Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?

Zein izanen da euskararen balioa Burlatan? –

2018ko otsailaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Burlatako Euskararen Ordenantza berria.

Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?Aurreko ordenantzaren aldean (1997-08-25eko NAO), baditu zenbait hobekuntza, baina desagertu egin da aurreko ordenantzako punturik indartsuena eta euskararentzat hoberena zena, hau da: Euskara nahitaezkoa ez denean, “Herritarrarekin harreman zuzena ez duten lanpostuetan euskararen balorazioa % 5 izanen da deialdiko puntu guztien gainean (lehiaketa gehi oposizioa). Aldiz, herritarrarekin harreman zuzena duten lanpostuetan euskararen balorazioa % 10 izanen da deialdiko puntu guztien gainean (lehiaketa gehi oposizioa)” (aurreko ordenantzako 15. art.).

Hori, esan bezala, desagertu egin da, eta orain, horrela dago araututa: “Euskararen ezagutza merezimenduzkoa izanen da, euskarara nahitaezkoa ez den plantilla organikoko plaza guztietan”. Baina zenbat baloratuko den ez du zehazten. Gehiago edo gutxiago baloratuko da? Aurreko ordenantzarekin, gutxien-gutxienez ere deialdi osoaren %5 baloratu behar zen, eta hala ez bazen Nafarroako Administrazio Auzitegian errekurtsoa jar zitekeen. Orain, %0,1 baloratuta ere (adibidez) ez da aukerarik izanen.

Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-04-11 23:30

    Eta zer dela eta aldatu zen ordenantza?

  • Joseba Otano Villanueva 2018-04-11 23:39

    Haiek erantzun beharko dute. Nire inpresioa da artikulu hori kentzea helburu nagusietako bat zela, baina eraberritze orokorra egin dute, nabari ez zedin.

    Elebitasuna hobeto bilduta dago orain eta enpresa publikoei eta esleipenak lortzen dituzten enpresei aplikagarria izanen zaie. Horiek dira hobekuntzak.

    Baina betetzeko eta kontrolatzeko erraza zena pikutara bidali dute. Artikulu eraginkorra desagertuta, gainerako artikuluak beteko dira?

    Ziur aski, hizkuntz profilak hainbat lanpostutan jarri dituztela argudiatuko dute, baina azkenean ikuspegi orokorra kaltetuta geratu da. Merituko puntuazio hori lanpostu guztietan aplikagarria zen.