Osakidetzan andaluzez

Osakidetzan andaluzez –

Dabid Martinezek Argia aldizkariko Leihotik Ihesi blogean.

Atzo txio bat bota nuen, tximinoak baino haserreago utzi ninduen pintada bat ikusi eta argazkia atera ondoren. Bidegurutzetik zeharkatzen ari nintzela idatzi nuen eta nire aurkezpen-gutuna izango zela jakin izan banu, koma bat sartuko niokeen. Beste asmo berezirik gabe, irakurketa errazteko.

Pintadak, bazuen xenofobia kirats nahiko ebidente bat. Aspaldi ikusi gabea.

https://blogak.argia.eus/dabid-martinez/

Zorionez, duela hiru urte baino gehiagotik Twitterreko jakinarazpenak isilduta daramatzat nire mugikorrean. Ez asko jasotzen ditudalako, baizik eta nik erabakitzen dudalako noiz sartzen naizen plataforman, ez jakinarazpenek. Mezua goizean jarri nuenez, gauean sare soziala ireki nuen eta eskerrak jakinarazpenak isilduta ditudan. Bestela agur telefonoaren bateriari. Ulertuko duzuenez, Twitterren puntu erdiko eragina daukagun pertsonentzat 700 atsegin eta 120 bertxio baino gehiago jasotzea asaldatzeko modukoa da. Gainera, kontuan izan beste hainbeste iruzkin jaso nituela.

Interakzioak berrikusi nituenean denetarik aurkitu nuen. Eusko Legebiltzarreko ia arku osoko militanteak, batzuk pintadarekin moskatuta eta beste batzuk nirekin, belaunaldi berrietako idazkari nagusiren bat, EITBko eta hedabide alternatiboetako kazetari dezente, poetak eta filosofoak. Zenbait lagun. Gehienak ni bezala, euskaldunak eta euskaltzaleak. Ez nago ohituta Twitterren hainbeste maitasun jasotzera.

Eta hala ere ez naiz inozoa. Ondotxo nekien hori gerta zitekeela telefono mugikorrari mezua bidaltzeko agindu nionetik, une hartan erabaki bainuen hari horren mezurik ez nuela erantzungo. Kasurik txarrenean hemen idatziko nuela erantzun kolektibo bat. Eta hala egin dut. Ez ditut txioak erantzungo. Ezta itzultzaile automatikorik ez erabiltzeagatik pintada itzultzera behartu nahi izan nindutenenak. Egin nuen gauza bakarra PPko belaunaldi berrien idazkari nagusia blokeatzea izan zen, nire txiotik eratorritako ekintza politiko bat egiteagatik. Badirudi atrilak ez direla nahikoak eta mitinak urriak direla lau katu biltzen dituzten zenbaiten egoarentzat. Beraz, pertsona hori bere iruzkina ezabatzera behartu nuen hitz erdi esan edo idatzi gabe. Uste nuen belaunaldi berrietakoak izanda trebeagoak izango zirela sare sozialekin. En fin.

Hala ere, ahaztu nahi ez dudan iruzkin bat aipatu gabe uztea ezinezkoa zait. Galdera eder batekin erantzuteko oparia egin didalako. Algoritmoak eraginda nire jatorrizko txioa ikusi zuen pertsonetako bat, oso atsekabetuta sentitu ei zen argazki hori nire profilean eskegi izanagatik. Aberri Egunari eta euskarari min egiten ei niolako. Eta nik, noski, hori irakurtzean flipatu egin nuen. Lehenik eta behin, uste dudalako euskaldunak eta euskara leku txarrean uzten dituena pintadaren egilea eta bere mezua direla, ez ni. Bigarrenik, egilearen errua hirugarren bati egotzi nahi izatea geroz eta hedatuago dagoelako gure gizarte hontan. Zorionez, urte asko daramatzat Twitterren eta azal gogorregia daukat. Hala nahi dudan guztietan behintzat. Agian duela urte batzuk liskarrean sartuko nintzateke.

Eta, laburbilduz, zuengana nator, inork hau irakurtzen badu, galdera sinple batekin:

Noren errua da pintada horrek eragin hori lortu izana, pintada egin zuen pertsonarena, eta, beraz, edonoren eskura utzi zuenarena edo tximinoak baino haserreago zegoen blogari panfleteroarena, pintadaren argazki bat atera eta Internetera igo izanagatik?

Oso argi daukat nik zer uste dudan. Zuen iritzia jakin nahi dut. Ez egin alde sare sozialetara blog bidalketa hau komentatzera, erabili behean dauden iruzkinak.

Osakidetzan andaluzez

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

42 pentsamendu “Osakidetzan andaluzez”-ri buruz

  • “Andaluzez” beharrean “kolonoz” jarri izan balu, bat nentorke pintadarekin. Pintada honek inpotentzia adierazten du, euskaldunok Osakidetzan euskaraz ezin aritzeak dakarren frustrazioa.
    Arazoa ez dauka pintada egin duenak. Arazoa Osakidetzako dauka eta Osakidetzari zuzentzea dagokio.
    Behingoz komunitate akonplejatua izateari utzi diezaiogun, eta harro dagoen komunitatea bihurtu gaitezen.

  • Osakidetzan euskaraz ezin egin izatea andaluzen errua da? Kolonoena? Inondik inora ere. Hau dioenak ez du egoera ulertzen.
    Arrazoiak hauek dira, Osakidetzaren interes eta exijentzia falta alor honetan eta langile euskal herritarren utzikeria.
    Osakidetzan euskaraz ez bada hitz egiten ez da kanpoko jendearengaitik bertakoen interes faltagaitik da.
    Herri hau euskalduntzeko bidean arazo handi bat dugu euskara ikasi nahi ez duen jende asko dagoela eta ez duela ikasi nahi, ez duelako zergaitik. Arazo handia.

  • Alpargatero 2022-04-27 14:13

    Nire ustez hankasartze galanta da gustuko ez duzun pintada bati hedapen handiagoa ematea, haren oihartzuna biderkatuz. Kasu horietan, ahalik eta kasurik gutxiena egitea litzateke erantzunik egokiena.

  • Arazoa Osakidetzarena da.
    Kaltetuak, euskal hiztunak.
    Kolonoen euskarafobiak ez du laguntzen.
    Osakidetzara noanean nire organismoan zeozer izorraturik dagoelako izaten da, beraz nire asmoa bertatik ahalik eta azkarren irtetea da. Normalean iradokizunak eta kexak sartzeko gogorik ez duzu izaten.
    Osakidetzaren euskararen presentzia eskasa euskaldunoi ere leporatzeak marka denak hausten ditu.

  • Langile euskal herritarrez hitz egin dut, ez euskaldunez.Arazoa hauxe bait da. Osakidetzan euskaraz hitz egiteko intentziorik ez duen jendea orokorrean bertakoa izan oi da, orokorrean nahi edo behar ez duelako edo aukerarik izan ez duelako.
    Euskararen arazoa EHn horixe da, biztanleriaren sektore handi batek ez du euskaraz bizi nahi, eta eskubidea dute.
    Ez dut gustuko jendeak andaluzei botatzea errua, xenofobo tintea duelako eta gezurra delako.

  • Ba bai Itziar, baina batzuk ez dugu gaztelaniaz bizi nahi eta ez daukagu eskubide hori. Eta kolonoen errua ere bada (eta Espainiako Konstituzioarena eta…)

  • “Kolono”ak arazoaren zati irrigarri bat dira.
    Arazoa geurea da, guk konpondu beharra dugu. Hemendik 700 km ra bizi den langile batek eta asko jota 5 urte pasako dituenak gure herrian euskara ez erabiltzea al da gure arazoa?
    Ala bertan bizitza egiten duen eta egun onak ere euskaraz eman nahi ez dituenak?
    Datuak begiratzea besterik ez dago. Ikusi osakidetzako langileen ze portzentajek ez dakien euskeraz, kendu kolonoak. Zenbakiak altua izaten jarraituko du, baina errezena kanpokoei errua botatzea da.

  • Herri honek kanpotik etorri diren eta datozen hainbat pertsona integratzeko saiakera egin izan du, eta egiten du. Eskuzabaltasunez jokatzen dugun arren, ehunmilaka (eta gero eta gehiago) ez dute euskal munduan integratzeko inolako saiakerarik egin.
    Bertoko askok, larregi, euskararen alde ezer gutxi egiten du, hori egin borobila da. Baina kanpotik datozenak eta “kolono” mentalitatea dakartenak, zure herriko biztanleen kopuruan erdia baino gehiago direnean, horrek hizkuntzan eraginik ez daukala esateak, errealitatea ez ikusi nahia da.
    Bertoko antibaskoek eta kanpoko “kolonoek” duten jarrerarekin, gureak egin du!

  • Egi borobila esan nahi nuen

  • Ados tximino, esandakoarekin gutxi gora behera ados egon naiteke.
    Ni osakidetzaz ari naiz zu EH-z.
    Gaiak nahastu ditugu.

  • Andaluziarrak beren espainolatasun sakona ekartzen digute. Ia guzti-guztiek.
    Euskara ikas dezakete, baina ez dute defendatuko eta bultzatuko. Eta beste batzuek, nahiz eta ikasten saiatu, ezinean izaten dira eta azkenik, amore ematen dute.

    Berdin esan daiteke edozein atzerritarrarekin. Baina espainiarrek gainera “hau ere Espainia da eta espainolez egin nahi dut” pentsakera dute.

    Demografia erabakiarria da euskararentzat. Euskaldunok euskaraz egin dezagun, portzentualki asko izan behar gara. Zenbat eta diluituago egon, indar gutxiago dugu. Izan ere, euskaraz egin nahi izanda ere, amore ematen dugu, inguruan erdaldunak gehiengoa bada.
    Beraz, kanpotar erdaldunen sarrera mugatu behar da.

  • Azken soluzioa 2022-04-28 13:27

    Hizkuntza bat baztertzen denean ez da hizkuntza baztertzen, baizik eta hizkuntza horretan mintzo direnak. Beraz, euskarafobia xenofobia da.
    Beraz, kanpotar erdaldunen sarrera mugatzea baino irtenbide hobe bat badugu: xenofoboak EHtik kanporatzea. Horrela ez genituzke soilik bertako eta kanpoko euskarafoboak kanporatuko, txorimalo bezalako xenofobo euskaltzaleak ere kanporatuko genituzke.
    Eta orduan bai bake ederra!!

  • Ados demografia erabakigarria dela.Baina berriro diot euskararen arazoa bertakoen utzikeria dela.
    Erreza da kanpotarrei botatzea errua eta gu biktima gaixo bezala jartzea.
    Gaur egungo gaztediak inoiz baino erraztasun gehiago ditu euskaraz bizitzeko,(noski zailtasunak dituztela). Baina zergaitik gazte euskaldun askok ez dute euskaraz bizi nahi? Garaiak aldatu direlako, gaur egungo gazte batek hizkuntza maite dezake baina ez du bere aitak maite zuen bezala maiatuko ezta defendatuko. Garaiak aldatu dira eta gure lehentasunak ere bai,duela 10-15-20-30… Urteko EHk eta oraingoak desberdintasun handiak dituzte..

  • Azken soluzioa 2022-04-28 13:46

    Itziar, kontra dauzkagu legeak, kontra poliziak, kontra komunikabideen banaketa, kontra bideojokoak, kontra osakidetza, kontra tabernaria, okina, boitikaria, lagunak…. Eta errua euskaldunona?
    Arraroa da gazteak gaur egun euskaraz egiten jarraitzea dena kontra edukita, eta soilik azal daiteke euskarari dioten atxikipenagatik, maitasunagatik.

  • ” kontra tabernaria, okina, boitikaria, lagunak..” Guztiak Euskal Herritarrak, arazoa bertokoona da ez atzerritarren errua.

  • Euskahaldun 2022-04-28 17:24

    Itziar, zuk esan duzu, kontra euskal herritarrak, ez euskaldunak. Bertakoak bai, baina bigarren edo hirugarren belaunaldikoak izanda, gune euskaldunetan bizita ere euskara ikasteko batere asmorik ez dutenak. Funtzionari plaza lortu ezinean gero negarrez datozen hoiexek berak.

  • Euskahaldun 2022-04-28 17:30

    Herri gune euskaldunetako herri asko daude hamarkada batetik bestera aldaketa demografiko ikaragarria izan zutenak, euskaldunak gehiengo handia izatetik gutxiengo nimiñoa izatera igaro zirenak, kasu hoietan zer, errua euskaldunona da baita ere? Norekin arituko gara euskaraz herri hoietan, kaleko farola eta txakurrekin?

  • Gure hiriburuetako bateko banku batean sartu nintzen atzo. Txanda-zenbakia ematen duen makinaren hizkuntza-aukera, beti bezala, erdaraz jarria zegoen. Nik, beti bezala, euskarazko hautua markatu nuen.
    Berehala bukatu eta ateratzerakoan, oihuka zebilen tipo bat entzun nuen nire atzean. Ez nintzen bueltatu, baina ongi asko entzun nuen esaten ari zena:
    –Joder! Ya está bien! Esto está en vasco! También tenemos que aguantar esto? Esto es la hostia!
    Tipoak garbi entzunarazi zuen bere haserrea sukurtsal guztian. Egiten ari zitzaion diskriminazio linguistikoa ez zen gutxiagorako!
    Kontua da makinak ez duela hizkuntza aukeratzeko zailtasunik bat ere, lehen pantailan bertan hizkuntzen izen bakoitzaren gainean bandera edota ikurrin koloretsu batek ziurtatzen baitu egin nahi den hautua.
    Bankua ezagututa, beldur naiz ez ote dudan hurrengoan makina blokeatuta aurkituko eta espainol hutsezko aukera hartzera behartuta egongo.

    Portzierto, inoiz ez dut euskaldun bat bera ere ikusi horrelako oihuak botatzen egunero egiten zaizkion benetako diskriminazioen aurrean

  • Azken soluzioa-rentzat galdera. 2022-04-28 18:07

    Imajinatu Afrikako herritxo bat. Han wolof hizkuntza hitz egiten dute. Egun batean milaka frantses etortzen hasten dira. Wolofera galtzen eta frantsesa nagusitzen hasten da. Zer irudituko litzaizuke Afrikako herritarren frantses inmigrazioari nolabaiteko muga jartzea eskatuko balute??? Xenofoboak lirateke haiek?

  • Ziurrenik ez zara ohartu, Iciar, baina espainiar guztiak vascoak eta nafarrak dira, zeren legez euskal herritarrik ez baitago, ez dago horrelakorik. Baina espainiar horiek Alemaniara badoaz.. kontuak hagitz ezberdinak dira. Azken batean independentzia behar dugu, eta estatu guziek egiten duten bezalaxe herritar zerrenda bat.

  • Ez Iciar. Alemanian eta Italian halaxe da, Nafarroako foruek lehenengo karlistada galdu arte garbi eta aratz zehazten zuten nafarra aita Edo amaren seme-alaba zela, ez besterik. Baten batek erranen du zehaztapen hori arrazista zela. Neroni erabat aldekoa naiz, eta ez dut uste Alemania Edo Italia estatu faxistak direnik. Eta jakizu, gaur egun ere, nafar egoera zibila izateko, eta nafar batek bezala testamentua egiteko, ez baitu zerikusirik Espainiarekin, hainbat urtez bizi behar dela Nafarroan, eta ondoren txikikeria bat pagatuta nafar egin zaitezkeela, eta nafar baten pare jokatu, errege-erreginen moduan.

  • Euskaldun berrizahartua 2022-04-29 06:02

    Afera hau kontraesanez beteta dago, azken finean ezin dira bi aukera kontrajarri aukeratu. Ezin da hizkuntza askatasunaren mantra atera egoera diglosiko batean, ezin da herrialdea erdaldunez/atzerritarrez bete hizkuntza derrigortasuna ezartzeko Estaturik ez daukagunean, ezin da globalizazioa eta kosmopolitismoa besarkatu eta aldi berean gutxitutako hizkuntza-kultura gorde.
    Nire ustez, euskara salbatuko bada, euskaldunak euskaldunarekin ezarri behar ditu harremanak modu prioritarioan, bestela erdalkeriaren itsasoan diluitua izango bait da euskaldungoa. Euskara zabaltzeko saiakerak antzu geratzen dira egun gurean gertatzen ari diren prozesu politiko-kulturalen menpe, horregatik euskal komunitatea indartu beharra dagoz esparru propioak sortuz, harremanak zuztarrituz eta euskararen aurka doan orori uko eginez.
    Euskaldunak prioritateak ezarri beharko ditu, eta laster gainera, prioritate horien ezarpenak erabakiko baitu euskara salbatuko den, bizirik jarraituko duen eta komunitatea loturik iraungo duen edo azkenean, azken euskaldunaren heriotzaren bezperan, etsipenagatik hizkuntza baztertuko dugun, hainbeste buruhauste emanik.

  • Alpargatero 2022-04-29 08:32

    “Ba bai Itziar, baina batzuk ez dugu gaztelaniaz bizi nahi eta ez daukagu eskubide hori. Eta kolonoen errua ere bada (eta Espainiako Konstituzioarena eta…)” eta errealitate putarena, bai horixe!

  • Benat Castorene 2022-04-29 09:57

    EBzk hitz gutitan untsa azaltzen du zergatik euskararen kinka kezkagarriaren aurrean gure kexak alferrikakoak diren, eta gure ahaleginak aurretik biziki mugatuak (alferrikakoak ez erraiteko):
    Diglosia, populu eta kultura bizikidetza eta euskara inposa lezakeen estaturik eza.
    Diagnostikoa gupidagabea da baina egia.
    Honako zirkunztantzia hauetan ere EHZk iradokitzen duen erresistentziaren norabideari zentzu onekoa deritzot. Lana handia gelditzen da araiz estrategia minimo bat definitzeko eta nahikoa laster aplikatzen hasteko. Baina, animo! Ez eiki baigara zero- zerotik abiatzen, saio bakar batzu badira jadaniko han eta hemen barreiatuak. Hauek xerkatu, ezagutu eta laguntzea hasierako betebeharretariko bat da.
    EBZek arrazoiz salatzen du globalisazioa eta kosmopolitsmoaren idealogia. Zenbat eta danjerosagoa da ideologia hau nun denok berdin hunkitzen baigaitu, abertzale ala kolono
    Hau da, beharbada, izanen oztopo ideologiko handiena aipaturiko estrategiaren eraiki eta onartarazterakoan. .

  • Benat Castorene 2022-04-29 10:28

    “[…]populu eta kultura desberdinen arteko bizkidetza[…]” erran nahi nuen.

  • Azken soluzioaren erantzuna 2022-04-29 18:26

    Afrikako herrixketara europarraik iritsi, iritsi ziren. Bertako jendea esklabu hartu eta ameriketara eraman zuten, amerikarrei lapurtutako lurretan baldintza negargarrietan lan egin zezaten, eta europarrek euren poltsikoak berotu eta bizimodu atsegin eta goxoa izan zezaten. Afrikar eta amerikar haien ondorengoak europara datozkigu gaur, europarrek utzi zizkieten baldintzekin, haiek ere badutelako bizitza atsegin eta goxoa edukitzeko eskubidea.
    Zinez, euskaldun eta euskaltzale amorratua naizen arren, uste dut gure hizkuntzaren egoera latzaren eta haien bizitzarenaren artean alde handia dagoela.
    Guk etorkinen etorrera mugatu nahi bagenu, estatu independente izan beharko genuke, eta estatu independente izango bagina, etorkinak euskalduntzea nahikoa genuke gure hizkuntzaren egoera konpontzeko, inor itsasora bota beharrik izan gabe.
    Txorimalo eta enparau xenofoboak bai botako nituzke itsasora, edo behintzat afrikar eta hegoamerikarrek daramaten bizi maila bizitzera behartu, hortik alde egiteko aukerarik utzi gabe, hesiak ezarriz, etab.
    Espero dut argi erantzun dudala.

  • Benat Castorene 2022-04-30 12:19

    ASE, begiratu dut Txorimaloen azken iruzkina konprenitzeko zerk mereziarazi zion “xenofobo” konplimendu hori. Eta aitortu behar dut “frantses” idatziz “andaluziar” hitzaren tokian gauza ber-bera erran nezakeela. ezbaitu ebidentzia bat baizik erraiten” politikoki zuzen”ari kasu soberarik eman gabe. Beharbada, nik harekiko dutan diferentzia litzateke pentsatzea ezgarela erdaldunen etorrera zuzenean mugatzeko gai izanen. Beste taktika bat asmatu behar dugu.
    anartean penarekin onartu behar dut ni ere zure ustez xenofoa naizela. Eta bota nahiko nindukezu itsasora edo “hesien artean kartzelaratu afrikako herri urrun batera.
    Alabaina gogor da zeren gehiago espero bainuke “euskaldun eta euskaltzale amorratu” baten ganik!
    Kurios nintzateke jakitea zer erran nahi duen zure izengoitia”Azken soluzioaren erantzuna”?
    Adeitasunez eta umorez.

  • Ez, ez diozu egin dizuten galderari erantzun. Xenofoboak lirateke, bai ala ez?
    Eta gorrotatzaile nagusia zu zara. Inork ez du “itsasora botatzeaz” deus esan, zu izan ezik. Endofobo arriskutsua zara.

    Bide batez, beste galdera bat: ezin bada inolako mugarik jarri, EHn 3 milioi kanpotar sar ditzakegu, adibidez? Euskaltzaleok are minoria ezinikusiago egin arte?

    Euskaltzaleok ezin ditugu munduko pobre guztiak salbatu. Euskara bai, ordea.

  • Ea, banaka.
    Beñat, txorimalok “kanpotarrak” kanporatu nahi ditu. Horrexegatik da xenofoboa. Ez du balizko euskal botere bat baliatu nahi kanpotarrak euskalduntzeko. Ez ditu bertako erdaldunak kanporatu nahi. Ez. “Kanpotarrak” kanporatu nahi ditu (“kanpotar erdaldunen sarrera mugatu behar da”). Disimulua aise atzematen da zuzeu txiki honetan. Badakigu zaunkak zein txakurrenak diren.
    Kanpotarrei mugak itxi nahi dizkiena kanpotar horiek itsasora botatzen ari da, zeren haiek ez diote etortzen ahalegintzeari utziko, bistan denez. Eskubidea dute geure bizi maila edukitzeko. Ihesi dagiote gerrari, pobreziari, goseari, egarriari… Gorriak eta beltzak ikusten dituzte askok honaino iristerako. Nik jendeari opa ohi diot berak besteei opa diena. Etorkinak itsasoan itotzera kondenatu nahi dituena, itsasora. Euren herrialdetik atera ezinda, pobre, gerrapean bizitzera kondenatu nahi dituena, herrialde haietan pobre eta gerrapean. Zeren jende horri ateak itxi nahi dizkiezuenak horretara kondenatzen dituzue: euren herrialde pobretik atera ezinik gelditzera edo bestela itsasoan itotzera. Ikusten duzunez, Beñat, zu ere txorimaloren taldean sartzen zaitut, gai honetan bera bezala pentsatzen baituzu.
    Berdin pentsatzen duzue ameriketara joan eta hango natiboen hizkuntzak ikasi ez zituzten euskaldunez?
    Txorimalo, ni gorrotatzailea naiz, bai. Horretan zurekin ados. Gorroto ditut xenofoboak. Ikaragarri gorroto. Nirekiko sentitzen dudan bazterkerian senide direlako baztertzen dituzuen etorkinak.
    Eta bai, noski, xenofoboak lirateke, euren esku bestelako baliabideak edukiko balituzte euren hizkuntza babesteko eta hala ere etorkinak baztertuko eta mezpretxatuko balituzte, zuk egiten duzun bezala.
    Nire iruzkinak ere galderak zituen inplizituki, zuk aurre egin nahi ez dizkiozun galderak. Orain zuk erantzun: zer deritzozu euren bizi mailari? Onartuko zenuke afrikarren ondorioz aberastasun maila desberdinak izatea, zu herrialde pobreetakoa izatea haien jardunaren ondorioz eta gainera haien bizi maila izatea eragotziko balizute? Geldituko zinateke txintxo, menperatu, zure herrialdean? Etxean internetik gabe, bideojokorik gabe, pintxopoterik gabe? Autorik gabe? Oporrik gabe? Haiek luxuzko bizitza luketen bitartean, guk daukaguna bezalakoa?
    Euskaldunok ezin ditzakegu 3 milioi kanpotar sartu EHn, haiek etorriko dira, gu arantzazko hesiak jarri arren, haien ontziak itsasoan deribara utzi arren.
    Eta barkatu esatea, zeren badirudi oraindik ez zarela konturatu. Gaurko egoeran euskaldunok ezin dugu euskara salbatu, geure hizkuntza politikaren jabe izan beharko genuke. Eta hori horrela balitz, ez genuke inor kanporatu beharko, euskaldundu egingo genituzke eta kitto.
    “Kanpotar”… hitza bera erabiltzea ere…

  • Beñat Castorene 2022-05-03 21:02

    AZ, lehenik irakurri dut berriro aipatzen nuen Txorimaloren iruzkina eta ez eiki dut ikusten egozten edo prestatzen diozun itsuskeria hauek guziak. Horregatik inportantea da idatzitako hitz zehatzak kritikatzea ez eta hitz horietarik ateratako zure estrapolazioak.

  • Hauxe dugu populismo adierazpen garbia. Topikoz betea eta inongo argudiorik ez duena. Finean, gezurra. Xenofobia inon zabaldurik bada Europatik kanpo bilatu behar da, ez ditut herriak aipatuko, guziok ezagutzen ditugu eta, baita Europako xenofoboenak ere, eta ez Europan dira Europan sortuak. Eta Afrikako eta Asiako eta.. eliteak? Europar langile batek sentitu behar al du ez dakit nork ez dakit noiz egindako ez dakit zeren errudun dela? Hoa apapa! Kanpotar? Hitz arrunta, jendarte guziek erabilia, geronean ez dena, Edo izan nahi ez duena , asko dira, gehienbat espainiarrak.

  • Ez, nik ez dut inoiz eta inon esan kanpotarrak bota behar direnik. Hori zure buruan baino ez dago.

    Eta uste oso okerra duzu. Zuk uste duzu, nik eta Beñat Castorenek kanpotarrak “gorroto” ditugula. Baina hori ez da egia eta ez da kontua. Kontua hizkuntza baten biziraupena da. Ez dugu ezer kanpotarren aurka. Are gehiago, ongi etorriak dira gure kausara gehitzen badira.

    Baina euskarak biziraun behar badu, atxikimendu soziala, ezagutza soziala, besteak beste handia behar du. Batez ere, termino proportzionaletan. Termino absolutuetan baino gehiago. Politikariek euskararen aldeko benetako neurriak hartuko dituzte, biztanleriaren %50 baino gehiagok ardura badu gai honekiko.

    Migratzaileak, berez, ez dira euskararen arerioak. Baina hain da masiboa haien etorrera, non euskararentzat oztopo argia bihurtu den. Zuri edo niri gustatu ala ez. Horrela da, nahi edo ez nahi.

