Pablo Iglesias busti zenekoa: “Kartzela politika berri bat egin behar da” (eta +)

TeleSur Venezuelako telebistako nazioarteko katean, Tariq AlĂ­ kazetariak Euskal aferaren inguruan galdegin dio Pablo Iglesiasi. Orain arte saihestu duen gaiaren inguruan busti behar izan da Podemosek liderra. Hona ekarri ditugu zati esanguratsuenak, irakurri ditzazun. Ea zer iritzi duzun.

Captura de pantalla 2015-05-20 a las 19.18.20

Historikoki Europako beste herrialdeek ez duten egoera bat duzue Espainiar Estuan afera nazionalari dagokionez: Euskaldunak, kataluniarrak eta neurri txikiagoan galiziarrak. Kolpatuak izan dira, torturatuak eta euskal preso andana daude sakabanatuta. Katalunian halaber, nazionalismo zibiko bat sortu da, autodeterminazioa aldarri duena. Zer duzue esateko hortaz?

Guretzako gogorra den zerbait esan dugu, gatozen lekutik etorrita batez ere. Esan dugu trantsizioa arrakastatsua izan zela gizarte mailan. Auzi nazionala izan da salbuespen bakarra. Konpondu ez zen bakarra auzi nazionala izan zen, batez ere, Euskal Herrian eta Katalunian, eta neurri txikiagoan, zenioen bezala, Galizian. Guk argi eta garbi esaten dugu erabakitze eskubideraren aldekoak garela eta ni autodeterminazio eskubidearen aldekoa naiz, Katalunia eta Euskal Herria Espainiatik joatea nahi ez badut ere. Ulertzen dut ordea, haiek erabaki behar dutela. Erabakitze eskubidea posible izango da soilik, Espainiar Estatu osoan prozesu konstituziogile bat martxan jarriz gero, zeinetan guztiaz eztabaidatu ahal izango baiten. Baita Kataluniaren balizko independentziaz ere. Gure lehentasuna ordea, beste bat da; subiranistak gara, baina subiranotasuna zerbitzu publikoei lotua dagoela ulertzen dugu. Eskola edo ospitale bateko garrantzitsuena ez dela, zer banderak egiten duen dantza eraikuntzan, zerbitzu publikoak kalitatezkoak izatea baino.

Erresuma batuan bezalaxe, ni kataluniarren eta euskaldunen kirol selekzioen aldekoa naiz, eta jokalariek aukeratu dezatela. Futbol jokalari kataluniar bat komodoago sentitzen bada Espainiako koloreak ordezkatzen, aukera izan dezala. Demokratak gara, erabakitzea ondo iruditzen zaigu eta gustatu zaigu Eskoziako erreferenduma, eta ez da ezer gertatu erreferenduma egin delako. Baina ez da gure lehentasuna.

Espainian guk gebernatzen badugu askoz ere kataluniar eta euskaldun gutxiagok nahiko dute Espainiatik alde egin. Gure ustez, espainiar eskuina, Alderdi Popularra, izan baita sentimendu independentista gehien sortu duena.

Eta zer diozu Euskal Herriaz?

Euskal afera konplikatuagoa da, ETAren biolentzia politikoagatik. Pentsatzen dugu albiste pozgarria dela ETA eskenatoki politikotik erretiratu izana. Terrorismoa ez izatea politika espainiarra baldintzatuko duen elementua. Estatu debate serio bat ezinezkoa zen, politika antiterroristak gizartean adostasun zabala baitzuen. EAJ alderdi oso kontserbadorea da, baina gu prest geundeke, prozesu konstituziogile baten baitan, elementu guztiak mahai gainean jartzeko. Hala ere, uste dut, Euskal Herrian ez dela Kataluniako prozesu subiranistarekin parekatu daitekeenik egon azken urteetan. Oraindik bortxa politikoak sortu dituen zauriak itxi behar dira, normalizazio prozesu bat beharrezkoa da.

Normalizazio horretan garrantzia handia du Euskal Herrian gertatzen denak, baina, Espainiar Estatuak, Espainiako Gobernuak, badu erantzunkizunik kartzela politikan.

Pablo Iglesiasen Titularrak:

“Euskal Herrian azken urteetan ez da egon Kataluniakoaren tamainako prozesu subiranista. Zauriak ixteko daude oraindik”

“Espainiar Estatuak, Espainiako Gobernuak, estatu erantzunkizuna du, kartzela politikari dagokiona batez ere”

“Ni autodeterminazioaren alde nago”

“Euskal eta kataluniar kirol selekzioen aldekoa naiz. Eta jokalariek erabaki dezatela norekin jokatu”

“Subiranistak gara, baina subiranotasuna zerbitzu publikoei lotua dagoela ulertzen dugu”

“Eskola edo ospitale bateko garrantzitsuena ez da, zer banderak egiten duen dantza eraikuntzan, zerbitzu publikoak kalitatezkoak izatea baino”

18min48seg (edo klikatu hemen)

Euskal Herria, pablo iglesias, podemos, tariq ali, telesur
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude