Philippe eta Beñat: Jauzia

Philippe eta Beñat: Jauzia

Philippe eta Beñat: Jauzia

Benat-eta-PhilippePB-BisaiaPB-JauziaPB-zergatia

Jauzia


 

Philippe Lassalle Astis, Filipo

Philippe Hego Euskal Herritik ihesean etorritako herritarrak laguntzen ibili zen 1980ko hamarkadan. Hastapen batean, ezagutzaren esparruan ibili baldin bazen ere, pixkanaka, logistikaren arloan laguntzeari ekin zion: iheslari politikoak ezker-eskuin garraiatzen, bere etxean atxikitzen edota etxe berriak aurkitzeko zereginetan aritu zen.

Euskal Herrira lan egitera etorri bezain laster hasi zen errefuxiatuak ezagutzen. Gerora, ezagutza hura garatuz joan zen heinean, jauzia eman eta orduantxe hasi zen errefuxiatuak bere eguneroko beharrizanetan lagundu eta babesten.

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

Urteak pasa ahala eta Euskal Herriarekiko zein bertako biztanleekiko harremanak handituz joan zitzaizkion heinean, Philippe ETA erakundean zuzenki parte-hartzen hasi zen. Hala erakusten digu bere historia judizialak :

  • 1987an atxilotu zuten, Senpereko etxalde batean ETA erakundearekin lotutako dokumentazioarekin zerikusia zuelakoan. ETAko zuzendaritzako kide baten bizkartzain bezala ere identifikatu zuten prentsan.
  • 1992an atxilotu zuten, Bidarteko erorketa sonatuan, ustez Artapaloren gidaria zelakoan.
  • 1998an atxilotu zuten, ustez ETAko armen hornikuntzaren arduradun zela.

Jauziaren poza

Konpromiso orok dakartza, berez, pozez beteriko momentuak. Azken batean, helburu jakin batzuk lortzeko asmoarekin hartzen baititu nork bere konpromisoak eta, batzuetan, amestutako xedeak bete ere egiten baitira. Kasu honetan, Philippek dioskunez, militante gisa, une zoriontsu bat baino gehiago bizi izan ditu, baina bat azpimarratu behar izanez gero, hilketa batek poztu omen zuen gehien. Bai, exekuzio batek. Konfrontazio armatu batean zuzenean inplikatuta egon den pertsona batez ari garela kontutan harturik, ez luke horren harrigarri gertatu behar gatazkari lotutako heriotza bat izatea bozkario berezia eragin zion gertaera. Heriotza hura 1968ko abuztuaren 2an jazo zen, ETA erakundeak Melitón Manzanas poliziaburu eta torturatzailea exekutatu zuen egunean (Ahaztuak, El Pais).

Ikus dezakegunez, Philipperen hitzak gordinak eta zehatzak dira: “Merezitakoa izan zuen”.

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

Jauzia ematearen gogortasuna, momentu latzak

Xabier Galdeano - EginErran bezala, konfrontazio armatuak, bere gordinean, besteri sufrimendua eraginik ere, bozkarioa eragin dezake, baita samina ere, jakina. Konfrontazio armatuan bizi izandako momenturik gogorrenei buruz galdeturik, orduan ere heriotza batekin egiten dugu topo, negar malkoei eutsi ezinik, oraingo honetan.

Philippek Hego Euskal Herritik ihes egindako errefuxiatu bat ezagutu zuen Donibane Lohitzunen. Philipperen hitzetan, pertsona hark arrazoi politikoengatik egin behar izan zuen bere sorlekutik; izan ere, gure protagonistaren arabera, hark baitzuen arma bat inoiz ikusi edo ukitu ere egin. Philippek tristuraz gogoratzen duen lagun hura ere familia burges batetik zetorren eta oso pertsona
ona bide zen: Xabier Galdeano. Galdeanoren anbizioa eta ametsa, oposizio politikorako hedabide bat sortu eta garatzea zen, independentziaren aldeko oposizioko hedabidea, hain zuzen ere. Pertsona argia ei zen Galdeano eta bere adimen guztia erabili omen zuen zeregin horretan. Errepresiotik ihesi, Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen ogibidez argazkilari zen gazte hark. Ipar Euskal Herrian iraganiko egonaldiak aipatutako hedabide independente hori sortzeko nahia areagotu zion. Hala, Philippe eta Javier Galdeano lagun min bilakatu ziren, nahiz eta izaeraz oso ezberdinak izan.

Egun batez, lagun eta kide bezala, GALekin kontuz ibili zedin ohartarazi zion paristarrak Galdeanori; zorigaitzez, arrazoi izan zuela kontatzen digu Filipok, Galdeano GALek hil baitzuen, Urdazubi auzoan, argazki batzuk errebelatu ondoren bere etxera zihoala.

Heriotzak tabu handia izaten jarraitzen du gutako gehienontzat. Gatazka armatu batean parte-hartu duen militante batentzat, ordea, heriotza, halabeharrez, desmitifikatu egin beharra dago, eguneroko bidaide edo bide-lagun den heinean.

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)


Bernard Sansebastian, Beñat

Gorago erran bezala, euskal munduan hezitakoa da Beñat eta umetatik sentitu du bere burua euskal arazoaren parte. Bere familiak hurbiletik ezagutu zuen frankismoaren jazarpena eta, beraz, Ruperrek liokeen bezala, Beñat gazte-gaztetatik ohartu zen euskaldun izatea zein nekeza zen. Euskal gatazka politikoaren oihartzunez gain, Estatu frantsesean zeuden aldarrikapen sozialenak ere iristen zitzaizkion belarrietara.

Philippe eta BeñatMilitantzia antolatua gazte komunista frantsesekin hasi zuen, egun Frantzian preso den Jakes Esnal bere lagun handiarekin batera. Hastapen batean, Ziburu eta Donibane Lohitzuneko Gazte Komunista Frantsesen taldean sartu ziren, 16 urte baizik ez zituztela. Karrikak okupatzen saiatzen ziren, afixak kolatuz, banderolak ezarriz, manifestazioak eginez, eta abar. Baina garai hartan, haatik, kalean mugimendu handirik ez zegoela esplikatzen digu. Hasieran, talde ttiki bat osatzen zuten baina, denboraren poderioz, taldekide bakoitzak bere ibilbide propioa hartu zuen : batzuek militantzia politikoa utzi egin zuten, beste batzuek alderdi frantsesetan estrukturatzea erabaki, eta azken batzuek, berriz, Beñaten eta Jakesen moduan, euskal nazio askapenerako mugimenduaren magalean hartu zuten babes.

Nahiz eta, lehenago esan dugun moduan, garai hartan kaleak informazioz eta aldarrikapenez beteak ez izan, 17-18 urterekin jadanik, Beñatek hurbiletik segitzen zituen Parisen gertatzen ziren 1968ko gertakari ezagunak. Ziburun bertan trena hartu eta Parisera joaten zen, beste ziburutar gazte batzuekin, berak dioen bezala : « lurreko harriak haustera , ongi, behar zen bezala». Ziburutar gazteak, beraz, 18 urte zituela Pariseko ikasleek bultzaturiko iraultza sozialean parte hartu zuen, egoeraren kontzientzia harturik.

Behin heldutasun batera iritsirik, konpromiso maila handitu eta engaiamendua sakontzeko tenorea iritsi zitzaiola ohartu omen zen. Bideoan ikus daitekeen bezala, hartutako engaiamendua erabat hartzen du bere gain eta argiki erraten: « ematen denean, dena ematen da edo ez da deus ematen». Hobe, ordea, bere ahotik entzutea:

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

Bestalde, Beñatek, bere lanbidearen bitartez, munduko hamaika txoko ezagutzeko aukera izan zuen, eta horrek Euskal Herriko gatazka politikoan parte hartzeko gogoa piztu eta areagotu ziola aitortu digu. Egon zen herrialde batzuetan, Euskal Herrian ikusten zituen arazo berdintsuak ikusi zituen, eta horrek beste herri edo populuekiko elkartasuna ernetu omen zion ziburutar marinelari. Beñatek dioskunez: « beste herrialde batzuek nire elkartasun osoa zuten, %3000n ! »

Philippe eta BeñatPrentsaren bitartez, Beñaten engaiamendua edo Jauziaren dimentsioa neurtu genezake:

 

Militantzia garaiak emandako alde ona

Beñatek harrotasunez baina zintzoki esaten digu militantziak eman dion gauzarik onena “kooperatiban” sartzea izan zela, hau da, ETA erakunde armatuko kide izatea. Beraz, haren ustez, militante gisa plazer handiena aipaturiko erakunde armatuan aritzea izan dela ondoriozta genezake. Ikus dezagun bideoan dioena:

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

Militantzia garaian bizitako momentu txarra

Lehen esan bezala, norberaren bizitza militantziari hain loturik dagoenean, momentu txarrak bizitzea tokatu ohi da. Halaxe tokatu zaio Beñati ere. Gauzak honela, Beñatek anekdota gisa kontatzen digu poliziarengandik ihes egitea lortzen zuenean, piper hautsa eramaten zuela poltsikoan, korrika zihoala atzetik zetozkion poliziek bere arrastoari jarrai ez ziezaioten. Behin baino gehiagotan egokitu zitzaion baso batera joan, bertan hiru, lau edo bost egun igaro beharra basoko fruituak jaten, baita tarteka sustraiak ere.

Momentu gogor gisa gogoratzen ditu Beñatek, bakardadearen sentipen handiagatik, agian. Berak kontatzen dizkigu emozio guztiak ondoko bideoan:

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

(JARRAITU…)

Benat-eta-PhilippePB-BisaiaPB-JauziaPB-zergatia

Egin klik menuan atal ezberdinak ikusteko

jauzia

Philippe eta Beñat: Jauzia
Ibai Agirrebarrena

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude