Txiripa

Txiripa –

Duela hiru urteko foru hauteskundeetan, Ciudadanos alderdi espainolistak ez zuen lortu Nafarroako Parlamentuan sartzea. 200 boto falta omen izan zitzaizkion. 200 boto gehiago boto guztien %3ra ailegatzeko eta, beraz, eserleku bat erdiesteko.

Txiripa

Horregatik erraten da behin eta berriz txiripaz daukagula Nafarroa Garaian Uxue Barkos lehendakari. Txiripa bat izan zela Ciudadanosen lortu gabeko parlamentari horrek balantza Erregimen zaharraren aldekoengana ez eramatea.

Bada, hasieratik, nik ez dut bat egin txiriparen teoria horrekin. Ez zait sobera gustatu. Bi arrazoirengatik.

Batetik, kontu matematiko batengatik. Hauteskundeetan, alderdiek hautetsiak lortzen dituzte proportzio sistema baten arabera. Lehenik, kontuan hartu behar da zer proportzio duen alderdi baten emaitzak emandako boto kopuru totalaren arabera. Eta gero kontuan hartu behar da alderdi bakoitzaren emaitza bertze alderdien emaitzen arabera. Alegia, Ciudadanos boto guztien %3ra iristeko ez zen nahikoa 200 boto gehiago lortzea, baizik eta gainera beharrezkoa zen bertze alderdi guztiak haien proportzioen arabera ez igotzea.

TxiripaEta bigarrenik, ez dut txiriparen teoria gehiegi gustuko ezkortasunera garamatzalako, aditzera ematen duelako 2015eko maiatzean gertaturikoa ez dela berriz errepikatuko.

Eta, aizue, ez. Edo bai, bai. Posible da 2019an ere Aldaketaren indarrek 26 parlamentari lortzea. Edo 27, ze arraio! Baina horretarako beharrezkoa da sinestea aldaketa instituzionala gertatu zela aldaketa soziala gertatu zelako aurretik, eta aldaketa sozial hori osatzen duten herritar guztiak berriz mobilizatu behar ditugula Erregimen zaharraren estamentu guztiei aurre egiten segitzeko.

Aldaketaren gobernuari egurra eman behar zaio. Nola ez. Gaizki egiten dituen gauzengatik, eta ongi egiten ez dituenengatik. Baina, aldi berean, hauspoa ematen segitu behar dugu, gauza jakina baita anitzez errazagoa dela ondoan dugun laguna konbentzitzea aurrean dugun etsaia konbentzitzea baino.

Animo!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko ekainaren 12koa]

Txiripa

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Txiripa”-ri buruz

  • Equoren emaitzak ikusita… zein garrantzitsua litzateke Podemosen eta Equoren arteko koalizioa, EAEn gertatzen den bezala. 2.000 bozka horiek erabakigarriak izan daitezke balantza alde batera edo bestera lerratzeko.