Tortura hizpide SER katean

tortura1

 

Ez da ohikoa Espainiako Estatuak eginiko torturei buruzko zerbait entzutea Espainiako irratietan. Are gutxiago, prime time-an. Igandean, Javier del Pinok ia ordubete eskaini zion gaiari “A vivir que son dos días” irratsaioan. Martxelo Otamendi izan zen gonbidatuetako bat.

(Mikel Iturria, jatorrizkoa Harrikadak blogean.)

 

Udako oporretatik bueltan, irailaren hasieran, Javier del Pinok aurkeztutako A vivir que son dos días irratsaioko lehen programa entzundakoan, kontutan hartzeko irratsaioa izango zela iruditu zitzaidan. Josep Fontana elkarrizketatu zuen del Pinok José Martí Gómez kazetari beteranoaren laguntzaz.

Hilabete hauetan behin baino gehiagotan entzun dut irratsaioa eta asteburuan dagoen onena iruditzen dut (batez ere, 10:00ak arteko tartea).

Bilboko manifestazio erraldoiaren ondoren, atzo, igandea, torturari ia ordubeteko tartea eskaini zion del Pinok. Bertan izan ziren Manuela Carmena (epaile ohia eta Jaurlaritzaren aholkularia biktima politikoetarako gaietan), Jesús Núñez Villaverde (nazioarte gaietan aditua), Carlos Jiménez Villarejo (fiskal ohia) eta José Martí Gómez (kazetaria). Hasieran, Espainiatik kanpoko torturari buruz hitz egin zuten eta, 9:00etako albistegiaren ondoren, Espainiakoaz. Hor bi ahots gehiago gehitu ziren solasaldira: Jon Landa (Jaurlaritzako Giza Eskubideen alorreko zuzendari ohia) eta Martxelo Otamendi (Berriako zuzendaria). Martxelok 2003an Guardia Zibilaren esku izandako torturak kontatu zituen.

Hona hemen solasaldiaren bi zatiak (Martxelorena bigarrenean dago):

A Vivir: Diálogos (I)

A Vivir: Diálogos (II)

Material honen bila ari nintzela irratiaren webgunean, Radio 3 irratitik kanporatutako Javier Gallego kazetariak Carne Cruda 2.0 irratsaioa SERen zabaldu berri duela ikusi nuen.

Azaroaren 14ko greba egunean atxilotutako Alfonso Fernández gaztearen auziari ordubete eskaini zion urtarrilaren 10ean.

Irratsaioaren berri emateko montaje bat egin du Carne Crudak Madrilgo langabezi bulego batean. Une honetan, 950.000 bisitatik gora ditu bideoak youtuben.

SER katea aldatzen ari da? Espainia aldatzen ari da? Biak aldatu dira? Ez da ezer aldatu?

Mikel Iturria cc (Jatorrizkoa Harrikadak blogean)

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Tortura hizpide SER katean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude