Sentsazioak

ODEw

Ene buruaren amaiera non dagoen jakin gabe hilko naizenaren sentsazioa dut.

Azken gauza baterako irrika ikus dezaket beti, amaigabe ote bizi grina.

Bizi grina ez ote da bada, gauza baterako irrika.

Hasiera ez nuen ezagutu, amaiera ere ez dut ezagutuko. Soilik amaituko da.

Azkena ez da inoiz gura bezalakoa.

Azkena ez da amaiera. Amaitu gabeko pelikulak airean geratzen dira egunero.

Amaitutako pelikulak fikzioa dira.

Fikzioa amaitzen ez den karameloa bezain nazkagarria da.

Fikzioak ematen digu amesteko beta.

Amesten jarraituko dut, bizitzea amestea baita.

Amestea gertatu ezin diren kontuetan. Amestea amaierara iristearekin.

Ene buruaren amaiera non dagoen jakin gabe hilko naizenaren sentsazioa dut.

Irudia | Smile – | Dotbenjamin (Flicker) | Creative Commons By SA
burutapenak, istorioa, paranoia, paranoiak, sentsazioak
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude