Tabakalera: prekarietate gunea

Tabakalera: prekarietate gunea –

Oraingo honetan Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegiko bitartekarien gutun hau dakart hona:

Tabakalera: prekarietate gunea“Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegian 13 gazte ari gara lanean, goi-mailako ikasketekin eta bakoitza bere alorrean espezializatua. Hala ere, bizi dugun errealitateak ez du hau islatzen. Erabateko prekarietatean gaude lanean eta gure egoera jasangaitza da. Geure soldatak ez dira 1000 eurora ere iristen; azpikontratatutako langileak gara; igande eta jaiegunetan lan egitea tokatzen zaigu inongo plusik kobratu gabe; oporrak hartzeko zailtasunak dauzkagu; geure ordutegiak itogarriak dira, eta kontziliazioa ezinezko egiten zaigu…

Beste behin ere, prekarietate egoera hau instituzioek azpikontratatutako zerbitzuok pairatzen dugu. Tabakalera kudeatzen duen administrazio kontseilua Donostiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute. Behin eta berriz saiatu gara beraiekin harremanetan jartzen egoerari irtenbide bat bilatu eta guretzat lan-baldintza duinak adosteko helburuarekin, baina ez dugu inongo erantzunik jaso. Hau horrela izanik, Tabakalerako Administrazio Kontseiluari publikoki eskatzen diogu gure prekarietate egoerarekin amaitzeko beharrezkoak diren gestioak egiteko, beraien esku dago eta.

Guk, liburutegian zerbitzua ematen dugun bitartekariok, argi daukagu egoera hau irauli beharra dagoela eta horretarako martxan jarri gara. Lan-baldintza duinak lortu eta egoera konpondu arte ez gara geldituko.

Hau horrela, hurrengo egunetan egoera aldatu ezean aurrera eramango ditugun ekintzen berri emango dugu”.

.

UBIK sorkuntza liburutegiko bitartekariak
Tabakalera: prekarietate gunea
prekarietatea, Tabakalera, ubik

7 pentsamendu “Tabakalera: prekarietate gunea”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude