Egoera bat: euskara ospitalean

Ospitaleko oheaHizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.

2002; Mendaro

Amonak 73 urte ditu eta Mutrikun bizi da. Tripako minak uda gaitza pasarazi dio. Ilobak bisitan ditu etxean:

-Eztakizu ze lasaitxasun hartu deten ospitalea junda.

-Aspaldi jun ber izan zinan eta ez ohetik jeiki ezin arte itxoin.

-Baina, esan zian andra batek meriku eskualduna oporretan zaula. Nik nahixo etxian gaixki pasaten eon, ospitxalin erderaz ezin esplikatzen ta ezin ulertu eon baino. Eskualdunakin bai, ondo ondo esplikau ta dana entenditxu.

Euskarazko zerbitzua guk eskatu behar dugu ala berez eskaini behar zaigu?

Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra