#saretu lehiaketa. Udako Ikastaro bat txio baten truke

8470078968_4375e12b55_hUEUk #SARETU lehiaketa jarri du martxan Twitterren. Lehiaketa honen bidez aurtengo 42. Udako Ikastaroen leloa den #saretu hitzarekin jolastu nahi dugu. Twitterreko mezuak kateatuta, sare bat osatzea dugu helburu. Lehiaketa ostiralean amaituko da.

Zer egin behar da?

  1. Lehiaketan parte hartzeko nahi beste txio bidali ditzakezu.
  2. Txio horretan zure twitterreko kontaktu bati mezu bat bidali behar diozu, Udako Ikastaro bat aipatuz.
  3. Txio horretan 3 elementu dira derrigorrezkoak:
    • Lagunari aipatzen diozun ikastaroaren izenburua, izenburuaren laburdura edo aipamena.
    • Udako Ikastaroen web gunerako lotura orokorra (www.ueu.org/udako-ikastaroak) edo aipatzen duzun ikastaroaren lotura. Loturak laburtzeko helbideak onartuko dira.
    • #saretu traola

Nola aukeratuko dugu irabazlea?

  • Parte hartu duen mezu bakoitzari zenbaki bat esleituko diogu. Ondoren, zenbaki horien artean zozketa egingo dugu Random aplikazioaren bidez.

Saria

  • UEUren Udako Ikastaro baten matrikula DOAN.
  • Ekainaren 2an egingo dugu zozketa.

Informazio guztia

UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude