Karrisolasa saio berria

2012ko Inkesta soziolinguistikoa: jakintza, erabilpena eta gehiago

Urrian berriro helduko diogu Karrisolasaren beste saio bati eta oraingoan 2012ko Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusien azterketarekin.

Hitzordua urriaren 17an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

www.karrikiri.org gunean aurkituko duzu artikulua PDFan.

Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!

 

Hitzordua: urriaren 17an 19:00etan Karrikiri elkartean (Xabier karrika 4)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude