Pornoa vs benetako bizitza

Pornoa vs benetako bizitza

“Institutuan ikasleekin pornoaz hitz egiteko proposamen bat” egin du Amelia Barquin irakasleak Kinka blogean.

Sakelekoan ikusi du

Pornoa vs benetako bizitzaNire lagun baten semea, 11 urtekoa, larri heldu zen etxera pasa den astean. Amari kontatu zion lagun baten telefonoan sexu pasarte batzuk ikusi zituela eskolan, lagunartean. Oso bortitza iruditu zitzaion ikusitakoa. “Nagusitan hori egin beharko dut? Nola moldatuko naiz? Ez dut nire burua prest ikusten horrela jokatzeko…” azaldu zion kezkatuta, erdi negarrez. Amak elkarrizketa luze bat izan zuen semearekin. Zelako zortea ama feminista izatea.

Nire buruari galdetzen diot, bestalde, ea neska gazte batek nola biziko duen telefonoko pornoan emakumeek pairatzen duten trataera zakarra. Eta baita ere zenbat kezka sortuko diren gaztetxoen artean, helduekin partekatzen ez dituztenak… Hasieran behintzat; ohituraren poderioz denetara moldatuko dira nerabeak, ezta? Izan ere, “jakintza” horretatik abiatuta, zein beldurrekin ibiliko dira lehenengo harremanei begira? Nola jokatuko dute momentu horietan?

Datozen lerroak irakasleei zuzenduta daude, baina gurasoak ere buruan dauzkat. Gaztetxo bat bazara, zuri ere interesatu ahal zaizulakoan nago. Testu hau luzea iruditzen bazaizu eta ez baduzu osorik irakurriko, ohar bat: ez galdu Gail Dines eta Cindy Gallop-en hitzaldi laburrak, merezi dute eta.

 .

Zertaz hitz egin?

Nerabe gehienei sexuaz hitz egin dien solaskide bakarra pornoa da, dohaineko pornoa, hain zuzen. Porno horrek ezaugarri batzuk ditu: heteronormatiboa, androzentrikoa, falozentrikoa, koitozentrikoa, nagusiki hardcorea  edo gogorra, emakumeen kontrako tratu bortitza agertzen duena. Nerabeentzat informazio iturri ia bakarra izateak zenbait ondorio ditu; besteak beste gaztetxoek irudikatzea horixe izan behar dela haien praktika sexuala.

Pornoa fantasia dela eta gazteek bereizten jakingo dutela jasotzen dugu batzuetan. Horrek ez duela haiengan eraginik izango, helduengan ez duen bezala. Ja. Tira, porno hegemonikoaren eragina noraino heltzen den ikusteko, emakumeen pubisak depilatzeko moda noraino iritsi den baino ez da ikusi behar. Porno hegemonikoan pubis depilatuak nagusitzen hasi zirenetik (sarketak hobeto grabatu eta erakusteko), emakume askorentzat eginbeharreko eta haiengandik espero den zerbait bihurtu da. Zenbat emakumek, ohitura nondik datorren ahaztuta, esaten duten horrela politagoa eta garbiagoa dutela…

Irakasle hori (guraso hori): pornoa ikasleekin hitz egin behar dugun gai bat izango da? Nik argi daukat baietz. Eta zein helbururekin? Pornografia hegemonikoak (korronte nagusiko pornografiak) emakumeei ematen dien trataera bortitza eta ez-parekoa ikuspegi feminista batetik analizatzen laguntzeko.

Hona hemen Cindy Gallop-en azalpen argia:

“Children watching porn has become inevitable, you can’t stop that happening. Yet, at the same time, parents and teachers still find it enormously difficult to have a conversation about sex. The conversation is normally about the birds and the bees: purely logistical. It needs to graduate to something like this: ‘Darling, we know you’re online, we know you’ve seen porn. Through Make Love Not Porn we’d like to explain to you that not all women like to be tied up, bound, gang banged, raped, choked and have men ejaculate all over their faces. And actually, not all men like doing that either’.” (Aipua hemendik jaso dut).

.

Nola landu gaia gelan? Proposamen bat

Bi edo hiru saiorako proposamena da hau (saioen iraupenaren arabera, gazteen interakzioaren arabera, sortzen diren azpigaien arabera…). Bertan gaia ez dugu bere konplexutasun osoan tratatuko; soilik bi helburu planteatzen ditugu saio gutxi horietan:

.

Helburuak

-Gazteak konturatzea korronte nagusiko pornoaren ezaugarriak zeintzuk diren. Produktu horietan emakumeen trataera ankerra aztertzea.

-Gazteak konturatzea pornoan ikusten diren jokaerek eta benetako bizitzan praktikatzen den sexuak ez dutela zertan berdinak edo antzekoak izan.

*Helburu hauen artean ez dago, beraz, pornoa txarra dela komunikatzea, edota pornoa ikusteari uzteko proposatzea.

*Korronte nagusiko pornoa, edo porno “mainstream” delakoa aztertuko dugu, hain zuzen hori delako adin honetan gehien kontsumitzen dena, erraz aurkitzen delako eta dohainik delako.

.

Hona hemen sekuentzia posible bat:

.

Sarrera moduan

Nola ikasten da sexua praktikatzen? Beste arlo askotan ez bezala, sexua ez da zuzenean ikusi ahal dugun eta behaketaren bidez barneratzen dugun jarduera bat gure gizartean. Baina hala ere zerbait dakigu horretaz, eta beste persona batekin praktikatzen hasten garenean ideia batzuk dauzkagu egin behar/ahal/nahi dugunaren inguruan… Pelikulak eta dohainik ikusi daitekeen pornografia (bigarrena adin batetik aurrera bereziki) dira horretarako gure iturri nagusiak. Zer ikasten dugu hor? Ikasitakoak noraino balio digu sexua beste pertsona batekin praktikatzeko orduan? Bestalde, zein ideia transmititzen digu emakumeen eta gizonen inguruan? Ze trataera ematen zaie emakumeei?

.

Hasierako galderak (ikasleekin aurrezagutzak aktibatzeko)

-Zein adinarekin hasten dira gazteak pornografia ikusten?

-Zer ikusten dute, nola, noiz?

-Deskribatu ahal dute bertan zer agertzen den?

-Pelikula horietan denek pasatzen dute ondo? Edo batzuek beste batzuek baino hobeto? Zertan nabaritzen da?

-Zer iruditzen zaie gizonek emakumeei ematen dieten trataera?

-Hor ikusten diren jarduerak eta benetako bizitzan gertatzen direnak berdinak edo antzekoak dira, gure ustez?

-…

(Nola kudeatu elkarrizketa? Zuk ikusi zer den onena zure taldean: ahoz, lehenengo idatziz eta gero ahoz, talde txikietan eta gero handian, zuzenean talde handian…. Ohar bat: “besteen” inguruan hitz egitea errazago egiten zaie ikasle batzuei; beste batzuk, berriz, prest agertuko dira haien esperientziaz hitz egiteko).

.

Lanketa

-TED hitzaldi hau ikusiko dugu: Gail Dines, Growing up in a pornified culture:

Azalpenak 13 minutu irauten du. Azpitituluak jar daitezke, baita gaztelaniaz ere. Ikasleek ideia nagusiak jasotzeko proposatu ahal dugu. Ondoren, elkarrizketa:

Zer ez da ondo ulertzen? (Denen artean argitzeko, irakaslearen laguntzarekin).

-Zeintzuk dira ideia nagusiak? (Irakasleak arbelean jaso ahal ditu eskematikoki. Amaieran ikasleen ekarpenak osatu ahal ditu).

-Hizlariak azalpen luzea eman du. Ikasleak zerekin daude ados, zerekin ez?

Exajeratua iruditzen zaie entzun dutena? Gure ikasleek ezagutzen duten pornoan hizlariak deskribatutakoa ikusten da, ala desberdina da?

Beste galdera batzuk: korronte nagusiko pornoan klitoria agertzen da eta kontuan hartzen da? Zergatik? Noiz bukatzen da sexu harremana, gizonak isurtzen duenean? Gizonen isuriak ikusten dira, zergatik? Aldi berean heltzen dira orgasmora inplikatutako emakumeak eta gizonak, eta sarketaren bidez? Ohikoa da hori?…

-Ze diferentzia egon daitezke pornoa eta benetako bizatzaren artean?

.

Cindy Gallop-ek TED hitzaldi bat eman zuen pornoa eta benetako bizitza bereizteko, oihartzun handia izan zuena. (Hemen dago, azpitituluak ingelesez soilik; 4 minutu irauten du).

Ikasleekin, baina, hobe da ziur aski pantaila hauetan agertzen diren desberdintasunak zuzenean lantzea: Porn world vs Real World. (Erne, Gallopek ez du pornoaren kontra kargatzen eta ederto modalizatzen du: benetako bizitzan beste gauza batzuk ere gertatu ahal direla baino ez du esaten, baina mezu hori da gure gazteek behar dutena).

Zuk ezagutzen dituzun beste zenbait desberdintasun azaldu ahal dituzu. Hemendik atera ahal dituzu batzuk (aukeratu ikasleen adina eta esperiantzien arabera behar dituzunak): Michael Castleman (2012). The real problem with porn: it´s bad for sex. Psychology today

-Pornoan ikusten dutena imitatzen saiatzen dira gazteak?

-Irakasleak ondorio batzuk ateratzen lagundu ahal du, eta hitz esanguratsu hauek arbelean idatzi eta azaldu: heteronormatiboa, androzentrikoa, falozentrikoa, koitozentrikoa. Arlo honetan gertatzen dena emakumeek beste arloetan ere pairatzen duten desabantaila egoerarekin lotu daiteke, eta baita gizonei zerbitzua eta atsegina emateko agindu patriarkalarekin ere.

.

Beste aukera bat

Irantzu Varelaren bideoa (Porno, El Tornillo 2016) laburra eta dibertigarria da eta aurreko galdera gehienak erabil daitezke ikusi ondoren:

.

Azpigai posible bat

Eibarko jokalarien bideo sexuala heldu zitzaien gure gazteei pasa den urtean? Ikusi zuten? Pornoan ikusten dena eta bideo horretan agertzen dena antzekoa da? (Kritika bat hemen). Agian gure gazteek kontatu ahal digute ea horrelako produkturik sakelekora edo ordenagailura heldu zaien.

Eibarko jokalarien bideo sexuala aipatu dugula aprobetxatuta, gai bat tratatu ahal dugu. Irudietan ikusten denez, parte hartzen duen emakumeak eskatzen du ez grabatzeko, baina hala ere grabatzen jarraitu dute eta bideoa hedatu egin da. Zer egin behar dugu telefonora heldu zaigun estekan hori ikusten dugunean? Jarraitu behar dugu birbidaltzen eta zabaltzen emakume horren nahia errespetatu gabe? Zer nahiko genuke guk bere kasuan?

2016ko udan talde bortxaketa bat gertatu zen Iruñan. Bost gizon horiek emakumeari eman zioten trataerak gogorarazten digu korronte nagusiko pornoan ikusten duguna (non gizonen gozamena da helburu bakarra eta emakumea haien plazererako objektu moduan baino ez da ikusten). Erasotzaileek grabazioa haien lagunei whatsappez bidali zieten, denentzat erabat onargarria eta dibertigarria balitz bezala (bortxaketaren azalpenak ikus daitezke hemen eta  hemen).

-Porno feministaren gaia ere atera daiteke. Agian hori da ikasleek haien kabuz egin dezaketen bilaketa bat, eta hurrengo saioan partekatu.

.

Gogoeta idatzia

Ikasleei eskatzeko: egin gogoeta pertsonal bat landu dugun gaiaren inguruan eta ekarri idatzita hurrengo saiora irakasleari entregatzeko (hiru paragrafo gutxienez). Horrek lagunduko die ikasleei ideiak elaboratzen.

.

Zuretzako beste testu interesgarri batzuk:

(Ez, halabeharrez, ideia guztiak partekatzeko).

– Ana  Iruretagoyena (2015). Pornoa bai, feminismoa ere bai. Klitto! aldizkaria.

– Marta Pairano (2013). Haz el amor, no el porno. Diario.es.

– Patricia Rodriguez (2017). Rashida Jones, la mujer que quiere acabar con el porno… tal y como lo conocemos. Huffingtonpost.es.

.

Azkeneko hitza

Sekuentzia didaktiko hau idatziz jasotzeko konpromiso hartua nuen azken hilabeteotan institutu batzuetako klaustroekin gaiaren inguruan hitz egin ondoren. Horra hor; edozein ekarpen ondo etorria izango da: komentarioak, beste iturri batzuk, zalantzak…

Neuk ere jorratzen dut gaia nire ikasleekin (20 urtekoak) eta, amaitutakoan, galdetzen diet, badaezpada ere, ea lanketa soberan egon den, ea haiek hori guztia “jakinda” zuten. Urtero esaten didate ezetz, gaia tratatzeak zentzua duela haientzat. Benetan, nik uste dut ez direla gutxi, adibidez, oraindik honako hau pentsatzen duten gazteak: emakume bat ez bada orgasmora heltzen sarketaren bidez eta gizonarekin batera, emakume horri zerbait arraro gertatzen zaio, ez daki ondo jokatzen, ez da “normala”. Noski, produktu kultural kontsumituenek ez dute beste aukerarik erakusten…

Izan ere, oraindik aurkitu ahal ditugu emakumeentzako testu batzuk, zeinetan orgasmoa antzeztea aholkatzen baitzaie, gizonen auto-estimak sufri ez dezan nagusiki. Irakurri, adibidez, emakumeei zuzendutako artikulu honen azkeneko lerroak (“Pareja: mentiras que le haran feliz”):

“Y por último la mentira mejor inventada de todos los tiempos. Después de una frenética noche de sexo… Bueno frenética para él porque para ti ni fu ni fa. ¿Cómo reaccionas? Fingir orgasmos está a la orden del día, mujer. No es tan grave. Y todas las mujeres lo han hecho alguna vez en su vida. Así que… ¡al agua patos!

“Si es que todo sea por él… ¡Con lo que lo quieres! Y todo lo que harías para que estuviese contento. ¿Comprendes por qué es positivo para la relación no decir siempre, siempre la verdad? ¡Créenos y comienza a aplicar ya las mentirijillas!”

Harrapazank… Bai, gauza askotaz hitz egin beharko genuke…

Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza Pornoa vs benetako bizitza
heziketa, Nerabeak, pornografia, sexua
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Pornoa vs benetako bizitza”-ri buruz

  • pornoa iritzia 2017-05-28 14:20

    Eskerrik asko bideoa jartzeagatik. Youtubeko komentarioak irakurtzea oso interesgarria izan da ; )
    Merkatuko pornografia merkatuko eskaerara egokitzen da. Egia da gorputz perfekzioa muturrera eraman dela eta bizitza errealean denak ez garela gazte, gihartsu, atletiko etab. Baina normala da gorputz ederrak ikustea gustoko izatea. Bestalde gaur egun mota askotako pornografia dago, baña gehiena gizonek ikusten dutenez, ba gizonen beharretara egokitzen da.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Ezin estuago bat etorri pornografia gehiena artikuluak deskribatzen duen modukoa dela. Hortik aurrera berriz hainbat kontraesan eta akats aipatu nahi nuke. Nagusienetik hasiko naiz. Esaten da, arrazoiaz nire ustez, irakasleek eta gurasoek nerabeekin sexuaz jarduteko dituzten zailtasunak direla-eta, geratu dela pornoa ikasbide bakar gisa. Naturaltasunik gabeko txapa sartzen baino ez dakitelako nagusitu dela pornoa. Eta zein da proposamena? Bada, txapa gehiago. Ez al litzateke askoz ere eraginkorragoa ezaugarri ezkor horiek gabeko porno jator jostagarri eredu batzuk hautatu eta umeen eskura jartzea? Zalantzarik ez dut belaunaldi berrien hezbiderako onena litzatekeela, ulertzen dudan arren oraindik urte luzeak joango direla gure gizarteak horrelakorik onartu aurretik. Bestetik, esan beharra dago pubisaren depilazioa gutxienez Erdi-Aroaz geroztik praktikatzen dela hainbat kulturatan. Eta azkenik, mainstream pornoa eta bizitza erreala erkatzen direnean lehena gaitzetsi eta azkena goresteko, zehaztea ahazten zaio bizitza errealeko sexua ez dela bat bera eta bakarra. Bizitza erreal anitz daude, batzuk sexu bizitza jostagarri gogotsukikoak eta beste batzuk triste negargarrikikoak. Azkenean eta artikuluaren tesi nagusiari arrazoia kendu gabe ere, inpresioa geratzen zait, bizi garen kulturan ez ote gabiltzan gehienetan, mozorroak mozorro eta dotrinak dotrina, sexuaren inguruko gehiegikerien salagintzan, plazerraren sustagintzan baino. Eta bata bestea bezain garrantzitsua dela esango nuke.

  • Amonamantangorri 2017-05-29 16:10

    “Irakasleak ondorio batzuk ateratzen LAGUNDU ahal du, eta hitz esanguratsu hauek arbelean idatzi eta azaldu: heteronormatiboa, androzentrikoa, falozentrikoa, koitozentrikoa”.

    Horrexetan datza igual sekuentzia didaktikoaren arriskua. Gazteek beharbada ez dute ikasiko porno industriala modu kritikoan aztertzen, baizik eta batez ere igartzen, porno irakasleak pornoari buruzko testu-iruzkin bat agintzen dietenean, Bikain ateratzeko, zein hitz hanpatu erabili behar duten eta nola.

    Letretako ikasgaietan beti komeni da jakitea arriskatu gabe “Bikain” eta “Oso Ongi” ateratzeko zer esan behar den.

    Gero, etxean, pornoarekin masturbatzen jarraituko dute, eta haien sexu-gustuek eta jarrerek pornoak nolabait baldintzatuta segituko dute.

    Eta Eibarko jokalarien kasua eta San Ferminetako bortxaketak modu horretan, “sin más”, pornografia kontsumoarekin lotzea, en fin, esplikazio luze bat beharko nuke ontzat hartzeko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude