Sindo Lafuente: “Egunkariarekiko enpatia eza arrazoi politikoengatik edo beldurragatik izan zen”

Sindo Lafuente: "Egunkariarekiko enpatia eza arrazoi politikoengatik edo beldurragatik izan zen"

Gumersindo Lafuente Espainiar Estatuko kazetaritza digitalaren gurua dela esatea ez da atrebentzia. El Pais eta El Mundoren interneteko edizioen zuzendaria izana da, eta biak ala biak gailurrera eraman ditu. Sona izan zuen baita BBVAren finantziazioz egin zuen apustuak, Soitu.es atariak. Beti jardun da sarean, “ekosistema berria” bezala ezagutzen duenera moldatzen. Eta errezeta miragarririk ez badu ere, eredu definitiboa ezezagun bazaio ere, asmatzen badakiela erakutsi du.

 

Del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilek Egunkaria itxi zutenean Lafuente jauna El Mundoko atariaren zuzendari zen. Eta Espainiar Estatuko beste kazetari andanak bezala, ez zuen aurrean zuen gehiegikeria ikusi nahi izan. Edo ez zuen asmatu. Hedabidearekiko hurbiltasuna garrantzizko faktore gisa ikusten du Sindo Lafuentek: “Hedabidea, eta bertako langileak gertutik ezagutzen dituzunean agerikoagoa da ankerkeria”. “Orain informazio osatuagoarekin konturatzen zara egindakoa gehiegikeria larria izan zela”. Hemen duzue datorren astean ZuZeun argitaratuko dugun elkarrizketaren amua:

Sindo Lafuente: “Egunkariarekiko enpatia eza arrazoi politikoengatik edo beldurragatik izan zen”

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

18 pentsamendu “Sindo Lafuente: “Egunkariarekiko enpatia eza arrazoi politikoengatik edo beldurragatik izan zen””-ri buruz

  • Lotsagarria espainiar kazetariek epaile eta guardia zibilekin izandako konplizitatea. Nazkagarria. Eskerrak berandu bada ere, baten batek onartzen duela hanka sartzea. Irrikaz elkarrizketa osoa entzuteko.

  • Ez det ikusi ezta ikusiko, orain osotasunean ikusita? Lehen ez zuten baliabideak egia jakiteko ala? Ba bai, ba zuten, eta ziurrenez bazekiten zer gertatzen zan, zaila egiten zaidalako izan duen karguarekin informazio gutxi izatea auzi horretan, eta informazio gutxi bazun, bera nahi zulako izango zan. Barkamena eskatu beharko zun (besteei eskatzen zaion bezala) eta esan, bai pasa genun eta ondo iruditu zitzaigun Egunkari auzian egin ziren barrabasakeriak, ez du izenik egindakoa eta damu naiz. Baina ez esan omen du informazioa ez zeukala? Gero jendea ezagutu zula? Ba ze lerdokeri da hori, ze zerikusirik du jendea ezagutzea frogekin? Ze zerikusirik du jendea ezagutzen den ala ez ikertzearekin?Eta nahiz eta barkamena eskatu aitzaki hoiek jartzerakoan bere barkamena ezerezean geldituko zatekeen.

  • Espainiako “progreak” gauza guztien gainetik espainazaleak dira. Egunkaria itxi eta gero, Goya sarien banaketan Fermin Muguruzak salatu zuen PPren gobernuak gauzatu zuen Egunkariaren itxiera. Une horretan bertan “No a la guerra” paparretik eskegita zeramaten “ezkerreko progre” berberak Ferminen aurka txistuka, oihuka, eta zoruan ostikoz hasi ziren.
    .
    Esaten zuten “No a la guerra” Iraken (eta PPk erabaki zuelako) eta “Si a la guerra…….en el Norte”.
    .
    Nire ustez izenburuan aipatzen ez den arrazoirik nagusiena falta da: hezurretaraino sartuta daukaten espainolismo inperialista.
    .
    Hona hemen une horretako bideoa zirraragarri. Ferminen jokaera txapela kentzeko modukoa.
    http://www.youtube.com/watch?v=blh396k5Iss

  • Orain zertara dator hau? Nik ere paso. Demokrazia, elkartasuna eta zuzenbidea hitzek ez dute ezertxo ere balio “estatuaren arrazoia” darabiltenen aurrean. BETI, BETI jarriko dute Espainiaren osotasuna eta beren interes sektarioak ezeren aurretik, sistemaren ATALAK diren heinean, eta gainerakoa koplak dira!!

    • Fermin Galparsoro 2013-02-23 22:32

      Guztiz bat nator. Eta jarraian galdera bat etortzen jata burura: Nola da posible norbaitek, hauekin gure askatasuna paktatu/negoziatu/adostu/erabaki/bozkatu daitekela?

  • Donostiarra 2013-02-24 22:44

    Orain sinpatikoarena egiten… Ondo zekiten horiek, bai, hemen zer gertatzen zen; orduan ta orain. Paso.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude