Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz

Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz –

Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantzLurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK eta UEUk. Jardunaldi hau gai hau lantzen duen bosgarrena izango da. Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa. Topaketa urtarrilaren 23an egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Matrikula ueu.eus webgunean egin daiteke, eta zuzenean ere jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik.

Hauxe da jardunaldiko egitaraua:

08:30-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Agurra eta jardunaldiaren hasiera.

09:15-10:45

Gaeltacht-en garapen politika. Bilakaera eta ikasgaiak.

  • Conchúr Ó Giollagáin (University of the Highlands and Islands).
Elkarrizketatzailea: Paul Bilbao (Kontseilua)
10:45-11:30

Lurgune euskaldunen garapena eskualde eskalan.

  • Joseba Garmendia. (Iñaki Arregi bekaren irabazlea).
Eztabaida gidatua: Imanol Esnaola (Gaindegia)
11:30-12:00

Atsedena

12:00-12:45

Arnasguneen garapen jasangarria arkitekturaren ikuspegitik.

  • Nora Erdozia (arkitektoa) eta Arritxu Zelaia (hizkuntza aholkularia)
12:45-14:15

Mahai ingurua: Arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikak.

Gonbidatuak:

  • Iratxe Arriola (Ea)
  • Olatz Peon (Tolosa)
  • Oier Oiarbide (Gabiria)
  • Joseba Otondo (Baztan)
Moderatzailea: Iker Salaberria (Kontseilua)
14:15-14:30

Ondorioak.

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” V. jardunaldiak egingo dira Donostian

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude