Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza

Aske Guneekin martxan jarri den dinamika, porrota dela esan dute batek baino gehiagok. Ahots guzti hauek ez datoz leku berdinetik baina bat egiten dute ondorioan. Batzuk estrategia politikoak zuriak edo beltzak direla pentsatzen dutenak dira, helburu konkretua ez lortzeak borroka guztia indargabetzen duela diote: «pertsona Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntzabatzuk kartzelara sartzea ezin identifika daiteke irabaztearekin». Beste batzuk, ezker abertzaleak lortzen dituen garaipen politikoak gutxiesteko asmoa dute, beraien immobilismoa edo kolaborazionismoa ezkutatzeko asmoz. Honen adibide dira Urkulluren hitzak, ezker abertzaleari «jendartea beharrik gabe tenkatu» duela egotziz. Azkenik, badago beraien burua «benetako» independentismoaren pulpituan kokatuz, ekimen hau gutxiesten dutenak; «benetako herri harresia independentzia da« izango litzateke azken hauen leloa.

(Jatorrizkoa: Lapiko Kritikoa. Unai Apaolaza)

Nire ustez, Aske Guneen dinamikak badu gehiengo zabal batek (nahiz eta batzuk ez publikoki esan) onartzen duen lorpena; errepresioarekin eraman nahi gintuzten ur geldoetatik alde egiten hastea, alegia. Errepresioaren praktika garestitzen ari da, eta Aske Guneetako dinamikak atxilotzeak eta etorkizunean etor daitezkeen kondena berriak ematea ere zaildu egin du. Hortaz, herri harresiak, espainiar eta frantziar Estatuek euskal askapen mugimendua geldiarazteko duten lanabes garrantzitsuena, errepresioa, pitzatu egin du. Baina Aske Guneen dinamikak, badu sarri azpimarratzen ez den beste bertute bat ere: hegemoniaren eraikuntzan urrats garrantzitsuak ematen laguntzeko gaitasuna du.

Egunerokotasunak politikan sortzen duen sasi artetik aldentzen bagara, borroka politikoa unibertsalak eskuratzeko borroka moduan ulertu genezake. Ze agente politikok ez luke nahiko bere helburu politikoak, jendartearen gehiengoak demokratikotzat edo justutzat ez hartzea? Eta ondorioz ze agente politikok ez luke borrokatuko jendartearen gehiengoak hori horrela dela ikusi dezan? Hauxe dugu hain zuzen hegemonia lortzeko borroka. Eta ondorioz, unibertsalak norenak diren baldintzatzeko gaitasuna duen mugimendu politikoak hegemonia duela baiezta genezake.

Adierazi dezagun guzti hau adibide konkretu batekin. Pasa den mendeko 90. hamarkada hasieran, Euskal Herrian eraiki zen eta hegemonia maila altuak lortu zituen diskurtso bati erreparatuko diogu: euskal jendartea indarkeria zale eta demokraten artean zatitzen zuen diskurtsoa. Zatiketa honek, alde okerrena tokatzen zitzaienei, ‘biolentoei’, politikan aritzeko eta eragiteko ahalmena erabat kamustu zien. Posizio politikoa baino lehenagokoa omen den zatiketa hori, berez, izugarrizko lanabes politikoa da, eta hori du bere helburua; arerioari, ahalmen politikoa ahalik eta gehien murriztea. Biolentoak eta demokratak dikotomia independentismoa indargabetzeko estrategia politikoa izan zen, ez giza eskubide unibertsal horien aldeko estrategia.

Hegemoniaren logikak hortaz, dikotomiak sortu eta birdefinituz egiten du aurrera, eta Euskal Herrian, batez ere, biolentoak, antidemokratikoak Vs demokratak dikotomiarekin eraiki izan da. Aske Guneetako dinamika, askatasunaren, justiziaren, demokraziaren… aldeko borrokarekin jendartearen gehiengo oso zabal batek Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntzaidentifikatu izanak, eta atxiloketak agindu eta exekutatu dituztenak, demokrazia eta justua denaren kontrakotzat hartu izanak, badu bere garrantzia hortaz. Dinamika berri hau, unibertsalen jabegoa aldatzen laguntzen ari da. Gainera, hegemoniaren desplazamendu honek, Aske Guneetan parte hartzen ari direnen helburu politikoak (independentzia eta sozialismoa) legitimizatu egiten ditu. Ez lehenagotik helburu horien alde zeudenen aurrean bakarrik, jendarteko gero eta pertsona gehiagoren artean baizik. Hortaz, Aske Guneen arrakasta, pertsona batzuk kartzelara joan edo ez joatearekin bakarrik neurtzen badugu, duen bertuterik handiena kamusten ariko ginateke. Baina Aske Guneen arrakasta hegemoniaren logikaren prismatik begiratzen badugu, agerian gelditzen da garaipena. Ezker abertzalea, beste agente politiko guztiak bezala, hegemoniarako borrokan dabil (edo Arnaldo Otegiren hitzetan ‘sinesgarritasuna’ lortzeko borrokan dabil), baina diferentzia handi batekin; eraginkorra izaten ari da.

Kontutan hartu beharreko beste ideia bat konfrontazioarena da. Urkulluk, hasieran azpimarratu dugun moduan, Aske Guneekin ezker abertzaleari ‘jendartea tenkatzea’ egotzi dio. Gauzen egoera aldatu nahi duenak, konfrontazioa, hau da tentsioa behar du, konfrontaziorik ezak gauzen egoera bere horretan mantentzea baitakar; ezer ere ez aldatzea alegia. Hala ere, konfrontazioak parametro egokietan planteatutakoa behar du izan, horrela egin ezean, statu quo-aren aldekoek jasoko baitituzte onurak. Egoki planteatutako konfrontazioak, gauzen egoera aldatu nahi duen subjektua hegemoniara gerturatzen du; jendartearen begietara, justizia, demokrazia, askatasuna irudikatzera gerturatzen du alegia. Esanak esan, Aske Guneen dinamika, egoki planteaturiko konfrontazioaren adibide dugu. Lege injustu eta antidemokratikoen aurrean jendartea ez tenkatzea, lege horiek ontzat ematea da; aldatzeko gogorik eta intentziorik ez izatea da. Horregatik du PNVk Bigarren Mundu Gerrako gobernu kolaborazionisten gero eta antz gehiago.

Aske Guneei eta beste zenbait ekimeni esker, hegemoniaren desplazamendu baten aurrean gaudela deritzot; atzoko ‘biolentoak’ jada demokrata ari dira bihurtzen eta ‘demokratak’ biolento. Desplazamendu honen aurrean, badirudi, PNVk begiak istea erabaki duela, horrela eginez gero mundua lehenaldian geldituko delakoan.

(JatorrizkoaLapiko KritikoaUnai Apaolaza)

Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza

askegunea, desobedientzia, hegemonia, ondarroa, politika, unai apaolaza

ZuZeu-ko editoreek sarean aurkitzen dituzten artikulu interesgarriak, CC-BY-SA 3.0 lizentziapean.

3 pentsamendu “Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2013-05-22 15:19

    Oso analisi egokia, erabat ados. Zoritxarrez, badirudi askegune asko gelditzen zaizkigula bizitzeko. Ea egia den, eta gure gizarteko gero eta jende gehiago bereganatzeko gaitasuna irabazten duten.

  • Hemen kolaborazionistak dira bai PNV eta baita Bildu ere. Hori argi esan ezean, edo horrekin amaitu artean, modu honetako desobedientzia aldarrikapenek indar guztia galtzen dutela iruditzen zait.

  • “Legalitatea eta legitimatatea bereiztu behar dira” BAI: espainol lege oro “legala” da espainol legepean baigaude, baina guztiz ilegitimoa da, gure Herriaren kontra delako gure Estatua inbaditu eta gero, Ertzaintzaren kasua edo Gipuzkoako Foru Aldundiarena bardin bardin!!.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude