Pernandoren Aberria

Pernandoren Aberria

GabonZar feria egunez urtero ospatzen dugun lagunarteko bazkarian eduki nuen estraineko libuaren berri, lehen aipamena.

-ETAko kideak, inozo bezala agertzen dira nobela honetan, esan zuen mahaikide batek, harridura eta amorrazio light moduko batekin, begiak zabal-zabal eginda, besoak aurrekaldera, eskuak ere zabal-­zabal, zerbait besarkatzeko bezala, resignazio puntu batekin. Protesta handirik gabe; kexatuz baina oso era gutxieneko baten. Hain izan zen motela, lotsati modukoa azalpen hura, esango nuke erreseteatzen hasia dela nire lagun hori ere.

Ni, XX. mendean erreseatuta, beste bakarrenbat erreseatu beharrik gabekoa, besteak jan edanean, epel, axolagabe, hor geratu zen gauza, erantzun zuzenik gabe.

Harrezkero, makina bat bazterretan entzun dut liburuaren berri eta azkenean erostea erabaki nuen. Donostian. Liburu dendako arduradunari berehala antzeman nion ze hankatan zuen errena, barruko kamiseta beltza, kuadrodun alkandora galtzen gainetik jantzita, bizarra, belarritxiku bakarra ezkerreko belarrian.

-Kaixo. -­Kaixo. -­Zorioneko Patria izenburuko liburua? Baietz, hau ere resignazio bezalako aurpegia jarriz, -beste bat, esaten bezala. Ea irakurria zuen galdetu nion –malezia apurtxo batez– eta ezetz. Hasia zela irakurtzen baina ezin izan zuela jarraitu hainbeste topiko, topikazo barnean, jasanezinezkoa egin zitzaiola eta abar. Ba ni prest nengoela ahalegintxo bat egiteko eta saltzeko ale bat faborez.

Entzun-irakurri izan dut Fernando Aramburi buruz, urteetan Alemanian bizi izan dela, eta Euskal Herriko ikuspegia galdua duela edo, eta liburuan agertzen den errealitatea ez dela zuzena. Oso partziala dela. Aranburu berak aitortu du, ETAren biktimen aldeko bezala idatzi duela eta postETA era honetako relatoari aportaziotzat hartzen duela. PPko Alonsori entzun diot telebistan, gogorra egin zitzaiola liburua irakurtzea.

Nire iritzi apalean, aportazio interesgarria da azken urteotan Euskal Herrian izan dugun egoera azaltzeko. Euskal Herriko era berri honetan, ongietorritzat dut. Liburuak hartu duen arrakasta, gero eta handiagoa, ez da txantxetakoa. Eta euskal herritarren artean bakarrik ez, kanpoko jendea ere auskalo nolako debozioz irakurtzen ari omen den, urte mordotan ze demontre gertatzen zitzaigun euskaldunoi ulertu ezinik edo, behingoz euskal gizarteari buruzko beste ikus puntu batetik edo gertaratuko balira bezala.

Bertan agertzen diren pertsonaiak, ama biak batez ere, zalantza izpirik gabe guretartekoak dira. Nik ezin ukatu. Nola uztartu dituen egoeraren trajedia izugarria, komiko puntu batekin, eskertzekoa da, naiz eta jende askok alde baten eta bestean –nire susmoa da-­ begi honez ez ikusi. Gorkaren ezkontzaren egunekoa, hunkigarria.

Iruditzen zait oso aspaldiko kontuez arituko balitz bezala; baina gatazka honen ondorioak, bai alde batean eta bai bestean, ez dira oraindik bere onera etorri, era finean esanda; Hildakoen senideak batetik, eta presoak bestetik, politika alde batera utziz. Ez dakit relatoaren asuntoan, akordioa posible izango den; epe motzean ezinezkotzat jotzen dut. Ta ertainean ere, egon poliki.

Baina bide onean goaz. Datorren urteko GabonZar ferirako gustatuko litzaidake presoen egoera bideratuta, ETA iraganeko gauza izango balitz, eta akaso, liburu dendako arduradunak liburua bukatua izango balu, nahiz eta berak oraindik aitortu ez.

Pernandoren Aberria  Aberria  Aberria
aberria, ETA, fernando aramburu, Patria, Pernandoren Aberria

25 pentsamendu “Pernandoren Aberria”-ri buruz

  • Bakoitzak nahi duena irakur dezan, hau esanda, ez nau harritzen EHn dugun egoeraz, Liburu bat, hemen bizi ez dan batek idatzia, gezurrez beteta dagoela irakurri baino lehen dakiguna nahiz ta nobela izan, espainiarren alde lerratzen dana gezurrekin, asmakizunekin, egileak ETAn sartu ez zela Donostian bizi zelako diola…. ta euskaldunak ea zer dioen erosten dugu horrelako tipo bati dirua emanez? Berdin du jada dakigula ez duela hutsaren hurrengoa balio, Espainian izugarrizko arrakasta izan du ta hori nahikoa omen.

    Ta bai, etsaiak ere dioena jakin behar omen da, nahiz ta jakin esango duena gezurra dala, irainak, EHren kontra doala…

    Ea Marhuendak noizko ateratzen duen liburu bat honi buruz ta joaten gara guztiok erostera.

    Zaborra erostea ez dut gustoko, baina zaborra erostekotan, hemengo zaborra erosiko nuke.
    Ta idatzia ez da idazlearen kontra.

  • Eta hori guztia, Suagaar, liburua irakurri gabe?. Nik irakurri dut eta gustatu zait. Nobela bat da, fikzio bat, baina iruditu zait kontatzen dituen egoerak hemen gertatu direla eta errealak izan direla. Ez duela errealitate osoa islatzen? Ados, liburu asko behar dira horretarako, esaidazu Espainiako Gerra Zibila edo beste edozein gatazka bere osotasunean liburu batean islatu daitekeen. Hemen gertatu danak ertz asko ditu eta Aranbururena ekarpen baliagarria iruditu zait

  • Harrapazank 2017-04-23 11:52

    Estatu-literatura ez dut oso gogoko. Areago, euskal kulturaren etsai akonplexatu baten eskutik datorrelarik (http://www.elmundo.es/elmundo/2011/11/30/cultura/1322619624.html).
    Pernando honek ere ez du ba “reset” apurren bat beharko akaso?
    Baina zure iruzkina interesgarria iruditu zait, hori bai.

  • Beste ikuspegi bat:
    “Aquí encontramos de nuevo el estereotipo, tan caro a las culturas consensuales estatales, de los nacionalismos periféricos como ideologías obcecadamente etnicistas. En Patria no hay nadie más racista, más xenófobo, más ceporro, que los personajes que defienden el derecho a la independencia del País Vasco. La idea es recurrente en la ya extensa nómina de películas sobre el conflicto vasco con vocación comercial. En El lobo (2004) de Miguel Courtois, por ejemplo, escuchamos el arrebato racista más delirante de la historia del guión de cine español contemporáneo en boca de una integrante de ETA: “Qué tenemos que ver con los andaluces o los asturianos; nunca nos hemos mezclado ni con los rumanos, ni con los árabes, ni con los godos. Somos una raza aparte con su propia sangre y su propia lengua”. En Patria, por si la simple defensa del derecho de autodeterminación no se supusiese un rasgo lo suficientemente antipático a cierto lectorado, se añade a la caracterización de Miren (la madre abertzale) y de su hijo Joxe Mari una serie de características que los hacen profundamente repulsivos. Miren es, además de una mujer tosca que en su día, como se nos cuenta, lloró la muerte de Franco, una racista que explota a una mujer indígena ecuatoriana a la que emplea en el cuidado de su hija en silla de ruedas (“Son pobres. Ella sabrá agradecerlo”). Joxe Mari, tras diecisiete años de prisión por pertenencia a ETA, le dice a su hermano homosexual Gorka durante su primera visita a la cárcel que se avergüenza “de tener un hermano maricón al que le importa tres cojones arrastrar nuestro apellido por el suelo”. Una vez retratados como sociópatas, xenófobos, machistas, homófobos, despiadados, tocones –en el caso del cura – y tacaños, la idea de que cualquiera de los personajes asociados a la izquierda abertzale en Patria pudiesen en realidad ser otra cosa que unos miserables resulta convenientemente inconcebible…”

  • Helena Miguélez-Carballeira, profesora de estudos hispánicos na Universidade de Bangor, no norte de Gales. O título do blog, Postcolonial Spain, refírese á veta primordial da miña investigación actual, centrada nas manifestacións culturais das moitas formas de conflito nacional interno en ‘España’, ao longo da historia e no momento contemporáneo…
    https://postcolonialspain.wordpress.com/

  • Peru Dulantz 2017-04-27 09:00

    Gauza bat argi dago: euskal abertzaletasunaren aurkako liburu bat idatzi Espainian eta bizimodua konponduta daukazu betirako.

  • “Una baratija literaria”. Ados nago.
    Estatuaren aparato guztiaren bultzada lagun, hori bai.
    “Es poco más que una baratija literaria, exaltada por el tema central que trata. Aramburu posee oficio narrativo: sintaxis sencilla, proposiciones simples, claras y directas, ritmo e interesante recurso al idiolecto. No es poco, pero no es necesariamente positivo, ni suficiente. “A fortiori”, cuando todo ello se ensambla en una utilización cargante y pueril del estilo libre indirecto. Añádanse errores gramaticales incomprensibles en un filólogo hispánico y un tiempo narrativo fragmentado en más de ciento veinte pedazos desperdigados a la buena de Dios, sin valor añadido para la historia, sino todo lo contrario. Estas cosas pueden ocurrir; no todos los días aparece un Stendhal. Pero los aspectos más negativos, según mi punto de vista, son: por un lado, el tedioso interés que el autor parece poseer por incluir excesivos detalles de la vida cotidiana de los personajes –un escritor debería perfilar sus caracteres empleando menos recursos-, en perjuicio de lo que debería ser el meollo de una novela sobre el hecho terrorista en España, que es un hondo análisis ético y político. Y, por otro lado, la atmósfera cándida, concordada, impostada y sermoneante que flota a media que va acercándose el final. La historia de ETA no es la historia de una homilía.”
    (Demóstenes delako batek)

  • ganbaratxotik 2017-04-27 13:21

    Arambururena borroka armatuaren zikloa hainbeste zergatik luzatu den ulertzeko oso baliagarria, paregabea, ez liburuaren kontakizunagatik, liburuaren arrakastagatik baizik. Alegia, bilatua edo bilatu gabe baina gatazka onuragarri suertatu da eragile desberdinentzat, zikloaren garai desberdinetan. Horregatik iraun du horrenbeste. Arnaldok zioenaren kontrara “eraginkorra” izan da, funtzionala. Arambururentzat bezelaxe, hainbat eta hainbatentzat (Politika, ekonomia,…). Printzipio orokorrari kasu egitea besterik ez da esatea nahi dudana ulertzeko: funtzioak tresna, organoa sortzen du, funtziorik gabe ez dago organorik, berez desagertzen da. Aztertu beharko da denboran zehar zeinek atera duen etekina eta zeinek kaltea. Eta banaketa horrek zein aldaketa izan dituen urteetan zehar. Horra ikertzaile eta historialarientzat lan-esparru ederra.

  • Joseba Etxeberria Muguruza

    Jendea, irakurlegoa, iñozoa da beraz

  • Aranburu genio bat da, Nortespañako Sexpir, Donostiko Zerbantes, idazle libro-libroa, bi kaina ta pintxo bat!

  • Ez dakit Aranburu genio bat den ala ez baina kontatzen duena oinarrian hemen gertatu denaren erretratu nahiko fidela da. Ez da erretrato osoa, noski baina egiaren zati handia da, hori ukaezina da.

  • ganbaratxotik 2017-05-01 11:26

    Ni literatur-mailari dagokionez euskal idazle eta kritikariekin fido naiz, ideologia bateko zein bestekoak entzunda (Ramon Etxezarreta eta Iban Zaldua Euskadi Irratian besteak beste) Arambururenak jaso duen nota 5ekoa da juxtu-juxtu. Beraz, nire irakerketa-denbora mugatua denez, ez noa gatazka eta sufrimenduarekin aberasten ari den beste bati nere aletxoarekin lagunduko.

  • itzela iruzkin hau:

    Yo también me la he leído entera. Me la dejó un vecino para ver qué me parecía y como no soy un desagradecido la he tenido que leer, y eso que, de partida, el tema me importaba tres cojones (y eso que soy vasco, no me quiero ni imaginar lo que le importa a los que no lo son). Podrían haberlo titulado “La ETA para dummies” o “Un cuento de viejas (vascas)”, qué desastre, qué simplismo, qué infantilidad, ¿de verdad eran necesarias tantas páginas para esto? En fin, creo que del contenido ya se ha hablado bastante por aquí, pero estoy intentando decir algo más y lo tengo que borrar porque la mala hostia que me ha puesto el libro me va a echar encima a la fiscalía.
    Me centraré, pues, en la forma, que está a la altura (en este caso, la bajeza) del fondo. Había tres cosas que se repetían hasta la saciedad, como un chiste de cuñao que se repite muchas veces y después de las 100 primeras páginas, cada vez que se repite hace que te pique todo:
    1. Hace una pregunta sobre lo que acaba de enunciar. Ej.:
    “Miren intentó convencerlo una de las raras veces que hablaban por teléfono ¿Cómo lo hizo? Pues a su manera, riñendo y con granizada de reproches.”
    Ni con estas sobresaltantes preguntas en medio del párrafo consigues que no me duerma.
    2.Utiliza dos verbos para expresar una acción separados por una barra. Ej.:
    “Celeste supuso/entendió”
    Si no eres capaz de encontrar un solo verbo para expresar lo que tienes en tu corta mente, coge un diccionario, zángano.
    3. Convierte un verbo en adjetivo. Ej.:
    “callejearon fotografiantes” “la miró masticante”
    Está usted intentando hacer una gracia, señor Aramburu, pero lamento decirle que me está sacando un ojo.
    Y así todo el puto libro, que me he leído/tragado vomitante ¿Porqué lo he hecho? Por mi vocación de catavenenos, seguramente.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude