Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia, igande honetan Donostian

Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia, igande honetan Donostian

GuraSOS taldeak, Donostian egitekoak diren erraustegiak beraien seme-alabengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak “Haurren babeserako familia eta gizarte hesia” ekimena antolatu du igande honetan Donostian eta bertara etortzeko deia egiten du. Ekimen honek gizarteko aurpegi ezagun askoren babesa jaso du.

Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia, igande honetan DonostianGuraSOS aita-ama, aitona-amona, izeba-osaba eta familia- taldea da, Donostian (Zubietan) egitekoak diren erraustegiak gure seme alaben osasunean izango duen eraginagatik kezkatuta gaudenak.

Interes politiko edo ekonomikoak albo batera utziz, ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlan eta auzolanetik sortu da GuraSOS, eta gure seme-alaben osasuna babesteak batzen gaitu.

Ez dugu beraien osasunaren aurkako inolako arriskurik onartzen. Horregatik, eta gaur egun instalazio mota hauen kaltegabetasunaren bermerik ez dagoenez, proiektu hau alde batera uztea eskatzen dugu. Gure web gunean guri buruzko informazio guztia aurkituko duzue: www.gurasos.org

.

“HAURREN BABESERAKO FAMILIA ETA GIZARTE HESIA” IGANDEAN
Igande honetan, “Haurren babeserako familia eta gizarte hesia” deitu dugu Donostian, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu familia eta herritar guztiak.

Erraustegiaren eragin-eremuaren baitan (ingurugiro baimenak zehaztu duen 30 kilometroko diametroak) 201 ikastetxe daude, eta bertan 69.119 ikaslek ikasten dute. Horietaz gain, beste 10.000 unibertsitario ere aurkitzen dira bertan. Ikusi eragin-mapa.

Gizarteak orokorrean eta familiek modu berezian keinu bat egin dezagun nahi dugu. Agintariei mezu argia bidali nahi diegu: interes ekonomiko eta politikoen gainetik gure seme-alaben osasuna lehenestea nahi dugu. Haur eta gazteen osasuna kalteberena da mota honetako instalazioek isurtzen dituzten substantzia toxikoen kutsaduraren aurrean. Gure haur eta gazteak babestu nahi ditugu, osasunaren gainetik ez dagoelako ezer. Horregatik, kasu honetan prebentzio eta babes printzipioak aplikatzea eskatzen dugu eta ondorioz, erraustegiaren proiektua alde batera uztea.

.

Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia, igande honetan DonostianBELTZEZ ETA ZURIZ JANTZITA

Hesia ekainaren 19ko eguerdiko 12etan abiatuko da Antiguoko tuneletik, Kontxako pasealekuaren barrena, Alderdi Ederreraino, familiak bata bestearen atzetik, desfile moduan. Eta amaieran ekitaldi txiki bat egingo dugu.

Familia hesirako KARTELA www.gurasos.org web-gunean dago: inprimatu eta jarri ezazu zure herrian, ikastetxean, lantokian, tabernetan… Donostiako badia bete behar dugu!

Ekitaldi honetara modu berezian jantzita etortzea eskatzen dizuegu. GURASOSen logoa irudikatu nahi dugu. Nagusiak eta seme-alaba zaharrenak beltzez eta seme-alaba bakarrak eta txikienak txuriz jantzita. Haurrak, gainera, babes moduan zapi gorria eramango dute maskara moduan.

.

Ekimen honek hainbat pertsonaia ezagunen babesa jaso du.

Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia, igande honetan Donostian