Handia da, gero, Quim Monzó

ODE0

Albistea  Europa Press  eta Efe agentziek zabaldu dute, besteak beste, eta egunkari askotan etorriko da bihar, baina Quim berak bidali digu geuri albistea adeitasunez. (Quimen betiereko umore zitalaz zipriztindutako albistea irakurtzeak merezi du, benetan.)

Argazki bat eskatu diogu orduan, eta derrepente bidali dizkigu hiru, ZuZeuren proiektu hau hastapenetik ezagutzen baitu eta bai baitaki gure plantilan ez dagoela Bartzelonara joan daitekeen argazkilaririk: “Claro que soy amigo de Zuzeu. Puedes decir que le echo un vistazo habitualmente, aunque tengo problemas de comprensión porque no pasé de la página 36 del método de euskera de Xabier Gereño (hamazazpigarren ikasgaia) pero que lo suplo a base de imaginación. Te envío unas fotos. Son de hace dos años o así.”

Handia da, gero, morroia. Halako adeitasun eta begirunerik eukal gaiekin, ez da askotan etxean bertan ere ikusten.

Urduri xamar dabil, hala ere, datorren hilaren 17an irekikoka baita Centre d’Arts de Santa Monica delakoan —Katalunyako ranblan behera joanda eskuinera dagoen horretan—, Quim Monzori eskainitako erakusketa. Ez bakarrik idazle gisa, baita sortzaile orotariko moduan ere: filmak, grafismoa, marrazkia… poliedrikoetan, poliedriko.

Liburuarentzat hautatu duten izenburua Bizitza honetan nola gertatu irabazle hori, denetan inozoena delako hautatu dute, eta ez bere burua irabazletzat daukalako, bai zera! Berak egunero egiten du lan, asto batek bezala, zeuk eta geuk bezala, bizi ahal izateko.

Bnetako irabazlea, bere iritzirako, Felix Millet da, egin dituen lapurretak egin eta oraindik libre dabilen triunfadore hori, esate baterako. Ez bera, jakina.

literatura, Quim Monzo
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude