Telesforo Monzon eta Iparraldea
Telesforo Monzon eta Iparraldea –
Duela gutxi «Telesforo Monzon: aristokrata abertzalea» Txertoa argitaletxea, plazaratu da. Idazlea neu naiz. Hori dela eta, «Telesforo Monzon eta Iparraldea» artikulua idatzi dut, eta honekin batean doakizue.
Telesforo Monzonen aita Bizente Monzon eta ama Kontxa Ortiz de Urruelarentzat, Donibane Lohizune atseden eta maitasun habia izan zen: han ezagutu zuten elkar, han ibili ziren ezkongaietan, han ezkondu ziren, hain zuzen Senperen, han munduratu zen Francisca bigarren alaba, han bizi izan zen familia osoa -gurasoak eta sei senide: lau alaba eta bi seme, Telesforo premua zela- 1910etik 1914ra -hantxe egin zuen lehen jaunartzea Telesforo Monzonek- eta hantxe hil zen 1913ko eguberri egunez, gauerdian, pianoa jotzen ari zela Bizente Monzon, Telesfororen aita. Haur zela ezagutu zuen, horrenbestez, Telesforo Monzonek Donibane Lohizune.
Amaren eta aitaren aldeko bi aiton-amonak ere han bizitakoak zituen, aitaren aldeko Telesforo Monzon Zurbano eta Maria Lardizabal Ziburun, eta amaren aldeko Isidro Ortiz de Urruela eta Francisca Ceballos Azkainen, Hegoaldean II. Gerra karlistan (1872-1876) pulunpatuak zirela. Eta Telesforo Monzon bera, Francoren diktadurapeko Hego Euskal Herrian bizitzea debeku zuela, bi aldeko aiton-amonak baino askoz luzazkiago, zehazki 1946tik 1977ra bizi izan zen Donibane Lohizunen, Mende Berri jauregian, Maria Josefa Ganuza emazte bereizezinarekin batean.
Oso ondo ezagutu zuen Iparraldeko jendea, bereziki herrietako euskaldun jendea, anitz ibili baitzen pastoralkari Zuberoan, komedia edo teatro kari Nafarroa Beherean, Heleta edo Iholdin, esaterako, eta Donibanen Begiraleak teatro-taldearekin, antzezle, zuzendari eta antzerki-gidoi idazle.
Hogeita hamar urtez abantzu egunero berarekin gurutzatzen zen Pierre Larzabalen testigantzaren arabera, inoiz ez zuen gezurrik esaten Telesforok eta zurikeria zuen gorroto. Kristau aldetik horrela bazen, berdin abertzale bezala. Beti prest zen bere bizia aberriaren alde emateko.
J.L. Davant 1960tik aitzina usu gurutzatu zen Telesfororekin, eta hark harendako euskara eta euskal kultura goien mailan zeudela nabarmentzen du; euskara batuaren alde, euskal antzerki, olerkari eta kantugile bezala egindako lana goretsiz. Eta sintesi gisa: “Hura aristokrata, katolikoa, xuria, ideia guzietako borrokariekin eskuz-esku ari izan da, gorriak barne, helburu eta jomuga bakar horri buruz. Nehor ez bedi ene konparantzaz eskandala: ene ustez, Monzon da euskaldunen De Gaulle. Hura bezala, alderdien gainetik zegoen, izpirituz bederen”.
Eñaut Etxamendik Iparraldeko euskaldunen gutxiagotasun konplexuak eta zalantzak uxatzeko eginikako lana laudatu izan du: “Bera ulertzen genuen eta euskara batuaren alde zeraman lana sinetsigarri agertzen zitzaukun hortakotz. Ezen, gaurko jendeak nekez ulert dezake beharba 1960 irian gure etsai nagusia Herri-alor orotan DUDA zela, ezbaia (…) Monzon gau-egun ari zen guaurren baitako sineste horren berpitzarazten”.
D. Landarten testigantzara etorriz, Telesforok Euskadi kulturalki eraiki beharra aldarrikatzen zuen behin eta berriz: “Euskadi eraiki…Bi hitz horiek, hamar, ehun aldiz errepikatu dizkit (…) Ipar Euskal Herrian sortzera zihoan abertzaletasunaren lehen hazien eraile izan da; hala-nola, Itsasuko Aberri Egunetara etorriz, Enbata Oldea sustatuz, bertsulari eta euskaltzale guztien adiskide bilakatuz, eta bereziki, teatro sailean bere ildoa irekiz.”
