SDDR deposito bidezko ontzien bilketa sistemak lanpostu ugari sortuko lituzke

zuzeu.eus-logo7

SDDR sistemak, bere lege berme guztiekin ezarrita %90etik gorako berreskurapen emaitza ematen du ontzi eta bilgarrietan. Horrela da adibidez Alemanian eta Europa iparraldeko beste zenbait herrialdetan.

Deposito bidezko sistema ezartzearen onurak baina, ez dira berreskurapen maila aparta horretara mugatzen. Produktuen bilgarri eta ontziak berreskuratzeko deposito bidesko sistema ezartzeak lanpostu mordoa sortuko luke. 

Estatu espainiarra eremutzat hartutako kalkulu batean 14.000 lanpostu sortuko liratekeela ondorioztatu dute. CCOOen ISTAS erakundeak egindako “Estimación del empleo potencial en la implantación y desarrollo de la primera fase del SDDR en España” txostenean argitaratu da ikerketa hori.

 

Lanpostu zuzenak lirateke batzuk, sistemarekin lotutako bilketa, zenbaketa, garraioa, kudeaketa eta administrazioari dagozkionak kasu. Zeharkakoak ere asko eraikuntzan, makinaria ekoizpenean, edukiontzi, poltsa, etiketa, garraiorako ibilgailu eta bestelakoen ekoizpenean. Gainera hondakinen sektoreko beste hainbat jardunetan ere arrastratze eragina izango lukeela dio txostenak.

 

Edukiontzi hori eta berde bidezko ohiko bilketarekin hondakin gehienak zabortegi eta erraustegietan bukatzen dute. Hondakinei daukaten balioa ez ari gatzaizkie ematen. Baliabide mordoa ari gara alferrik galtzen zabortegi eta erraustegietan. Gero baliabide hoiek berriz eskuratzeko sekulako kostuari aurre egin behar diogu, naturatik erauziz edoeta kanpotik ekarriz.

 

Ontzi eta bilgarri guztiak berreskuratzeko aukera egonda eta gainera horrek lanpostuak sortu eta ekonomian eragin positiboa baldin badauka, ez egiteak ez dauka inongo zentzurik.

 

Honi buruz gehiago irakurtzeko

 

SDDRari buruzko azalpen on bat bideoan (erderaz)

 

hondakinak, zero zabor

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude