Zenbat eserleku lortuko ditu PPk?

PPk laugarren indar bezala errepikatuko du, inkesta guztien arabera. Espainian izandako gorakada itzela izan zen azaroaren 20an, baina Antonio Basagoitik ez zuen olatua hartu. Orain, Mariano Raxoiren gobernuak katramila ekonomikoa ezin zuzenduta, eta mozketei belaunikatuta, Basagoitik ez du Espainiako laguntzarik. Are gehiago, ekonomiaren gaia bazter utzi du hauteskunde hauetan, eta independentismoaren mamua atera du hautesleria fidel mantendu asmoz. Gaur egun 13 eserleku dituzte Gasteizko legebiltzarrean, horri eustea ez litzateke emaitza txarra popularrentzat.

Orain arte galdetutakoen emaitzak:

Ezker Anitza: %65ak dio ez duela eserlekurik izango eta %19ak bat lortuko duela.

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Zenbat eserleku lortuko ditu PPk?”-ri buruz

  • Ea euskaraz zuzen idazten dugun: % 65Ek (ez 65Ak), eta % 19k (ez 19Ak), horiek espainol kalkoak dira.

    Eta fidel erdarazko “fiel”-en itzulpen eskasa da, euskaraz kontzeptu hori “leial” da.

    • Astoa joan eta mandoa etorri, xabitxu: fidel “fiel” eta leial “leal”.