Ekainaren 8an izango da Durangoko Euskaraz Bizi Egun txikia

espaloia_03

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Euskaraz Bizi Egun txikia egingo dute ekainaren 8an. Espaloitik jaitsi ez eta euskaraz bizitzeko deia egin dute Durangoko euskalgintzan dabiltzan hainbat kiderekin batera. Horrat egitarau xume eta ederra.

Ezkurdi Plazan, goizean:

-Umeentzako parkea (tailerrak, gaztelu puzgarriak, globoflexia, pailazoak…)

– 3×3 saskibaloi txapelketa

-Pintxo eta sagardo dastaketa

Santanan:

– Bertso bazkaria
Eneko Abasolo “abarkas”
Xabier Silveira
Oihana Bartra

Ostean,  Espaloian tinko! deiadarra

-Kontzertua – Hanka hutsik taldea
-Poteoa  Txomin bedarra taldearekin goienetik

Durangoko Euskaraz Bizi Egun txikiaren spot bikaina hemen ikusgai

Gerturatu ta lau !

2 pentsamendu “Ekainaren 8an izango da Durangoko Euskaraz Bizi Egun txikia”-ri buruz

  • Ez al da egun berean Uema Eguna Aramaion?

  • Aitor Kaltzakorta 2013-05-22 15:41

    Bai, bada, eta Uema Egunera bertaratzeko deia egiten du EHEk. Areago, bertan izango da eragile euskaltzalea. Bestalde, Durangokoa tokiko ekimena da, ez dut uste larregi eragingo diotenik batak besteari.