Teatro ikusle despistatua eta burgesa naiz

Teatro ikusle despistatua eta burgesa naiz

Nire susmorik txarrenak gauzatu dira: Ikusle despistatua eta burgesa naiz joan nintzelako Hamlet ikustera pentsatuz -esan zidaten bezala- Hamlet zela, Shakespearena: lehen Shakespeare euskaraz. 

Ez nago ados Agus Perezek esaten duenarekin.  

Artedrama, Dejábu eta Le Petit Théâtre de Pain-koak maite ditut, beren lanak gustatzen zaizkit, beraiek egindako edozer gauza joango nintzateke ikustera jakinminez, baina denok okertzen gara eta hemen okertu ziren. Erabaki oker bat hartu zuten lanari Hamlet deitu ziotenean (Shakespearek sinatuta gainera). “Gezurtxo bat” eskutik joan zitzaiena, beren lana azaltzen eta errebeindikatzen galerazi diena (zenbat erreportai Hamlet eta Shakespeare-ri buruz hitz egiten!) dramaturgikoki ezergutxi aportatzen zuena, eta ikuslegoan (bale!, nigan) fustrazioa sortu zuena, lana gozatzen utzi ez zidan fustrazioa.

Baina, klaro, ni ikusle despistatua eta burgesa naiz, eta beraiek iraultzaileak.

Enfin! Besarkada bat denoi, Agus barne.

Gora euskarazko antzerkia!

Teatro ikusle despistatua eta burgesa naiz

Antzerkia, umorea, euskaraz.