Zenbat kobratuko du nire hiriburuko alkateak?

Donostia, Bilbo eta Gasteizeko udaletxeakM22ko hauteskundeen ostean, Espainiako zenbait alkatek poltsikoak zertxobait gehixeago betetzea erabaki zuten krisiari (beren “krisia”) aurre egiteko. Gipuzkoako eta Arabako hiriburuetan, berriz, kontrako jarrerari ekin diote; hau da, Donostiako eta Gasteizko alkate eta zinegotziek soldatak jaitsiko dituzte. Baina, Bilbon, Azkunak 2007an baino 3.526 euro gehiago kobratuko du; dena dela, funtzionarioen soldatak izoztuko ditu.

2011ko udal funtzionarioen soldatak

BilboDonostiaGasteiz
Alkatea96.39980.80380.247
Arloko zinegotzi ordezkaria69.29266.32365.618
Taldeetako ordezkariak69.29266.32365.618
Oposizioko zinegotziak53.27850.94044.660

(*) Euro gordin urteko

Donostiako alkateak 80.803 euroko soldata izango du, 2007an baino 1.288 euro gutxiago (%1,56) eta 2009an baino %3 gutxiago. Gasteizko alkateak 80.247 euro kobratuko du, 2007an baino 5.323 euro gutxiago. Eta Bilboko alkateak, berriz, 96.399 euro, 2007an baino 3.526 euro gehiago.

DONOSTIAKO DATUAK

Donostiako Udaleko politikarien soldata, oro har, %3 baxuagoa izango da; hau da, duela lau urteko soldata bera izango dute. 2007ko hauteskundeen ostean, berriz, soldatak %5,5 igotzea adostu zuten.

Donostiako Udaleko zinegotzien soldata (euro gordin urteko):

  • Zinegotzi ordezkariek eta talde politikoetako bozeramaileek: 66.323. 2007an baino 300 euro gutxiago.
  • Udalean esklusiboki jarduten duten oposizioko zinegotziek: 50.940. 2007an baino 1.300 euro gehiago.

Donostiako Udaleko talde politikoei laguntzen dieten aldi baterako langileen soldatak (euro gordin urteko):

  • Alkatearen bulegoko buruak: 59.252
  • Udaleko prentsa buruak: 50.940
  • Hiru alkateordekoen aholkulariek: 50.940
  • Udalbatzako lau talde politikoen (Bildu, PSE-EE, PP eta EAJ) bozeramaileen aholkulariek: 50.940
  • Prentsa teknikari laguntzaileak: 35.106
  • Talde politikoetako idazkariek: 35.106
  • Talde politiko bakoitzak bere funtzionamendu gastuetarako jasoko duen dirua: 1.016 euro hilean eta 425 euro gehiago zinegotzi bakoitzeko.

Soldata horiek 2011 urterako ezarri dira. Datozen urteetan, KPIaren igoerarekin batera eguneratuko dira.

Bilbo, Donostia, Gasteiz, politika, soldatak, udalak

4 pentsamendu “Zenbat kobratuko du nire hiriburuko alkateak?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude