Gasteiztarrez harro, gora Gasteiz! (bideoa)

Gasteiztarrez harro, gora Gasteiz! (bideoa)Bideo koloretsu baten bitartez Gora Gasteiz herri ekimenak apirilaren 18an arabar hiriburuan burutu zuen Gora Gasteiz Eguna laburtu du. Sei minutu eskasean, Javier Marotori lau bozka miserableren truke denak ez duela balio esateaz gain -alkateak etorkinak gaizkiletzat hartu zituela iritzita-, ikusentzunezkoak aldarrikatu nahi du zeinen izaera zabala duen Gasteizek eta zeinen abegikorrak diren gasteiztarrak.

Modu honetan, Gora Gasteizek, “agur esaten du helburua bete izanaren pozaz eta beren auzokideak babestera kalera ateratzeko prest den hiri baten parte izatearen harrotasunez; gasteiztar guztien eskubideen alde egiten dugulako, edozein tokitik datozela ere”.

Negu Gorriak taldearen “Kolore bizia” bozgorailuetan dela, haur zein heldu, zuri zein beltz, dantzan eta kantari, umore oneko herri parte hartzailea erakusten du bideoak; gora Gasteiz!

gasteiztarrak, Gora Gasteiz, herri ekimena, Javier Maroto, xenofobiarik ez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude