10 pentsamendu “Pareko leihotik: yes, ai du.”-ri buruz

  • Hemen ere, Australian bezala: eudidjaridoo!

    Argazki polita. Pena duk zuzeukoek ez digutela osorik gozatzen uzten. Facebook eta tweeterren tirania bazter guztiak blaitzen ari duk. Euriari ezin zioagu erremediorik jarri; bai, ordea, beste jasa jasanezin horri…

  • Saiatuko gara argazkia osorik erakusteko modua aurkitzen.

  • Gari Garaialde 2013-05-23 10:02

    Orain esan duala, ni ere izorratzen naik kuadrotxo horrek…

  • Gaia atera denez… esan niri oso gogaikarria egiten zaidala laukitxo berri hori Zuzeun. Ez det uste batere beharik duenik (testuaren amaieran badago aukera ezta?) eta berriz azken aldiko testuak irakurtzeko oso gogaikarria iruditzen zait (igual nire pantaila ez delako oso oso handia baina…
    Zuzeu, birpentsatu beharko zenukete ea gehitu baino kendu egiten dizuen laukitxo horrek. Asmo onez beti ere.

  • Aurrekoan gehitzea ahaztu zait. Igual konponbidea izan daiteke, Sinadurak atalean bezala testua ezker marginarekin argitaratzea edo laukia eskuinaldean jartzea non ez dagoen interesgarria den testua beste guneetara lotuneak baizik…

  • Eskerrik asko iruzkinagatik. Hainbat web ari dira itxura hau erabiltzen sare sozialetako hedapena laguntzeko. (theguardian adibidez). Momentuz lekuz aldatu dugu, beherago jarriz. Ze itxurako pantaila erabiltzen duzue, karratua ala lauki zuzena?

  • Niri ere oso deserosoa egiten zait laukitxo hori. Kendu daiteke? Nire pantaila lauki zuzena da.
    Iruzkin hau bidaltzeko arazoak daukat “Bidali” botoia laukitxo atzean geratzen delako.

  • Nire pantaila laukizuzena da (15 hazbetekoa edo). Askoz erosoago orain laukitxorik gabe. Nire ustez aukera ona izan liteke lehen bezala baina eskuinean jartzea, leku “libre” gehio dago (informazio nagusirik ez eta erantzunak idazteko arazorik ez). Ondo segi

  • Niretzat ere hobeto horrela, laukitxorik gabe.