Eta hemendik aurrera zer? II (4, 5 eta 6 atalak)

Eta hemendik aurrera zer II

Eta hemendik aurrera zer II

Eta hemendik aurrera zer?.. Batek jakin (I)

Euskararen Aholku Batzordeak eta  Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sinatutako txostena irakurri ondoko hausnarketaren bigarren atala.
Hirugarren bat ere etorriko da.

4.- Etorkizuneko gizartea irudikatuz

“Adin talde guztietako euskaldunen artean, gehienek euskara zuten lehen hizkuntza; orain, aldiz, 40 urtetik beherako euskaldunik gehienek (% 54,8) gaztelania dute lehen hizkuntza. Euskararen hazkundeak halabeharrez ekarritako ezaugarriak dira.”

Hiritartu egin da euskal hiztunen komunitatea

“Bereziki gazteen bizi-giroan, bi hizkuntza ofizialak ez ezik, ingelesak ere toki garrantzitsua hartu du eta are garrantzitsuagoa hartuko du”

Lehen hizkuntza euskara izan duten askori, ez erabiliaren ez erabiliaz, hizkuntza higatu zaiela esatea ahaztu zaie egileei. Lehen hizkuntza, lehenaldian geratu zaiela, alegia. Inoiz ez da izan gaur adina euskaraz alfabetaturik, baina elebidunak gizartearen herena ere ez gara.
Lau urtetik gorakoen artean jada ez dago euskaldun elebakarrik, erdara jakin barik ezin dugu normaltasunez bizi. Aldiz erdaldun gehienak elebakarrak dira. Ez dute euskararen beharrik.

Euskal hiztun gehienak hirietan bizi dira, gune erdaldunduetan, euskararen erabilera oso baxuko eremuetan, Hirietako euskaldunek komunitatea osatzen dutela gehiegitxo esatea ez ote da? Izan ere, Elebidunak% 40 inguru dira Donostian, %20ra ez dira heltzen Bilbon eta Gasteizen, eta %10era ez dira heltzen Iruñean. Eta gehienek gaztelania dute lehen hizkuntza: Gasteizeko euskaldunen % 75ek . Bilbon, euskaldunen %70ek. Iruñean % 60k, eta Donostian % 40k. Euskal hiztunen komuniteteez baino, hiztun potentzialen multzoez hitz egin behar litzateke.

Bai, euskarak betetzen zuen lekuaren parte gero eta handiagoa hartuko baitu, martxa honetan jarraituz gero. Datu batzuk:
ETB1 en ikusleriak ez du %2ko langa gainditzen. Zenbat eta gazteago, are gutxiago ikusten dute. Interneteko erabiltzaileen ia %100ek nabigatzen dute gazteleraz. Horietatik %25ek euskaraz eta beste horrenbestek inglesez nabigatzen dute.
Ingelesa sustatzeko politikak ere, gero eta eragin handiagoa izaten ari dira. Gaztelera (eta frantsesa) gutxi izango, ingelesa euskararen lehiakide gero eta gogorrago gisa ageri da. Nafarroan berbarako, oso agerikoa da indar unionistak ingelesa erabiltzen ari direla euskararen berreskurapena galgatzeko.

5.- Euskararen garapen edo hazkunde iraunkorra bermatu

“Euskarak eta erdarak, elkarrekin bizitzen ikasi behar dute, betiere hizkuntza bien iraunkortasuna bermatuz, eta elebidunek rol garrantzitsua dute bi hizkuntzen arteko elkarbizitzan”

Aurreikus liteke 2036an, EAEko euskaldunak % 50 izango direla; euskaldun hartzaileak 17; eta erdaldunak % 34. 25 urtetik behera, % 83 euskaldunak izango dira eta euskaldun hartzaileak % 9,3 izango dira; erdaldunak, berriz, % 7,3 izango dira…

Elkarrekin bizitzen ikasi? Euskaldunok armairupetatik irten, eta erdaldunek euskaldunon eskubideak errespetatu, erran nahi baita? Erdaldunek euskara ikasten ez duten bitartean, elebidun euskaldunek oso lan zaila daukagu.

Administrazioak finkatutako terminologian “euskaldunak” elebidunak esan nahi du, “euskaldun hartzaileak” euskara ulertzen duten erdal hiztunak, eta “erdaldunak”, euskaraz ja ere ulertzen ez dutenak. Izan ere, EAEko herritarren ia %100 gara gazteleradunak, horietatik asko, elebakarrak.

Hezkuntza ez-unibertsitarioan D ereduan dihardu ikasleen %66k, eta 2036an %80 inguru izatea aurreikusi dute… Hezkuntza ez-unibertsitarioan estrategia bat ba omen da (herritarrek egiten dute ten eta “Administrazioak” sustatzen du, hots… herritarrok!).

Aldiz, helduen euskalduntzean (alfabetatzean badakidu ezetz) eta familia bidezko transmisioan zein estrategia egokituko dute, orain arte estrategia arrastorik izan ez bada?

6.- Gure hizkuntza aniztasunaren kudeaketan, ekitatea oinarri, bizikidetza helburu

Euskal gizartea gizarte elebiduna da, baina gero eta testuinguru eleaniztunago batean txertatzen ari da, batik bat belaunaldi gazteetan. Ingelesak –batez ere– eta beste hizkuntza batzuek tamaina bateko edo besteko lekua hartuko dute etorkizun hurbileko gizartean, esparru batzuetan funtzio jakin batzuk bereganatuz.”

Euskal gizartea ez da elebiduna. Euskal gizartea funtzionalki erdaldun elebakarra da, nagusiki.
Gizartearen heren bat elebidunak gara eta heren horretako parte bat euskaraz bizitzen ahalegintzen gara, baina traba handiekin egiten dugu topo.
Ingelesari, berez daukan balio funtzionala baino askoz handiagoa aitortzen zaio. Eta alderdi unionistek euskararen berreskurapena oztopatzeko erabiltzen dute gainera (agerikoa da Nafarroan, adibidez).

“Euskara sustatzeko hizkuntza politika ekitatezko politika demokratiko baten zati bereizezin gisa ikusten dugu herritar guztien aukera-berdintasunera hurbiltzeko politika den heinean… hizkuntza politikaz ari garenean, hiztunen aukera berdintasunarekin eta ahulenaren aldeko ekintza positiboarekin du lotura.”.

Eta zeren zain dago Jaurlaritza (adibidez) printzipio ezin nobleago hauek bere etxean ezartzeko?
Zer egiten ari dira agintariak, euskara erabiltzeko aukerak sustatzeko?
Zer, hizkuntza eskubideak babesteko eta gizarte kohesioa sendotzeko? …

Eta hemendik aurrera zer II / Eta hemendik aurrera zer II / Eta hemendik aurrera zer II
Eta hemendik aurrera zer?, euskara
JJ Agirre

ELAkidea eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude