Hizkuntza berriak ikasteko anaia poligloten bidea

Hizkuntza berriak ikasteko anaia poligloten bidea

Bi anaia bikik zortzi urte zutenetik ikasten dituzte hizkuntzak eta dagoeneko euretako bakoitzak bederatzitan hitz egiten du ondo, tartean dira katalana eta galegoa, esaterako,  eta beste hainbat ari dira ikasten.

Esaten dute elkarrekin eta elkarren ondoan eta kontra, ikasi dituztela hizkuntzok, alboan aurkari moduko bat edukitzeak asko laguntzen duela prozesu horretan, motibatu egiten duela, alegia.

(Babbel etxeak hartu ditu euren hizkuntza klaseak iragartzeko. Bideoan ikus dezakezu, gainera, zein intonazio eta ahoskera bikainaren jabe diren)

 

Michaelek honela dio: “Kirol batzuetan lehiakide bat edukitzearen parekoa da. Zure ondokoak hizkuntza bati buruz zeuk baino gehiago baldin badaki, hortxe duzu lehiarako gaia eta askoz gehiago ikasten duzu albokoa harrapatu arte. Gainera aurkari/lagun bat alboan ukaiteak askoz dibertigarriagoa egiten du dena.

Hamar urte nituen ohartu nintzenean zein eraginkorra zen anaia niretzat edozein hizkuntza ikasteko. Gure gurasoek Portugalen planifikatu zituzten oporrak eta Matthew eta biok porgugaleraren ikastaro labur bat egin genuen gure auzoko liburutegian. Elkarrekin hasi ginen hizkuntza berria ikasten, elkarren artean banatzen genituen kasseteak entzunez, liburuak bion artean banatuz… Dena zihoan gozo. Baina egun batean, futboleko entrenamendutik etxera iritsi nintzenean, anaiak kaiera bateko laugarren atala ikasia zuela ohartu nintzen. Neka-neka eginda nengoen baina nire atzerapena gainditzea baino beste aukerarik ez nuen izan. Orduan abandonatu izan banu, neu, eta anaia ere bai seguru asko, bertan behera geratukoko ginen.

Ondoan laguntza zehatza baino gehiago edukitzea da gurea. Alboan norbait daukazu beti berarekin hizkuntza berrian mintzatzeko, “lehia” oso motibagarria da, bestea baita helburu, atzean ez geratu eta hura adina aitzinatzea hizkuntzaren ikasketan. Eginkizunak errazago gogoratzen dira bien artean. Jakina, lehiakortasunak garbia behar du izan, “profesionala”, labankadarik gabekoa… Hori ezinbestekoa da!

Gainera ez dago zertan hizkuntza bera ikasi beharrik, desberdinak ikasteko ere oso ona da bikote izatea. Adibidez, ni hungariera eta albaniera ari naiz ikasten orain eta Mattew holandera eta papiamentoarekin dabil. Hizkuntza ugari ikasi dugu elkarrekin baina orain bakoitzak bere interesak ditu eta elkarren artean neurtzen ditugu aurrerapenak, alderatzen ditugu metodoak eta abar.

Aurrerago nik ere ikasi nahi nituzke holandera eta papiamentoa eta segur naiz nire anaiak ere ikasiko dituela Kadar√© eta Bartoken ama hizkuntzak”.

Hizkuntza berriak ikasteko anaia poligloten bidea
bikiak, hizkuntza, poliglota
Lurrune Pelletier

Nire begietatik ikusten duzuna, ez duzu beste inon kausituko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude