Felipe euskaraz saiatu da
Felipe euskaraz saiatu da
Felipe Borboikoa, Espainiako erregearen oinordekoa, euskaraz saiatu da Donostian Universidad de Navarrak ekin dituen Enplegu jardunaldietan. Emaitza entzun nahi?“Jardunaldi hauetarako bihotzez nere desiorik onenak opa dizuet (sic)”. Esaldi hori nekez irakurri zuen Felipe Borboikoak. Ingelesez eta frantzesez 9 urterekin ikasi zuen, eta ziur gaur ere beste hamaika hizkuntza menperatzen dituela. Haatik, bere ustezko nazioko hizkuntza zaharrena, euskara, ez da ulertzeko gai, are gutxiago hitz egiteko. Bitxia da gainera Madrildik etorritako gizonari zipitzik ez ziola ulertu EAEko Espainiako ordezkari Carlos Urquijo alias ‘El Inquisidor’ jaunak. Baina, sarrera honen asmoa ez da irakurketa politikorik egitea, dagoeneko zuk egin duzulako, ezta? Zer berri dago esateko?
Gertatu zena da adeitasun ikur gisa irakurri nahi izan zuela Borboikoak zer edo zer euskaraz. Orduan “se le lenguo la traba”, alegia, zortzi hitzeko esaldian halako zerbait ikusi zuen berak: “akerrak adarrak okerrak ditu”.
Ez esan gezurrik, guztioi ematen digu barregura euskal herritarra ez den bat euskaraz irakurtzen sufritzen ikusteak, ezta? Aldiz, euskal herritarra denean, negargura ematen digu. Gogoratzen gure lehendakari txit gorena Patxi Lopez?
@zuzeu zuk esan dozu “saiatzen” š
Esaldi ziztrin bat ere ikasteko gai ez den lapur zikin bat duzue aurrean. Barregura? Niri ez.
RT @zuzeu: Espainiako erregearen oinordekoa euskaraz saiatu da http://t.co/2X2Z5zFDJu
are gehiago, Tecnun ordez Tectun esan ez du ba…
SeƱor Papagallo. Honi ‘ETA es una gran nación’ irakurrarazi eta ez zen enteratu ere egingo. Edo, hobeto, euskaraz irakurrarazi ‘nire ipurdia oso eroso dago’ edo txorrada iraingarriren bat, ahal dela, kaka-puzker-titi-zakil-uzki hitzen bat duela. Denak txixak egiten, except Urquijo ‘Dónde estĆ” el chistĆ©? Os reis de mi? A la Audiencia Nacional todos!’
“Aldiz, euskal herritarra denean, negargura ematen digu. Gogoratzen gure lehendakari txit gorena Patxi Lopez?”
Behar bada oker nabil, baina esaldi honetan Patxi Lopez Euskal Herritartzat onartzen dozula ulertzen dot.
Horrela da?
Jakina. Patxi Lopez Euskal Herrian jaio da, Euskal Herrian hezi da, Euskal Herrian bizi da, eta Euskal Herriko zati baten agintari politikoa ere izan da. Eztabaida nondik doan usaintzen dut, baina nahiago nuke lehenbizi, lokaztu aurretik, zuk zeure definizio konkretu eta laburra ematea. Nor da euskal herritarra?
Euskal Herriak existitzen jarraitu dagiala nahi dauan edonor da niretzat Euskal Herritarra.
Hau da gure kulturak, tradizioak, hizkuntzak.. aurrera egin daiala gura dogun guztiok.
Eta lokazteko intentzio barik, nik Patxi Lopezi begietara begiratzen deutsadanean ez dot nire herrikide bat identifikatzen.
Fermin, uste dut ‘Euskal Herriak existitzen jarraitu dagiala nahi dauan edonor’ horrek beste kontzeptu bat merezi duela. Euzkotarra? Abertzalea? Euskaltzalea? Gainera, nola neurtu? egon behar da Euskal Herrian jaio, bizi eta lan egiten dugun guztiok konpartitzen dugun etiketa bat, eta euskal herritarra baino hoberik ez da aurkitu. Eta Lopezi galdetuz gero Euskal Herriak existitzen jarraitu nahi duen, baietz esango dizu. Hori bai, Euskal Herri juridiko-politikoki menpeko bat, espainol sentimenduduna, konplexurik gabe erdalduna… Diozun gainontzekoa ulertzen dut, baina ezin da nahastu euskal herritar (herritartasun) etiketa izatearekin.
Agian eztabaida kakaztea izango da, baina zuk uste duzu Euskal Herrian ez dela espainiarrik bizi ? Euskal Herrian bizi diren espainiarrak (ez du zerikusirik askotan jaiotze lekuarekin) gure herri berekoak baldin badira,…espainiarrak eta euskal herritarrak herri bera osatzen dugu.
Hegoaldeko euskal herritar guztiak legez ‘de jure’ espainiarrak gara, eta, gainera, praktikan, kontzienteki eta borondatez euskal herritar asko espainiarrak ere badira. Zu eta ni, ordea, legez inposaturik besterik ez gara espainiar, euskal herritar besterik ez garelako sentitzen. Askorentzat konpatiblea da espainiarra eta euskal herritarra sentitzea. Zer egingo diogu ba!
Euskal herritar eta espainiar izatea ez da konpatiblea. Hori esaten dutenek euskal herria espainiar herriaren zati dela esaten dute eta biok badakigu, hori ez dela horrela. Espainiar inperialismoaren ideologiaren arabera soilik da bateragarri (beti, “euskal” hori, subordinatua bada ). Euskal Herriaren ukatzaileen axioma da euskal herritarra espainiarra dela esatea. Aspaldi ikasi genuen euskal herritarrak ez garela ez espainiar eta ez frantziar. “Euskal herritar” ez da hiritartasun titulu bat (zoritxarrez), herri baten partaide izatearekin zerikusia du. Patxi Lopezen herri berekoak bagina, espainiarrak ginateke.
Uste dot matxakatuaren sindromea dala, baina zergaitik kostatzen jaku horrenbeste espaƱolak, espaƱol bezela eta frantzesak frantziar bezela identifikatzea? Nik euskal herritar bateri espaƱola dala esaten deutsat eta jarraian, eh! kontuz diozunarekin! jasoko dot eranztun bezala. Hau da gure herritartasuna onartzeko ez daukagu dudarik. Baina gero Patxi Lopez, Basagoiti… eta holakoak esapaƱolak dirala esatea oso gogorra egiten jaku. Errespetu falta bat izango balitz bezela.
Patxi Lopezek badaki zer dan, espaƱola. Basagoitik badaki zer dan, esapaƱola.
Nor gara gu, espaƱol bati euskal herritartasun inposatzeko?
Hala, orain frikada mitxelenatar bat:
Behin Karlos V.a erregeak topatu du bidean mandazain nafar bat:
– Mandazaia, nondik zatoz?
– Nafarroatik.
– Nafarroan gari asko?
– Bai jauna, asko.
– Nafarroan gari asko, batere, batere ez neretako.