TB digitala: aldaketa eta kezka

TB digitala: aldaketa eta kezka

Mundu digitalean bizi gara eta gero eta elektrotresna gehiago digitalak dira. Eta telebistak ez du ihes egin aurrerapen horretatik. Orain hamar urte gutxi gora behera, telebista analogikoaren itzalaldiak lurreko telebista digitalari eman zion paso. Ordutik ona telebista ikusteko era asko aldatu da. Ageriko aldaketa, ezta?

TB digitala: aldaketa eta kezkaLurreko telebista digitala aurretik, telebistak analogikoak ziren eta kanal gutxi ikusten ziren. Kanal gehiago ikusteko formarik ez zegoen ez zituztelako kanal gehiago igortzeko ahalmenik. Dozena bat kanal ikusten ziren (80 hamarkadan are gutxiago, laupabost besterik ez) eta kable bidezko abonatuak edo antena parabolikoak zituztenek baino ezin zuten kanal gehiago ikusi. Eskaintza txikia zegoen.

Telebistek garai hartan, halere, botere handiagoa zuten; esan nahi dut, programa jakin batek hedapen handiagoa zuen. Telebista agertzen zenak izugarrizko oihartzuna zuen eta erraza zen norbaitek ikusitakoa beste norbaitek ikusitakoarekin bat egitea. Lagun batekin, “Aizak, atzo Twin Peaks programa ikusi zenuen?”galderari ohikoagoa zen “Bai, bai, ikusi nuen, izugarria, aizak“* erantzutea gure gurasoen garaian.

Eta orduan entzuten hasi ginen nola telebista digitala zetorrela eta berarekin gure bizitza osoa aldatuko zela. Aparailu aurrean orduak ematen zituzten horiena bai, bederen. Hori zela eta, urduritasuna agertu zitzaigun. Nola aldatuko luke ikusteko modua? Onerako? Txarrerako? Eta gero galdera pragmatikoagoak egiten hasi ginen. Nire telebistak balioko du ala berria erosi beharko dut? Antenak aldatu egin beharko dira? Parabolikoa zertarako? Zeozer egin behar dut seinale digitala ikusteko? Galdera asko eta erantzun gutxi genituen. Azkenean, ez zen izan hainbesterako eta kezka guztiak ezer ezean geratu ziren. Oso erraz pasatu ginen analogikotik digitalara.

Baina zer eragin ekarri digu telebista digitalak? Ba, abantaila anitz eta itaun batzuk. Abantailak bistan agertzen dira: analogikoan baino programa-aukera askoz ere handiagoa, kalitate hobeko soinu eta irudi, azpitituluak eta soinua hizkuntza askotan (euskara herren hemen ere), pelikula gehiago, kirolak, telesailak, kanal tematikoak eta abar. Eta gero, jende ugari, ni bezala, telebista interaktiboa nola erabiltzeko orduan erabat iaioa ez dena dago, edo internet nabigatzeko nola erabili edo telebista digitalarekin egin ahal izango diren hainbeste gauza ere menperatzen ez dugunok.

Edonola ere, gero eta gehiago aritzen gara telebistaren aurrean. Badakigu gazteok egongelako TBaz gain, internetera jotzen dugula aisialdian. Baina TBak badu oraindik botere handia eta erakargarria da zeharo. Kateak arduratzen dira etengabe ikustekoa ematen. Internetek, aldiz,  “lan gehiago” eginarazten digu. Telebistak badu oraindik erosotasun puntu bat. Orduak pasatzen ditugu egunero sofan, besaulki edo ohean etzanda pantailak zer ikusi eta zer entzun ematen digunari arreta jarriz. Telebista ekoizle eta industriak diru asko mugitzen du, eta ezin ahaztu begietatik sartzen dizkigutela iragarki andana. Gaur egun ia “edonork” eduki dezake programazioren bat, herri askok tokiko telebistak dauzkate… Zoratzeko modukoa!

  •        Baina zer eragin ekarri du telebistadigitalak euskararen ikuspegitik?

Telebista analogikoa zegoenean oso kate gutxi zeuden, baina haien artean batek osorik euskaraz ematen zuen programazio guztia, alegia, ETB1.

Orain, aldiz, tTB digitala: aldaketa eta kezkaelebista digitalarekin kanal mordoxka agertu da, baina ia guztiek gaztelanieraz edo beste hizkuntzatan emititzen dute. Euskarazko kate eskaintza, handitu, handitu da. ETBk 4 kate ditu (aipagarria ETB4, umeentzako saioak ematen ditu eta. Clan edo Disney ditu lehia esparru horretan). HAMAIKA edo ERLO telebista sortu zituzten eta beste hainbat tokiko kate (KanalDude, Goierri TB…). Kalitate aldetik, ordea, mugatuago daude. Baliabide eta finantzazio eskasagoa dute, zoritxarrez, beste kateen aurrean. Film edo dokumental gutxi igortzen dituzte. “Euskaragintza”, herri mailako gertaerak, edo abertzaletasun gaiak jorratzen dituzte bai, eta hori primerakoa da.

Baina bestelako programaziorako, hots, telesail, musika, reality show edo horrelako hainbaterako ETB1 soilik dugu. Askotan ezta bertan ere. Eta pena da, izan ere, publiko euskaldunak, guk geuk, denetarik kontsumitzen dugu.

Oro har, beraz, euskarazko kanal eskaintza nekez areagotu da eta hiruzpalau kate ditugu eskura. Horregatik, eta proportzionalki begiratuta, euskarazko kateek bere pantaila-kuota murriztuta ikusi dute. Beraz. Onerantz joan barik, euskara, zoritxarrez, galtzen irten dela esan genezake.

Egun, Euskal Herriko baserri euskaldunenean ere, gaztelania barra-barra sartzen da TBren bidez.

Horiek guztiak ikTB digitala: aldaketa eta kezkausita, zertan aldatu gaitu telebista digitalak? Gutxi, ene ustez. Orain telebista-kate gehiago eta hobeak ditugu (baita eskasekoak ere), baina hain handia da eskaintza, non askotan kanalak pasatzen aritzen gara arreta gehiegi jarri gabe eta euskarazkoak zokoratua. Ordu gehiago pasatzen dugu telebista ikusten baina betikoa egiten jarraitzen dugu maiz.

Agian, “itzalaldi” partikularra egin beharko genuke norbanakook, kate ugari gure aparatuan desagerraraziz eta euskarazko kateak behin baino gehiago sintonizatuak utzi. Horrela deskubrituko dugu, bere txikitasunean, “geure” kateek badutela zer eskaini.

*”Twin Peaks” adibidea jarri dut orain, medioetan, duela 25 urte botatzen hasi zirela esaten dutelako.

TB digitala: aldaketa eta kezka TB digitala: aldaketa eta kezka TB digitala: aldaketa eta kezka
telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude