Barne zatiketek eta Agirreren salaketek aterabide estuan utzi dute Ezker Batua

zuzeu.eus-logo7“Madrazotarren” eta egungo koordinatzaile nagusi Mikel Arananaren arteko tirabirek, alderdiaren barne zatiketa agerian utzi dute azken asteetan. Itxura kaxkarra eskaini dute eta esparru pribatuan konpondu ez dituztenak agerraldi publikoen bidez haizatu dituzte. Atzoko Xabier Agirreren salaketek atzera bueltarik gabeko erorketan jarri dute EB.

Karguak eta fabore ekonomikoak negoziazio mahaian jartzea egotzi zien Xabier Agirrek EBko bi batzarkideei. Salaketa gutxi ez balitz, EBko Mikel Aranak berak Agirreren hitzei sinesgarritasuna eman zien eta gogor egin zuen bere alderdikideen aurka: “alderditik kanpo daude prebendak mahai gainean jarri zituztenak”

Erantzuna ere laster heldu da Julia Madrazoren eskutik: “azken aldian Mikel Aranak egiten duen bakarra militanteak kanporatzea da”. Xabier Agirreren hitzak gezurtatu ditu eta EAJri negoziatzeko gaitasunik eza leporatu dio eta “harrokeriaz” jokatu izana.

Hauteskunde emaitzetan behera joateaz gain, EBko afiliatuen arteko tirabirak hain jasanezinak bilakatu dira atzera buelta gaitza izango dela. Esparru publikoan dituzten eztabaida sutsuek eta Araban PP agintean utzi izanak (EAJren salaketekin bat) sinesgarritasun eta sendotasun gabe utzi du alderdia.

Inork salbatuko al du EB? Eta, bide batez, Xabier Agirrek salatutakoa ez da ba izango alderdi politikoen jardun arrunta?

aldundia, araba, EAJ, ezker batua, politika, PP, salaketak

Zer duzu buruan “Barne zatiketek eta Agirreren salaketek aterabide estuan utzi dute Ezker Batua”-ri buruz

  • Lotsagarria? Bai,baina ez dugu ahaztu egin behar zein den Euskalherriko “Kolokazio agentzi” famatuena,zer egin du EAJk bere historian eta zein ondo bizi da jende asko hemen EAJren karneta eukitzeagatik.
    Haserre gutxiago Agirre,berdinak zarie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude