bai. Adanismoa da hori, aurrekoarena ezagutu eta aintzat hartu gabe, norbera zerotik hastera derrigortzen duen gaitz ezinbestekoa, Nilo ibaiaren jatorria aurkitu gabe balego bezala jokatzera behartzen duena.
Gure garaia, batez ere, ETA izan da, onerako eta txarrerako. Horrek ez dauka orain atzerabiderik. Haren gorabeheretan joan zaizkigu bizitzaren urterik gehienak eta orain ikusi ditugun guztiak kontatzen ditugunean, geu bihurtu gara zahar, ipuin zaharren kontalari.
Gaurko gazteek ez ei dakite nor izan ziren Gregorio Ordoñez edo Juan Jose Etxabe, esaterako. Ez omen dira jabetu ere egiten hemen bizi izan dugun talkaren nolakoaz, ez dakite segur pelikula nola joan den. Haiena behar du etorkizunaren gobernuak, baina ez diote garrantzirik ematen oraintxe arteko gure gertakizunari. Zerbait izan dela bai, jakina, baina ez zergatik eta nola. Bizilegea izango da.
Eta berriro gaude betikoan, Adanismoak dakarren zero puntuan, nolaz eta errekak bere jarioa eten behar bailuen urberritzeko bere iturburuan.
Kasualitatea izango da, baina Ander Gillenea, BOSTOKeko kidearen artxiboa aztertzen gabiltza bera eta biak, gure herrian gertatu berri den historiaren argazkiak sailkatu eta txukuntzeko asmoz, eta gaur ailegatu gara 1995eko Urtarrilaren 23ra. Gaur aztertu ditugu Ordoñezen aurkako atentatuaren irudiak eta hurrengo egunean udaletxean jarritako hil kapera eta Amaran egindako hileta elizkizuna…
ETAk Miguel Ángel Blanco erail eta astebetera jaio zen lagun bati galdetu genion ea bazekien Miguel Ángel Blanco nor zen eta ez zekien. Kuriosoa da hamar urteetan gertatu den aldaketa.
Espainiako telebista kate batean, unibertsitate fakultate batean zeuden hainbat gazteri galdetu zieten ea bazekiten zein zen Tejero.
Proportzioa ez dut gogoan, baina oso gutxik zekiten zein zen.
Gaur egungo gazteei kultura, historia, gaztelerazko galderak egiten diezkiete ta gehien gehienak ez dakite zer erantzun.
Kultura
https://www.youtube.com/watch?v=QqCq59GB4Ys
Gaztelera
https://www.youtube.com/watch?v=fQ-9YPXcuEI
Kultura musikala
https://www.youtube.com/watch?v=jQ3USyx1rGI
Beatles ez baina Juan Magan denok dakite nor dan.
Bi adibide, eskala txikian:
2014an, kale borrokarik gabe luze samar egon ondoren, ikasleen greba eta istiluak. Ondoren, 23 atxilotu:
http://www.noticiasdenavarra.com/2015/11/06/sociedad/navarra/ikasle-denuncia-el-enjuiciamiento-de-estudiantes-por-una-huelga
Ezagun baten iloba, besteak beste: “A zer tontokeria egin nuen; jakin izatera…”
2016an, gauza bera:
http://www.noticiasdenavarra.com/2016/05/25/sociedad/navarra/cuatro-detenidos-por-los-incidentes-durante-la-huelga-estudiantil-del-17-de-marzo-en-pamplona
Ez dakite alde zaharrak kameraz josirik daudela?