Urkulluren maitasun mezua Kataluniari… eta txiste gehiago
Urkulluren maitasun mezua Kataluniari… eta txiste gehiago –
Jakin badakigu Eusko Jaurlaritzak oro har eta bere lehendakari Iñigo Urkulluk ez dutela liluraz bizi Kataluniaren bide orria. Onenean, Joseba Egibar bidali dute Bilboko Kafe Antzokira independentista plantak egitera. Normalean, aho txikiarekin babestu dituzte betiko bazkideen pausoak, errespetu instituzionalaren diskrezioaz. Zenbaitetan, Urkulluk bitartekari papera hartu du bere gain, batzuei eta besteei “elkarrizketa eta akordioa” eskatuz, Espainiako Errege batek behar lukeen paperean, eta ez indar abertzale baten posizio argiarekin. Independentzia XIX. mendeko kontua da, aldebikotasuna behar dugu, Nazio Forala, gauzak behar bezala legez egin behar dira… makina bat boutade eta politika fantasiaren munduko adierazpen. Espainiak arerioa zatitzeko aukera erraza baliatu du politikaren gidalerro oinarrizkoa segiz. Edozein kasutan, Kataluniako alderdiek ezikusiarena egin dute bakearen izenean –katalan independentistek ez bezala– eta berean segi dute “euskal aliatuen” epelkeriak etorkizunerako kontu eskeen apalean utzita.
Erreferendumaren Legearen onarpenak Espainiako estatuko politikariak eta hedabideak erbiditu dituen egunean Urkulluk ez zuen hitzik egin. Nahikoa zalaparta eragin zuelakoan Radio Euskadin, astelehenean. Ez alde ez kontra. Ponentzia parlamentarioz erantzun du, denbora pasatzen utziz. Diotenez, Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak ere gaitz bera du. Halako batean, baina, Alonsotegikoa xaxatu du inguruko norbaitek. “Iñigo, denak aztoratuta zeudek eta zeozer esan beharko diagu. Ez duk zertan prentsaurreko berezi bat deitu. Nahikoa duk txio bat. Ez hadi asaldatu. Zerbait polita. Azalekoa. Zehatza bezain difusoa. Gora bihotzak”.
I ? Cat pic.twitter.com/81i9wb2aj4
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 2017(e)ko irailak 7
XXI. mendeko antologia politikoen liburuan sartzeko modukoa bota dute Urkulluren kontutik. “Nik maite dut Katalunia” bat, emotikonoz, Google-n topatutako senyeraz –egun unionistek gehien aldarrikatzen dutena– eta kosmopaletismoaren mandatuei jarraituz ingelesezko itxuraz idatzia. Hori gutxi ez eta “Cat” jarri du, SMStan bezala karaktereak Twitterren kobratuko dizkiotelakoan. “Cat”, ingelesez katua denez gero, eta mezuaren ponpoxotasun hutsala ikusirik, Twitterrek, nola ez ba, umore garratzez erantzun du.
Cam ??Iñigo pic.twitter.com/922ewmvLrV
— Arturo Campion (@rturocampeon) 2017(e)ko irailak 7
I ?? love Cat pic.twitter.com/LIaznqaQXf
— Mikelarrieta (@mikelarrieta20) 2017(e)ko irailak 7
Eskerrik asko lehendakari, nik ere katuak maite ditut https://t.co/ar6364lkpm
— Katu kosmikoa (@doraemontxo) 2017(e)ko irailak 7
I ?? Dog pic.twitter.com/Lt9M6ZFx61
— Jozulin.eus (@jozulin) 2017(e)ko irailak 7
I ?? Craft pic.twitter.com/QMncAdXrlX
— ??o??a #zutik (@protoeuskaldun) 2017(e)ko irailak 7
I ? hot dog! pic.twitter.com/f4bOZJmxDS
— ??????? (@ASN_Ander) 2017(e)ko irailak 7
Lo guapo del “I ?? Cat” es que ahora mismo está Albert Rivera hundidísimo en la mierda porque no se le ha ocurrido a él tuitearlo antes.
— Osaba Sab||*||n (@aranagoiri) 2017(e)ko irailak 7
I ? sat pic.twitter.com/v9RmYdQ2PR
— JMari Basterretxea (@SalburuaBerdea) 2017(e)ko irailak 7
I ?? Bor pic.twitter.com/7Vp4BoWqcf
— Osaba Sab||*||n (@aranagoiri) 2017(e)ko irailak 7
I ??Cav pic.twitter.com/JP8GZ5RmB9
— Arturo Campion (@rturocampeon) 2017(e)ko irailak 7
I ? cat también. pic.twitter.com/PMeRUPGFM4
— Bertin Sabinomendia (@euskokoinatua) 2017(e)ko irailak 7
I ?? Cat pic.twitter.com/5ukEGg70a3
— El Barón Rojo (@elbaronrojo) 2017(e)ko irailak 7
I ? Pat pic.twitter.com/60BoKJnwXa
— Bitor (@bitoralonso) 2017(e)ko irailak 7