Telesfororen beraren testigantzara etorriz, hona nola sentitu zuen Donibane Lohizuneko lurra eta hura lantzearen ondoko emaitzak: “Ari gara ohartzeke -gure Lapurdi zoragarri honetan ere- erroak egiten. Donibane Lohitzuneko inguruetan erosiak ditut larre-lurrak. (…) Eta hasiak gara zerbait biltzen: lurraren emaitzak baitira barne-poza, haize garbi ta bakea ere (…) Joan den astean atereak ditut lehen lusagarrak. Lurrari neronek ekarrarazitako lehen emaitzak nituen. Ez dizuet aise azalduko nire bihotz-ikara. Udaberri iluntze eder eta argienetakoa. Bakar-bakarrik nengoen nire ondasunean, Larrun mendiari buruz buru. Txorien kantua nuen lagun. Emana nien gure arto, maikola [babarrun], mertxika, sagar eta madariei eguneroko azken begirada. Gelditu nintzen, gero, lusagarren aurrez aurre. Zein ederrak! (…) Gau hartan -andrea ta biok buruz buru afaltzen- ekarri zizkiguten, bero-beroak, gure lusagarrok. Behar bezala errerik, urrezkoak iduri zuten. Urrezkoak iduri zitzaizkigun, guri behintzat. Ezkondu ezkeroztik ez baikenuen afari ederragorik egin. Eta noski: nireagoa dut orain, Lapurdiko lurra ere!.”
Pantxoa eta Peioren lekukotasunari leku eginez: “1975ean kantatzen hasi ginen eta grabatu genuen “Batasuna”, beharbada gehienik kantatu izan dena. Eta azkenik 1978an “Bai Euskarari” kanpainaren lema bezala egin zuen izen bereko kantua. Abesti hauetarik atera daitezkeen bi mezu nagusiak dira gure ustez: lehenik euskara gure hizkuntzari eman behar zaiola lehentasuna. Bigarrenik abertzaleen arteko baitezpadako elkartasuna, borroka moldeak edo bideak desberdinak izanik ere, etsaia bera dugulako”.
Zubigile Bergara eta Donibane Lohizune artean, Ipar eta Hego artean, atzoko eta gaurko gudarien artean, eta zazpi lurraldez osaturiko estatu euskaldunaren alde bizia eskainia.
Hainbeste urte pasa dira eta iruditzen zait lotsagarri xamarra garai bateko irudiak aipatzea tartean gertatu dena aipatu gabe.
Fronte Abertzalearen teoriak bazuen sinesgarritasun apur bat Francoren garaian nahiz eta praktikak adierazi EAJk demokrazia ordezkatua onartu duen beti eta ezker abertzalea mugimendu iraultzaile marxista bat izan betidanik eta beraz mendebaldeko ereduaren arerioa.
Gerora ikusi dugu nola ezker abertzaleak bazterrak nazkatu dituen eta gerra zibilaren haiza nonnahi zabaldu duen nahiz eta tarteka Telesfororen hilotza pasiatu zenbait abertzale memelok liluratu asmoz.
Niri ikaragarri gustatzen zaizkit Peio eta Pantxoa baina hauek ez dira politikariak baizik eta kantari txolin batzuk eta gainera iparraldekoak. Hego Euskal Herriko herri batean bizi behar da ikusteko fronte abertzalearen ezker abertzalearen akolitoen pelajea.
Kantari txolinak Pantxoa eta Peio? Zuk bi hauen oinetakoen lokarrira iristeko asko hazi behar zara oraindik, baita barruan daukazun pozoi hori guztia bota ere zabortegiren batean. Ze jentilaje amargatua izan behar zaren…
Pako, edo inor… Izena jartzerik bai argazki bietako guztiei?
Eskertuko nizueke…
Ondo izan
Bittor
Ez, Bentazar. Ipar Euskal Herrian bada ezker abertzaleko arras jende, eta badakite zein den “pelajea”. Ordea, beharrezkoa da Hego Euskal Herrian bizitzea agintari jeltzaleenaz jabetzeko, zeren eta Bidasoaz gaindi lau katu dira.
Telesforo Monzonen figura eta pentsamendu politikoa ezagutarazi behar zaie belaunaldi berriei, Txibertako mahaia gorpuztu eta abertzaleon batasuna lehenetsi zituen buruzagi historiko hark utzi diguna. Berak alderdi eta erakundeetako zuzendaritzak bildu zituen, eta egun erronka herritarrak batzea da; baina berak mahai gainean jarri zuen tesiak indarrean jarraitzen du oraino: errepublika independiente bat nahi dugun guztion indarrak batuz soilik lortuko dugu Maltzagara iristea.
Mila esker idatziarengatik Pako, eskuratuko dut liburua.
Osasuna eta biba Telesforo!
Zuhaitz, milesker zure hitz ederrengatik.
Bittor, nik ezagutzen ditudanak katedral aurreko horretan (1976-12); ezkerretik eskuinera, lehen biak ez ditut ezagutzen; gero Pantxoa Karrere, Julen Madariaga, J. Abeberry, Juan Jose Etxabe, Peio Ospital, Pablo Sastre kukutua kasik, Etxamendi eta Larralde…besterik ez dut ezagutzen, Monzonez landa.
Barka Pako, Pablo Sastre ez da argazkikoa, Alfonso Sastre baizik, Pabloren Aita.
Arrazoi duzu Pello; nahastu egin naiz. Poliziak kanporatu baino lehen, idatzi bat egin omen zuten, honela hasten zena: “<<Nosotros, vascos encerrados en la catedral de Bayona…Alfonsori ondo iruditu zitzaion idatzia, baina berak esan omen zuen bera ez zela euskalduna. Orduan Telesforok esan omen zion: ¿Cómo que no eres vasco?, me dijo <>. Hacía un frío del demonio y teníamos hambre. Yo me sentí muy feliz, ¡Bendito seas, Telesforo de Monzón!. “Oración laica por Telesforo de Monzón” Alfonso Sastre. Punto y hora 1981-III-12. Koldo Izagirre. Hitzak eta Idazkiak. VI. tomoa 252-253.
Zuhaitz, ohartxo bat: Maltzagaraino esan nahi zenuen ala Eibarreraino?
T. Monzonen arabera, Eibarrera iristeko lehenik abertzaleok elkartu behar genuen, eta gero Maltzagaraino iritsi nahi zutenekin, hots, autodeterminazio eskubidea onartzen zutenekin. Eibarrera iristea euskal errepublika askera iristea zen.
Kaixo Pako.
Beraz, Monzonen metaforan Maltzagara iristea ez da independentziara iristea eta handik aurrera erabaki beharko dela ezkerrera ala eskuinera hartzea?
Nik horrela interpretatu dut beti, agian modu okerrean.
Txarles, Eibarrera Maltzagatik 1976an Zeruko Argian bi artikulutan azaldu zuen. Hona laburpen argigarria Monzonen ikuspegia jasotzeko:
“Hurbiletik urrunera hasi behar dela esan nuen lehen ere Zeruko Argian. Ez da dudarik, gu Eibarreraino goaz. Inor ez dadila engaina. Gu, askatasuna lortzera, Euskal Herria batzera eta euskaldun egitera goaz. Frantziako agintaririk haundiena aurrean baldin badut ere garbi esaten diot nik : guretzat Baionatik hasi eta Ebroraino ez da herri bat baizik eta gure nahia eta esperantza Euskal’Herri askatu eta euskalduna egingo dugula da.
Baina Maltzagaraino bidelagun izan nahi duena zergatik baztertu behar dugu ? Maltzagaraino iristeko Lizarragako Estatutoaren antzeko zerbait onartzeko gai direla uste dut Euskal Herrian diharduten alderdi guztiek. Lehenbizi alderdi abertzaleok egin behar genuke bat, Eibarreraino iritsi nahi dugunok. Gero Maltzagaraino iritsi nahi dutenak hartu georokin. ”
Interneten bada.
Azken hogeitamar urte hauetan eta gaur egun EAJ gobernatzen duen herri batera joan beharra besterik ez da ikusteko ezker abertzaleak “fronte abertzalearekin” zer egiten duen, GEDko numeritoetara jende anitza konbokatu baina udaletxeko EAJko ordezkariak “lapurrak, diruzaleak..” eta abar bezala salatu eta herria kartelez eta esamez gaiztoez zipristindu. Tarteka epaitegietara bidaltzen du ezker abertzaleak EAJko jendea eta hara non oraindik ez dut ikusi juizio bat irabazi duenik. Iraina oso merke ateratzen zaio heriotzaren alde ibili denari.
Bai, Pello eta Pantxoa kantari txolin batzuk dira, oso jatorrak eta beren kantak oso politak baina ni ez nintzateke kale izkinara joango ezker abertzaleko hainbat komisario eta mehatxutzaile profesionalekin. Eta Iparraldeari dagokionez, Zuhaitz, ezker abertzaleko baina jende askosaz gehiago dago bere herrietan partido frantsesetara botoa ematen duena. Zuek han ere minoria bat.
Telesforo Monzon, Zuhaitz, tarteka ezker abertzaleak maukatik atera ohi duen txotxongilo horietako bat da jende xaloa engainatzeko. Baina berriz ere diot urte asko pasa dira hil zenez geroztik eta egon zitekeen anaitasun arrastuak ezker abertzaleak eragindako gorrotoa, mehatxua, eraso eta hilketek garbitu dituzte.
Bentazar: Niri ikaragarri gustatzen zaizkit Peio eta Pantxoa baina hauek ez dira politikariak baizik eta kantari txolin batzuk eta gainera iparraldekoak.
Suagaar: Egpainiar JELa izatearen ajeak? Gainera Ipar EHkoak? Zeozer txarra balitz bezala. Ai ene EAJko egpainiarrak edo fgrantziarrak (hau da,denak) diotena.
Ene Suagaar
Ikusten da betiko ezker abertzaleko arrazoiketa maltzurrez nahasi nahi duzula nik argi esandakoa: Iparraldekoa izateak suposatzen du ez dutela bizi hegoalde honetan eta Gipuzkoan prezeskiago ezker abertzaleak eragin duen elkar bizitzaren izorrapen galanta eta EAJkoei egindako mehatxu, eraso eta iraina. Anaitasuna adieraztea anaiari hostiak eman bitartean, hori da bizi izan dudana, Suagaar eta zure antzeko arrazoiketa desbideraketa.
Iparraldeko “notablei” galdetu ea bertako ezkerrrak eragindako zenbat “mahatxu”, “eraso” eta “irain” jaso ez ote dituzten hamarkadetan. Galdetu hango laborari eta langile xumeei bertako “diruzaleek” mendeetan eragin duten sufrikarioa dirua eta Estatuaren mesedetan (euskeraz baino ez zekiten haiei….). Galdetu bertako agintari abizen euskaldun jatorrekoen traizioa euskera eta euskal kulturari. Galdetu bai galdetu..
Baina hala ere aurrera egin dute, aintzina. Herri ikuspegiarekin. Norbere etxeko ataritik haruntzago begiratuz.Lehengoa ahaztu gabe baina etorkizunari so. Askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta euskalduntasuna uztartuz. Hori da bidea.
Bentazar, gauz bat da ustez erran nahi duzuna ta bestea erran duzuna. Ta noski Iparraldeko inork ez daki hegoaldean gertatutakoa. Niri lotsa emango lidake argumentu bezala euskal hiritar bati, Euskal Herriko edozein zatian jaiotzeagatik diozuna erratea. Ta noski, musikaria gustoko duzu bainan….. JELen Kar kar.
Suagaar, zuri noski herritar xumeen zoria hegoalde honetan ezker abertzaleko matoien ekintzei esker bost axola dizu eta horregatik diozu nik diodala nik esaten ez dudana. Niri lotsa ematen dit abertzale izena daukaten batzuk hain izana ustela edukitzea.
Eskerrik asko
Ez horregatik Bittor!
Lehen argazkian, Beihl kontsularen bahiketa edo askapenaz emandako prentsaurreko argazkiari dagokionez, ziur bakarrik Pierre Larzabal eta T. Monzon.
Angel Arregi ote Monzonen ondoan dagoena?; hiru horiek izan zituan Anai Artearen sortzaileak!, eta atzean, betaurrekoduna Jean Fagoaga, menturaz?, 1928an jaioa Saran; beraz, 1970-1971n 42-43 urte. Zaharragoa ematen dik, ezta?; ez zekiat!
Ay, Bentazar, ze gizajoa zaren…
Eta gainera Mundialetik kanpora zaituzte Errusiak… ja, ja, ja…! Pozten naiz, zinez, batzokian daukazuen disgustuarekin!
Ene Gotzon, ken zazu ezizen sabindar judeokristau hori, ez dagokio zure internazionalismo españoloide horri.
Bentazar etsaiez tronpatzen ari zara.Akats larria.
Kaixo anai-arrebok:
Euskalerrria iraunean da. Eskerrak nori?….Benetako euskaldunei. Lapur, egoskor, arro, zikin eta horrelako jokaerak ba ditugu bai. Bainan ala ere iraunean gaituk eta gaitun!.
Egunero, geure gogo eta asmo onez topa eta elkarrenganako egokian garenean, osatuz ari gara, gure herria. Bakoitza bere lanean eta guztiontzako lanean garen neurrian jarraituko dugu, euskadunok. Eta Euskera entzungo da.
Euskal izaera bada. Utzi txoroei, txorakerie eta ahari-topakei. Utzi bakoitzari bere bidean eta bakoitzak egin dezala berea. Denok batera goaz. Euskeriek uztartzen gaitu.
“Jende xaloak” hau esaten hasiko da: “Euskalduna nahi dut izan”.