Zarautzen, “ze aida pasatzen”?

zuzeu.eus-logo7
Oraingoan ere lortu dute zarauztarrek. Erantzunik gabeko galdera bota dute bideo bidez; zer ari ote den pasatzen herrian, zapiak agertzen dira eta edozein txokotan. Ez da hau Zarautzen herri bizi baten alde sortutako lehen bideoa, ezta azkena ere.

Gurekin Jai izenpean herri mugimendu anitzek jai herrikoiak bultzatu dituzte Zarautzen. Udalak bidean jarritako oztopoak irudimenez erantzun dituzte, ikus-entzunezko sormenezko bideoekin sarritan. Jakiteke dago zer dagoen zapi horien atzean. Ze aida pasatzen?

Iaz ere Zarauzko herri mugimenduak oraindik hain modan ez ziren lipdub txundigarria publikatu zuen. Ordungo hartan jaietako txosnak hondartza ondoko Munoa plazara mugitzeko eskatuz. Ikusi eta harritu.

2009an San Pelaioko txosnei egindako “boikot instituzionala” salatzeko bideoa: