Podemos: oraina da gurea

Podemos

Esan zer partekatzen duzun, eta esanen dizut nor zaren. Egun, Iritzi Publikoan, iritzi publikatuak baino, iritzi partekatuak du eragin geroz eta handiagoa. Halaxe dio Gutiérrez-Rubí politologo entzutetsuak, eta ez zaio arrazoirik falta. Garaiotan hedabideen hedadura ezin baita neurtu saldutako egunkari kopuruaz soilik, horrez gain, sarean ikusitako orrialde kopurua ere zenbatu behar baita. Hedabideen sinesgarritasuna ezin da-eta neurtu bertako kazetarien sinadurarekin soilik, sare sozialetan izandako partekatze kopuruak eta partekatzaileen nortasunak berebiziko garrantzia hartu baitu, halaber. Influencer delakoek (sareko iritzi sortzaileek) geroz eta eragin handiagoa dute Iritzi Publikoan. Orainaz ari gara. Oraina da kontua.

Podemos ezin izango genuke ulertu, egungo ekosistemaren ezaugarriok aintzat hartuko ez bagenitu. Alderdi berriak joko arauok bere egin ditu hastapenetatik, eta oso ondo egin ere. Hedabide tradizionalak erabili dituzte bozgorailu gisara, baina, sareko perspektibatik fokatuz. Alta, sarea erabili dute, mezuak biralizatzeaz gain, prozesu parte hartzaileak eta alderdiko diru kontuak gardentasunez azaltzeko. Ekiteko modu berria. Orainaz ari gara. Egun bizi dugun egoeraren diagnostiko zorrotza egin izana aitortzen diote gainontzeko aukera politiko ia guztiek, meritu bakartzat. Baina oker dira. Diagnosia herritarrek egin zuten, 15M mugimendua sortu eta garatu zenean. Hura izan zen Espainiako progresiaren birpolitizazioaren hazia. Hura izan da Podemosen sorburua, Podemosi zinezko indarra eta zilegitasuna eman diona (ANC-k subiranista kataluniarrei eman dien era berean). Pablo Iglesias, Monedero eta enparauek ez dute diagnosi herritar hau hartu eta proiektu politiko zehatz bihurtu baino egin. Start up politikoa da eurena, lan eskerga eginaz hasi dutena. Estrategia finaz, teknopolitikaren arauak present beti, aritu baino, jokatuz. Ez dira etorkizun bat pentsatzearekin konformatu. Berau diseinatzeari ekin, jomuga jarri eta ibiltzeari ekin diote. Lehenaldian bizi direnei, besteei (kastari), aurrea hartuz, tablerua iraultzeko asmoarekin. Eta inkesta guztien arabera, izan estatistikoki zorrotzak ala ez, irauliko dute berandu baino lehen.

Podemos tresna bat da
eta geroz eta gauza gehiagorako
balio duela sinisten du jendeak


Podemosen diskurtsoa betikoak vs gu eta kasta ustela vs jende zintzoa ardatzetan oinarritu da. Behin eta berriz aditu diegu Complutenseko irakasleei ezker-eskuin ardatza agortua dagoela esaten, eta beraiek ez direla ez ezker ez eskuin, jendearen alderdia baino. Jende ondraduarena zehazki. Haiek mahai gainean jarritako ardatzak berebiziko indarra hartu du espainiar estatuko jendartean. Baita, euskal eta kataluniar jendarteetan ere. Fatxak vs gorriak, peperoak vs soziatak edo proletariadoa vs patroia ardatzak soziopolitikoki haustea lortu du hein batean Podemosek. Horren erakusle, Madrilgo Salamanca auzo pijo-urdineko hainbat eta hainbat mahaitan bigarren eta hirugarren indar izatera iristea Europako bozetan. Sinestezina, hainbat politikari madrildarren esanetan. Klase ertain-altu eta klase altuetako familien seme-alaba ultraformatuak ere prekarietatea ezagutu baitute. Kanpora joan behar izan dira lanera. Adin tarte zehatz bateko belaunaldiek arazo asko elkarbanatzen baitituzte egun, eta 15Mtik egindako diagnosiak, mesias mototsadunaren ahotan, kontsentso zabala lortu du lehen oso banatuta zeuden esparru soziologikoen artean. Ez dute euren burua betiko (gurasoen) alderdiek ordezkatuta ikusten. Soziologoentzako aztergai interesgarria honakoa.

Podemos burdinazko tronura eramango duen balizko hazkuntza ikaragarriaren gakoetako bat fedea da. Tresna eraginkor eta sinesgarri izatea. Diskurtso landuaz lortutako zilegitasunaz eta Europako hauteskundeetako emaitza bikainez, Complutenseko estratega hauen hautuak sinesgarritasun erabatekoa lortu du. “Ezkerrak egingo lukeenaren aurkakoa eginda lortu dugu”, dio Iglesiasek. Jendeak sinesten du posible dela. Oraina. Podemosek jendearen hizkuntza baino, jendeak Podemosen hizkuntza darabil. Sí se puede, edo Arnaldo Otegiri lapurtu hitzak erabiliz esan zuten bezala: hemos nacido para ganar. Geroz eta gehiagorako balio duen tresna da. Podemosen aldeko bozak protestatzeko balio zuen lehen, baina orain bipartidismoarekin (kastarekin) amaitzeko balio du, eta irabazteko baita ere. Txiringitoekin amaitzeko, oraindik atera ez den gorotz dena azaleratzeko  eta ustelak kartzelara bidaltzeko ere balio du. Jendeak hori dena sinestea lortu du Pablo Iglesiasek. Fedea.

