Espainiako selekzioaren kaleratzeaz pozteko 10 arrazoi

11069861

Paradoxa, Podemosek “irabazi” eta podemoska zebiltzanek galdu. Espainiar ezkerrak eslogana lapurtzearekin batera, jarioa ere kendu ote dio la rojari. ‘Si se puede’ leloa hartuz mendekatu beharko dute datorrenean. Kontuak kontu, hona hemen 10 arrazoi la rojaren kaleratzeaz pozteko.

  • Espainiako selekzioko jokalariek 720.000 euroko ordainsari gehigarria poltsikoratu ez dezaten.
  • Manoloen Brazilgo oporrak akitzeko.
  • Eta Berlusconi izorratzeko
  • Guardia Zibilen piroteknia saioak saihesteko.
  • Egunkarietan futbolak orrialde gutxiago izan ditzan.
  • Taberna guztietan partiduen aurreko Espainiako ereserkia ez aditzeko.
  • Gauean maindireen beroan liburu bat irakutzen edo erdilo zaudela, auzokide sutsuek ez zaitzaten oihuka izorratu.
  • Sara Carbonero eta Casillasen muxua ez ikusteko Diario Fatxoren azalean.
  • Felipe VI.ak astelehenik izan ez dezan bere errege izendapenean. (edo alderantziz)
  • Bake santua emango digutelako, funtsean.

Okurritzen beste arrazoirik?

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

14 pentsamendu “Espainiako selekzioaren kaleratzeaz pozteko 10 arrazoi”-ri buruz

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-19 00:43

    Bai ta ez. Espainiarren zoritxarraz trufatzen amaitzen degunian, konpleju asko gainditu eta independentziaren helmuga independentista orori zabalduko zaigu. Nikaragua, Italia, Txad edota Laoseko zoritxarraz ez gara pozten ez? AXOLA ETZAIGULAKO!! FINKATU HELMUGA BEHINGOZ! ESPAÑOLAK GARA ORAINDIK BAINA EZ DUGU NAHI. INDEPENDENTZIA.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-19 00:43

    Españolak eta Frantsesak gara, excuse me. Oraindio.

  • Umore pixka bat mutil!
    Nikaraguarrak kanporatu eta Espainia kanporatu ez da gauza bera, inola ere ez. Nikaraguarrek ez baikaituzte euren bandera, ereserkia, legeak, poliziak inposatzen. Ez da kirol kontua: haiek futbola erabiltzen dute bandera frankista normalizatzeko, gu pozten gara ezin izango dutelako egin.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-19 13:00

    Ez diak ulertu. Ni getariarrak kontxa irabazi edo Amurizak bizarra moztu duelako nahi dut poztu, Arnaldo sagardotegi batian ikusitakuan edota Igeldoko pony-ei diputazioan omenaldi bat egiten badiete. HOri da herria. Ez inposatzaileak musea edo futbolera galdu dutelako. Aski sobran ulertzen dut diozuna, ta umore kontuez ederki konponduko gintuake, fijo. Baina hori guztia gainditzean herriago izango gara.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-19 17:44

    Eugenio Ibarzabalek, hortxe esaten du, ZUzeu-ko elkarrizketan: “Abertzaletasuna gustura sentitzen da Mandrilen kontra”. Beti hayen kontra… ta noiz gure alde? Ah, klaro, hortako batu in ber gattuk…no way.

  • oso ados Klaudio Atemorroiarekin. Euskal abertzale askoren argumentuak etsaiaren existentzian oinarritzen dira. Etsai gabe ezin bizi. 80 urte haserre dauden guzti hoiek ere atzo Del Bosqueren taldeari begira egongo ziren.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-20 01:23

    Ekilikua Joxean. Gutxi eongo zian bertsotan gazta ta intxaurrak janez edota Etxenikeren artikulun bat irakurtzen…

  • EHren alde eotea Espainia ta Frantziaren kontra eotea da, uste dut mende asko pasa direla konkistatu gintuztenetik jendea hori jakiteko.
    Goian esan duten bezala, Nikaragua ez da guk zapaltzen gaituna, gure hizkuntzaren aurka dijuana, gure herrian milaka ta milaka hildako eragin dituna mendeetan zehar….
    Nikaragua ez da Euskal selekzioa ofiziala ez izatearen erantzulea…..

    Abertzaleen batasuna ez badago, ez da Espainiak galtzen dunean batzuk pozten dialako, baina tira…
    Ta hemengoak irabazten dutenean poztu gaitezke baina baita ere zapaltzen gaituztenak (obsesiorik gabe) galtzen dutenian ere.

    Irabazten badu ez diot kasurik eiten baina galtzen badu pozten naiz, nahiz ta kaniketara izan, ta mundu guztiaren haurren lotsagarri gelditzen badira gehio.

    Horrek elbarritu bihurtzen nau beste abertzalekin batasuna izateko?
    Zeatik?

    Horrela jarraituta, azkenean poztu beharko gea Espainiak irabazten dunean.

    Palestinar bat Israelgo selekzioa galtzen badu pozten bada, ezinekoa eingo du hori Palestinarren batasuna Israelen aurka eiteko?
    Daflipat.

  • Hurrengo pausua ala ere jada gertaten ari da, orain abertzale batzuk oso gustora daramaten Espainiako badera errepublikanua, Frantzia ere errepublika da ta ez ditut ikusten abertzaleak horregatik Frantziako bandera maitatzen eo eramaten.

    Azkenean zer gera? Espainiar errepublikanuak ala Euskaldunak?
    Espainiarra sentituko nahiz erregea kentzen badute? Ba al daki jende askotxo zer ein ziguten errepublikan? Zenbat iruzur… Nahiz ta aurrerakogoia izan?
    Nik ez dut nahi Espainiatik ezer, onerako eo txarrerako guk gurea eitea nahi dut, baina batzuen posturak harritzen naute geo ta gehio.

    Lagun bat dakat, abertzalea, komunista…. Ta Espainiako badera errepublikanua du ta ez du arazorik eramateko, burutik jota gaude ala?
    Errepublikan ez geunden Espainiaren menpe? Bai, ta menpe eonda bere bandera eramaten dute?

    Etsaia etsaia da, berdin du ze mozorro dun.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-21 00:51

    Nahekena. Ez diak ulertu. Hemendik 20 urtera ere iual? Noski bazekiyatela españa hau ta bestia, baina euskal herri libre batian (ta bazekit ez dala kasua) poztuko gintuake? Nik ere ezagutzen diyat Alba dukiak ta enparauek in ziyena, guardia zibillek, GALek… baina beti iual jarraitu berko ote diyau? Ta errepublikan asuntuakin, erabat ados.

  • Beti berdin? Gure estatua izaten degun arte bai. Nigatik behintzat, ez dut gurarik herri ta nazioa ukatzen digutenei ezer onik opatzeko. Beti berdin? Hori Espainiak erantzun beharko zun.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-21 21:16

    Txikitan bezela? Bera hasi dalako? España ber al deu euskaldun sentitzeko?? Ta ez eman aukera espainiarrei erantzuteko, badakigu zer esango dun ta. Hortara nua. Badakigu nolakuak dian, sobran. Gu gurera. Anarik zion bezela, beti zeozerren alde baino, beti zerbaiten kontra. Dialektika hoi gainditu ezian, jai zekau.

  • Ez dut inor behar Euskalduna naizela jakiteko.
    Txikitan bezala? Ez da hasi dela, jarraitzen dula baizik, ta ez da gelditzen.
    Edonoren etxean sartuko naiz zer egin behar duen aginduz ta gero esango diet sostengatu behar nautela, ezin gerala beti gauza berdinekin egon, ez dutela zertan begiratu behar nik egiten dudanari ta beraiek berera jarraitu behar dutela, hori bai, bere menpe.

    Hurrengoa zer izango da? Irabazi dezaten opatu beharko diet jokalari euskaldunak eramaten dituztelako?
    Ba ez, jokalari euskaldunak selekzio hortan beti gaizki jokatzea nahi izango dut.

    Ez dut esaten inor inoren aurka burrukatu behar danik, baina jada sentimendu onak edo sentimendu eza izan behar izatea gukin horrela jokatzen dun estatuarekin…

    Bukatzeko, jende mordo ez daki (gaurko umeena flipoantia da, hiriburutan behintzat) ez zer egiten duten, gutxiago zer egin zuten.
    Bestela Espainiar errepublika ez zan hain ondo ikusia egongo Euskaldun batzuen artean.

    Baina tira, nik nirearekin jarraituko dut. Bere porrotekin pozten, baita Frantziakoekin.

  • Klaudio Atemorroia 2014-06-24 13:26

    Eta ez da geldituko, argi dago. Sentimendu onak? nik ez diyat a ala b esan baizik eta m. Gu gurera. Bazeiuk zer egin dun espainiak, jode! Gu menperatu indarraren bidez eta indarraren bidez egoera hoi bermatu. Ta halaxe jarraituko dik nola ez. Ez zaiak iruitu ulertu didanik. Ondo segi.