Bartzelonako akanpadaren aurka oldartu da polizia

Behin hauteskundeak igarota, Rubalcaba hasi da errepresio gordinenaren bitartez akanpadekin amaitu nahian. Bartzelonakoari tokatu zaio lehendabizi. Sarean hedatzen ari diren bideo eta argazkiek argi eta garbi erakusten dute poliziak erabili duen bortxa bidegabea. Tamalez Euskal Herrian oso ondo ezagutzen dugu hori.

Sarea sutan da. Han eta hemen asaldatu da jendea Bartzelonako akanpadaren aurka polizia oldartu dela-eta. Ez da gutxiagorako irudi hauek ikusita:

 

Politikariren batek sartu al zuen bere programan kolpeka desalojatuko zituztela akanpadak?

Ekaitza bainuontzi batean