It is time to go edo hemengo poliziak desegin

It is time to go edo hemengo poliziak desegin –

Iñaki Azaldegik, Tolosaldeko Atarian.

It is time to go edo hemengo poliziak deseginHego Euskal Herrian Europako herri aurreratuetan baino askoz polizia gehiago daukagu: 7 polizia 1.000 biztanleko Europako herri aurreratuetan gehien jota erdia daukatenean; hau da, behar baino askoz ere gehiago, kontuan izanda ez dugula inondik inora Frantzian, Belgikan, Alemanian eta abarretan baino arazo gehiago eta larriagorik. Hau da, bertako (Ertzaintza, Foru Polizia eta udaltzaingoak) zein kanpoko (Guardia Zibila, Polizia Nazionala, armada…) indar armatuez josita gaude herri honetan eta zaila da jakitea zergatik gertatzen den hori 2018. urtean.

Poliziako kide bakoitzak 40.000 euroko soldata du grosso modo, gehi behar dituzten autoak, furgonak, helikopteroak, armak… Ikaragarria aizue! Kalkulagailuak krak egin dit, ateratzen den diru-kopuru beldurgarriarekin ikaratuta nonbait! Bai, milioi mordoa aurreztuko genuke urtero, Europako estatu aurreratuen polizia kopurua bagenu.

Imagine kantatzen zuen John Lennonek. Bada, horixe, imajinatu zenbat gauza egin genitzakeen dirutza horrekin Hego Euskal Herrian, azkeneko erabilera datuen arabera behar gorria duen euskara indarberritzeko, behar sozial desberdinak hobetzeko (oinarrizko soldata hobetu, hezkuntza, osasungintza, pentsioak osatzeko…).

It is time to go! esaten zieten irlandarrek kanpoko indar armatuei eta geuk Alde Hemendik! diogu ozen; edo gureak desegin besteak bidali ezean, baina biak ez, mesedez, dirutza da-eta gastatu beharrekoa. Europan moldatzen badira erdia baino gutxiagorekin, geuk ere egin ezinik ez dugu, bada-eta zertan gastatua jende armatuetan horrenbeste xahutu gabe.

Soilik gure poliziekin geratuz gero, gure polizia herri honetako sektore guztietako jendez hornitu beharko genuke; izan ere, batetik, pasa ditugun urteengatik sektore bati galarazi egin zaio polizian sartzea, eta bestetik, batere gogorik ez dugu izan Ertzaintzan, adibidez, parte hartzeko.

Eta kanpoko indar armatuak ez baditugu bidaltzen, ez baitira berez joango, nik uste, berriro errepikatuko dut, ni hemengoak kentzearen alde, hangoak eta hemengoak behar baino askoz gehiago direlako eta dirutza hori beste behar batzuetan gastatzea askoz ere egokiagoa eta beharrezkoagoa delako. Bide batez esanda, hizkuntza aldetik alde handirik ez genuke antzemango eta espainol izan behar badugu eta indar armatu espainolak hemen izango baditugu, has daitezela trafikoa zaintzen eta gainontzeko lanak ere egiten; modu zibilizatuan mesedez.

.

Argazkia (Zuzeuk aukeratua): Unai Iturriagaren “Piko eta Payo”.
It is time to go edo hemengo poliziak desegin It is time to go edo hemengo poliziak desegin
Ertzaintza, guardia zibila, polizia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude