Bestelako ikuspuntua (II) berdina ikusten jarraitzeko

Bestelako ikuspuntua (II) berdina ikusten jarraitzeko

Jeltzale maiteak, zuek ez zarete herri honen jatorria, herri honen ondorioa baizik. Ignorantziaz mozkortuak kudeatzen duzuen herriak aldiz ez ditu kudeatzaileak behar, gobernariak baizik: Euskal herriak euskaraz bizi dezan, politika askatasunez egin dezan, berezko hezkuntza sistema izan dezan, berezko justizia eta polizia autonomoa (ez autonomikoa) eratu ditzan gobernatzaileak behar ditu. Kudeatzaileek enpresak kudeatzen dituzte, ez dute herririk sortzen, ez dute herria demokratizatzen. Euskal industria ez da kasualitatez galtzen finantza espekulazioa nahigabe zabaltzen ez den bezalaxe, zuen kudeaketa neoliberalaren ondorio dira herri honek pairatzen duen miseria eta biolentziaren areagotzea, euskal botere publikoen pribatizazioa, euskal sindikatuen kriminalizazioa eta euskal hezkuntza planaren mediokritate nazional-katolizista.

Plazara ateratzen zarenean, berebiziko gogoetak eta eztabaidekin egingo duzu topo,

batez ere, erdigunean baino, alboetako arkupetan begiratu behar duzu #Hypatia

Bestelako ikuspuntutik begiratuta ere, erreala da ikusten ari garena. Diskurtsoak orduan bi aurpegi duen txanpon berberarekin osatzen da. Ekintza perfomatiboa da hau eta historia honen protagonista, elite ekonomiko eta urte luzez politikoa ordezkatzen duen eskumako alderdi kristau baten alkategaia da. Paradoxikoki, gure hautagai ausartak, langile klasekoa den herrritarren konfidantza irabazi nahi du, alkatetzara eramango dion bozka kopuru handiena lortu nahian. Oposizioan egon dira urte luzez eta normala denez, berarentzat nahi lituzke, 15km-tara eskas dagoen hiriburu burgesa eta elitista horretatik bere alderdiak lortzen dituen zilarrezko bozka hordigarriak. Horra hor eliteentzat lan egiten duen eskuma kristau eta fededun alderdi baten menpean jartzen den hautetsi anbiziosa baten zama exitentziala eta tragedia.

Goazen ikustera irudien bidez moldatutako hasierako kapituloa (Sarrera izendatu dugu). Batez ere, gure interbentzioa izan delako azken finean, nahiko pattala eta aspergarria den iragarki honen ezinbesteko pizgarria.

(…  jarraituko du).

3 pentsamendu “Bestelako ikuspuntua (II) berdina ikusten jarraitzeko”-ri buruz