Zenbat eserleku lortuko ditu Ezker Anitzak?

Hauteskundeen karietara hipotesi eta apustuak bolo bolo dabiltza. Erantzunik gabeko galderetako bat Ezker Anitzak izango duen ordezkaritza da: bat ere ez edo lurraldeko bana lor dezake.

Egoera zaila bizi du Mikel Aranaren alderdiak (ZuZeun elkarrizketa). Besteak beste, Ezker Batua bikotekide ohia ere hauteskundeetara aurkezten delako… eta izenarekin nahastu daitezkeelako bozkatzaileak. Arana berak beldur hori du, izen aldaketarekin eserlekua lortzeko beharrezko boto apurrak galduko ez ote dituen.  Komunikabideetan izango duen leku eskasak ere ez dio lagunduko. “Zentsura” salatu zuten asteburuan hedabide publikoetan baztertuak izan direla salatuz. Alderdian bizi izan dituzten zatiketek eta EHBildu ezkertiarren erreferentzia bilakatzeko aukerak, kinka larrian dauka EAEko legebiltzarrean 1994tik present izan den alderdia. Alde du, ostera, Ezker Anitzak Espainiako hauteskundeetan emaitza onak lortu zituen IUren babes osoa izatea.

Baliteke Ezker Anitzaren eserlekua dantzan ibiltzea gau osoan zehar. Zenbat eserleku lortuko ditu Ezker Anitzak?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.