Piratak Donostian

2011AbordaiaPiratez bete zen atzo Donostiako Kontxa kaitik hondartzaraino. Ia 5.000 izan ziren abordaian parte hartu zutenak eta milaka lehorretik txaloka adoretzen zutenak. Zenbat gustatzen zaigun inbadituak izatea!

Izugarri indartu da Donostiako piraten jaia 2002an martxan jarri zenetik. Milaka lagun hartzen dute parte jai-giro alaian eta gero eta ikusle gehiago biltzen dira abordaiaren eremu inguruan. Atzo ere asko gozatu zuten uretan ibili zirenek eta dibertsioa eraman zuten begira zegoen jendearengana.

Jai herrikoien aldeko aldarrikapena egin dute Donostiako piratek sortu zirenetik eta  horrela adierazten dute Ezkila kapitainaren pertsonaia aurkezten dutenean: “Ezkila da gure kapitainaren izena, euskalduna, feminista, ama lurraren eta batez ere itsasoaren maitalea, donostiarra eta batez ere donostiar guztion parte hartzean sinisten duena jaia proiektuak eraikitzeko garaian. Campanariok bere gotorlekua zuen Belisa izeneko irlan eta gure Ezkila kapitainak ere badu berea. Santa Klara uhartean egoten da gordeta urte osoan Donostiari begira, baina Aste Nagusia iristean Donostiara dator donostiar gazte guztioi gogoratzea, zein garrantzitsua den gure jaiak parte hartzaile eta euskaldunak izatea”.

Antzeko adierazpenak egin zituen Aratz Trecetek iaz Zuzeu albistarian eta hauxe opa diegu: sorrerako asmoak eta jatorrizko izaera iraun ditzala Donostiako piraten jaietan.

astenagusia, Donostia, jaiak
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Piratak Donostian”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude