Sarea nahastu du El Mundok argitaratutako “ETAren argazkiak”

elmundo02Argazkiak Twitter, Meneame eta Facebook kritika, umore eta iruzkinez bete ditu. Pedro J. Ramirez El Mundoko zuzendariak argazkiak “Pulitzer Saria” merezi duela esan du.

 

Asmo argiekin publikatutako argazkia zalantzarik gabeĀ “Esos periodistas pillines” post-ean zabaldu dena.

Zein elkarrizketa izan zuen kazetariak argazki hori aukeratu aurretik? Horixe umorez beyders blogean argitaratu dena eta sarean bizkor asko zabaldu dena.

Espainiako Twitter-en Trending Topic izan dira hashtag hauek:

Hainbestekoa izan da (ziber)zalaparta Pero J.Ramirezek erantzuteko erabakia hartu duela (bere buruari publizitatea egiteaz gain). “Argazkiak Pulitzer-a merezi du” azaldu du Ramirezek Twitter-en kexa batzuk erantzun ostean.
Finago ibili da erantzunean Alejandro Castellote argazkilaria El Mundo-n bertan.
“Manipulazioa” leporatu diote askok El Mundo-ri. Hala da?
Ez al da zilegia irudi jolasarekin mezu bat iradokitzea?

 

El Mundo, ETA, ETAren argazkiak, eztabaida, facebook, Twitter

2 pentsamendu “Sarea nahastu du El Mundok argitaratutako “ETAren argazkiak””-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-09-15 08:41

    Ez, manifan gertaturikoa azaltzeko helburuarekin prentsan argitaratutako argazki batekin beste zerbait irudikatu nahi izatea ez dut uste zilegia denik.

  • Gari Garaialde 2011-09-24 12:26

    Arcadi Espadaren erantzuna: Aukeratutako detaileak kanpoan geratutakoaren kontarkoa badio, argazkia ez da egiazkoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude