Urteberri on Veleia Iruña-Okako!

Urteberri on Veleia Iruña-Okako! –

Gure lehen ikastolatik 1085 urtera, eta Veleia Iruña-Okakoaren gertakarietatik hamaika bat urtetara, egin dezagun gogoetatxo bat. Beti da aukera ona hori egiteko.

Urteberri on Veleia Iruña-Okako!
Arg: Zarateman (wikimedia)

«(Niv)rii ata
arraina arrapa»

Ez da atzo goizeko kopla bat, baizik duela 1850 urte-hamarkadan idatzitako testua, zelan eta euskeraz. Nork eta eskola-ume batek, neskato edo mutiko, bere eskutxoarekin zeramika-teila baten gainean (ostraka deritzan teilatxo baten gainean), garai hartako maisu edo maistraren diktaketaren agindura. Gaur egun dakigunaz erraza da eszena hartaz jabetzea.

Veleia Iruñakoa hiri garrantzitsua zen erromatarren galtzada-sarean, zeren Inperio erromatarra baitago oraindik agintean KO 150.ean. Aski ongi dokumentatuta dago orduko hirien egitura: beheko partean errebale, «novva» deritzana; eta montorrean, parte zaharra, «vetus» deritzana, gehienetan barruti gotortua, murru eta guzti.

«Niiv Viiliian Gori bisi na» idatzi dute hamabi urte inguruko neskato-mutikoek euren teilatxoetan, zeren horietarko batean «Niiv XII ur» idatzi baitu hamabi urteko batek.

Ikastola hura, DidaSkálion edo Pedagógium deritzana, Veleia Goirin dago, beraz.

Jakina, ez da egongo errabalean. Veleia Novvako eskola-umeek Veleia Goirira oinez igongo dute aldapatxoa, euren esku-teilatxoak zorroan sartuta.

«Niiv laikii ta Viiliian Gori» idatzi dute orain, maisu edo maistrak ahots ozenez aginduta. Veleia Goikoa laket dutela? Nola ez ba, ezen ikasle haietariko batek zera aitortu baitigu bere idazlanean: «Viiliian oso lagun Marcvs». Jakina ba, lagun kutun bat du eta bertan.

Eta orain pentsa. Izan ere, zentzu apur bat duenak nekez pentsa dezake.

Eliseo edo beste inor halako detaileetara jaitsi daitekeela, ortografía akatsak ere kontutan hartzeraino. Umeetariko batek, izan ere, «Nii Elosi» idatzi baitu, «Niiv iilosi» idatzi beharrean. Beharbada gero maistrak zuzenduko zion akats hori mutiko edo neskatori.

Tira, zentzu apur bat besterik ez zen behar Veleiako altxor arkeologiko apartekoaz jabetzeko eta hura ez lurperatzeko, lurperatu den moduan, bulldogzer eta guzti. Egia esan, interes konfesaezin handiak izan dira Veleia hondatzeko. Horretarako interesatuenetariko bat Vaticanoko Fabrizio Bisconti izan da, «Presidente della Pontificia Comisione de Arqueologia».

Antza denez, haien dogmak kolokan jartzen zituen Iruña-Veleiako aurkikuntzak. Adibidez, Azken Afariko eszena horrek, zeinetan Jesus ageri den mahai erdian emakume baten eskutik (Maria Magdalenaren eskutik?).

Fabriziok egunero deitzen omen zion Aldundiko arduradunari, eta hura guztia «desagerreraztea» komeni zela esan omen zion Lopez de Lacalle diputatuari, hau Opusekoa izateak ematen zion konfidantzaz baliatuta. Hala gertatu da. Arabako Opusekoek esku luzea izan dute Veleiako «aferean». Beharko, zeren hura guztia suntsitzeko nahikoa motibo baitzen Kristandade guztiko lehenbiziko testigantzak agertzea berton, Euskal Herri madarikatu honetan; Veleia bazterrean eta ez, esate baterako, Erroman edo Erromatik hurbilago.

Baina alden gaitezen pixka batez halako maneiu ilun eta zikinetatik eta itzul gaitezen unetxo batez euskaldunon lehen ikastolaren freskotasunera. Ikasle batek honako hau idatzi du: «Niiv Cornii eskon. ian ta iidan Denos». Nola? Denos? Ergatiboa: denok! Akats baten bila gure hizkuntzalari ilustratuek ere, lehen lerroan faltsutasuna aldarrikatzen, hura guztia suntsi dadila eta Eliseo Gilen taldea kanpora dezatela desiratzen. Baina ez. Gure hamabi urteko gonbidatuak ez zuen idatzi «ian ta iidan denok» (sasoi hartan ezinezkoa zen ergatiboz), baizik eta «Denos» jan eta edan zutela. Hots, oso ondo jan eta edan zutela «Cornii» delakoaren eskontza-bazkari edo afaritan. denos: beharbada *din-os: oso (os) duin (din), eskontza-oturantza batean behar den moduan, «egokiro».

Eta agur esan diezaiogun azkenekoz Veleiari eta gure ikastola xelebreari. «Viilii novva. Viilii gori». Maistrak edo maisuak ahots ozenez ahoskatzen jarraitu du diktaketan: «Viiliia novva bana oso polita». Novva bai, baina oso polita hura ere. Jarrera didaktikoz, bi auzuneen arteko elkartasuna bultzatzen duten artean…. Zer? Polita? Itzuli dira Inkisiziokoak. –A artikulua! Baina ez dago halakorik; -ita txikikaria da, aski ezaguna, Pol-ita (beharbada *boro-ita, «burutxoa», horixe baita polita izatea nonbait, burutxo polita suertatzea.

Azkenez, gure lehen ikastolatik 1085 urtera, eta Veleia Iruña-Okakoaren gertakarietatik hamaika bat urtetara, egin dezagun gogoetatxo bat. Beti da aukera ona hori egiteko.

Izan ere, aurten, 2020an, aurkinkuntza berria etorri zaigu Veleiatik: Biltegiko ostraka zenbait garbitzean, inork ere faltsutzat hartzen ez dituen gauzak agertu dira. Epaileak berak ere «Eliseo Gilen epe delitugiletik kanpokotzat» jotzen dituenak (Eliseo Gil gaixoa). Eta bestela balitz ere, faltsuak ezin direnak izan, letren gainean patina eta kaltzifikazioak daudelako begien bistan. Ostraka berriotan eta arestikoetan idatzitakoa gauza berberak dira, edukiz nahiz estiloz. Beraz…

Eta zer orain? Zein izango ote da gure autoritateen eta hedabideen jarrera «errealitate berri» honen aurrean? Egokituko al dira egiara lehen faltsutasunera makurtu ziren hein berean eta energía berberarekin? Hala izan beharko lukeelakoan nago, kalte-ordainez besterik ez bada ere. Halere, egia esan, ez dute jarrera jakin bat hartu beharrik ere. Datuak neutraltasunez ematea ei da kazetari profesionalen urrezko araua. Ba horixe, arau hori praktikan jarri eta ez daitezela isilik gelditu behintzat.

Veleiak atera du jada bere burua, bere egiatasuna. «Niiv Ata arraina arrapa». Itzul diezaiogun Veleiari bere arraina. Ez gaitezen izan euskaldunok geure buruaren hain negazionista. Opa diezaiogun Urteberri Ona gure altxor bikainari.

Urteberri on Veleia Iruña-Okako! Urteberri on Veleia Iruña-Okako! Urteberri on Veleia Iruña-Okako!

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

2 pentsamendu “Urteberri on Veleia Iruña-Okako!”-ri buruz

  • Eguia erran, ez derauçut asqui ongui ulertu. Nirea errua date. 1850 urthe batean, 1050 bercean.
    Argui pixcat?
    Arguiago?

  • Nori axola zaio 800 urte goiti, 800 urte behiti? Mitoa beti da ametsaren ametsa, ezereza.