“Aberriaren kontzeptua aldarrikatu gabe
ezin daiteke herria irabazi”, P. Iglesias


Patriotismo eta patriota hitzak bereganatu dituzte era burutsuan. Eskuinak esklusiban zerabiltzan terminoak, birdefinituta, eskuinari jaurtikitzeko. Jendearen ‘benetako arazoak’ zutabe gisa hartuta: Patriota ez da bandera bat dantzan daramana, eta gero bere diru beltzak paradisu fiskaletan gordetzen dituena Espainian zergak ez ordaintzeko. Hori antipatriota izatea da. Benetako patriotak multinazionalen interesen gainetik jartzen ditu bere herritarren oinarrizko eskubideak. Benetako patriotak ez du diru publikoan eskurik sartzen. Eta abar luze bat. “Aberriaren kontzeptua aldarrikatu gabe ezin daiteke herria irabazi”

Gertatzen ari den honen guztiaren  aurrean, badirudi betiko alderdiek “normaltasunera” itzultzea dutela esperantza bakar. Betikora, haien ingurura. Nago, haien karta bakarra egungo ekonomiak hobera egitea dela. Berriz ere, soldatak eta ondorioz bizi maila hobetzea. Ekonomia kapitalistaren ziklo gorakor batera, oso ezagun duten egoerara bueltatzea. Herritarrek azul o colorao aukeratu dezaten berriz. Lehenaldian iltzatuta daude, eta orainaz ari gara. Eta nago Podemosen euskal eta kataluniar homologoek ere betiko alderdi bezala erreakzionatu dutela hein batean. Laura Mintegiren hitzak (berriz) ekarriz: Podemos arazo bezala ikusiz, egiazki, arazoa beste bat den arren eta Podemos aliatua.

Ekaitza bainuontzi batean

8 pentsamendu “Podemos: oraina da gurea”-ri buruz

  • Inperialismoa delitoa da. Inperialistak delinkuenteak dira. Indar aborijenoek inperialismoarekin kolaboratzen dutenak ere delinkuenteak bihurtzen dira. Datorren hauteskundetan eta hurrengoetan inperialismoa da hautestontziak jarriko dituena. Inperialismoak oxigenoa eta arnasa udaletxetan, diputazio foraletan, parlamentu foralean, parlamentu autonomoan, parlamentu regional eta departamentalean aurkitzen ditu. Horiek esker okupatuak jarraitzen dugu, frantzesak eta espainolak jarraitzea izaten. Hortarako guk beraien hautestontzietara urbiltzera behar dute. Horrek ez baluke emango inperialismoak ongi daki independentziaren bidean aurkituko ginateke.

    • Patxi Villasante 2015-01-06 19:03

      Freud adiskidea, utz iezadazu zurea euskara zuzenagoan jartzen. Eta ez hartu txarrera, otoi:
      “Inperialismoa delitoa da. Inperialistak delinkuenteak dira. Inperialismoarekin kolaboratzen duten indar aborigenak ere delinkuente bihurtzen dira. Datozen hauteskundeetan —eta hurrengoetan ere bai—, inperialismoa da hautestontziak jarriko dituena. Inperialismoak oxigenoa eta arnasa aurkitzen du udaletxeetan, diputazio foraletan, parlamentu foraletan, parlamentu autonomoan, parlamentu erregional eta departamentalean… Horiei esker okupatuak izaten jarraitzen dugu, frantses eta espainol izaten jarraitzen dugu. Horretarako gu beraien hautestontzietara hurbil gaitezen behar dute. Inperialismoak ederki daki halakorik eskainiko ez balu, independentziaren bidean aurkituko ginatekeela”.

    • Zuzentzaile lanean ari zarenez, uste dut zerorrek ere ez duzula txarrean hartuko……delitua da. … gaizkile dira……inperialismoak jarriko ditu hautestontziak, inperialismoak, nork bestela, inperialismoak berak……………………udaletan, …….foru aldundietan, Batzar Nagusietan, Legebiltzar autonomo bat edo bi?, erregional horiek zer dira, Beterriko Juntak? Departamentalak? Kagatxen zara! izaten jarraitzen dugu, GARA. Beraien, BEREN. Bidean aurkituko gara. Kristok gabon!

  • Aliatuak?
    Etsaia/laguna bereizteko arazo larria dute batzuk, edo bestela espainiar inperialisten aliatu izateko borondate horri traizio deitu beharko diogu.
    Zalantza honek ez nau bizitzen uzten.

  • Norbaiti entzuten diodanean ez dela ez eskubikoa ezta ezkertiarra ere, bi gauz pentsatzen ditut, gezurretan dabilela asmo ezkutuarekin, edo babua dela.

  • Eneko Aritza 2015-01-07 21:48

    Euskal Herria, bi irtenbide dauka bakarrik, edo baituta daukagun estatua berrezkuratu edo desagertu munduko nazioen artetik!! Hain simple!

    Podemos, estatuto de autonomia, ta txorrada hoiei, ez dugu jaramon egin behar.

    Estatu barik, ez da euskera inoiz normalizatuko, ez dira inoiz euskal selekzioak ofizialak izango, presoen afera, ez da inoiz konponduko! Ez du herri honek gauza izan irauntzeko.

  • Espainiar unionistak aliatu?