  • Benat Castorene 2022-05-04 10:51

    Nik behintzat ederki ulertzen zaitut Txorimalo, ederki adierazten baituzu anitzen eta ene kezka. Kontu oso delikatu eta minberak dira hauek denentzat, baina atsolutuki jendetasunez aipatu eta eztabaidatu behar direnak. Baina nola fenomeno aski berriak eta minberak jokoan direnez nahiko erraza da minberak liratekeen hitzak nahi gabe ere erabiltzea.
    Adibidez, zinez elgarrekin hausnartu nahi badugu, Zuzeun maite dutan bezala, ez eta gerla zibila behala piztu, hitz batzuen beharrez kanpoko erabilpena ekidin behar dugu: adibidez xenofobo, arrazizta, nazi edo nik dakita zer.
    Adibide konkretu bat: emigrazio masiboa ( aszpimarratzen dut “masiboa”) da garai hauetako fenomeno itzela gurea bezalako populu tipiak eraldatzen ahal dituena ezeztatzeraino ere kasu batzuetan. Hau da denek egin dezaketen konstatapen bat ; batzuk halaere ukatzen dute batzuk bost axola eta beste batzu deitoratzen; Ni azken hauetakoa nintzateke eta nahi duen edonor desafiatzen dut frogatzea badela kezka horretan inolako gorrotorik edo xenofobiarik edo arrazismorik
    Ene eta anitzen ustez hitz erdeinugarri horien erabilpen gehiegizkoak eta sistematikoak erakusten du inpotentzia edo bederen alfertasun intelektual bat. Eskuarki ikusten da, aspaldi danik, sistema ezarriaren defentsan baina ikusten dut orai Putinek berak lotsagabeki dituela ukraniarren kontra!
    Bukatzeko, abere oso zinpatikoak deritzot elefanteak. Alta sute bati edo idorte bati eskapu egiteko elefante tropek bidea zeharlatzen dutenean sagarroiak lehertzen dituzte autoek bezalaxe. Ba, garai hauetan, iduritzen zait eta horrela sentitzen dut, gu girela sagarroiak eta imigranteak elefanteak.
    Anima dezagun denok egiazko debate bat Zuzeun bederen.

  • Euskaldun berrizahartia 2022-05-04 14:50

    Eztabaida piztua eta anpulotsua, duda gabe.
    AZ, mundu ideal batean, eskualde arteko sekulako desberdintasunik ez legokeenean, migrazioaren afera ez litzateke arazo bat izango horretara daramaten arrazoi guztiak ez litezkeelako existituko. Modu berean, hizkuntza-kultura arteko talka eta bizikidetza ezintasuna ez litzateke existituko, delarik izpiritu demokratiko eta errespetuzkoagatik edo zeinek daki zergatik.
    Tamalez, historiak oinordetzan utzitako errealitatea ez da hori.
    Nik neuk nahigoko nuke arazo honi aterabidea emateko herrialdeen garapen ekitatiboa sustatuko balitz, norberak bere herrian, horrela nahi izatekotan, bizi eta lan duinki egin ahal izateko, baina gure abagunean arazoak eta arazoen konponbideak ez doaz norabide horretatik. Mundua gatazkatsua da eta gu gatazkan bizi gara.
    Lehen ere euskaraz bizitzeko konplikazioak bagenituen zeintzuk ez ditugu izango orain askok onberatasun diglosikoa dela eta espainola eta frantzesa lingua franca moduan darabiltenean. Euskara leku gutxitan da integrazio hizkuntza eta ez dezagun ahaztu herrialde bateko edo besteko hiritar bihurtzeko euskara ez dela derrigorrezkoa, erdarak dira derrigorrezkoak. Hautaketa kulturala egin behar bada erdara aukeratuko da euskararen aurretik, etekina bertan da, espainol edo frantzes bilakatzean, ez euskaldun bilakatzean.
    Paradoxa bat aurkitzen dut beraz zure diskurtsoan. Euskal boterea baliatu behar da jendartea euskalduntzeko. Ongi, ados gaude. Baina ez ahaztu zenbaki kontua dela batzuetan boterea, eta guztiok hain alderdi-demokrata izanik, Euskal Herria erdalzalez betetzeak zer dakar? Ba herabe diren ustezko alderdi euskaltzaleek pisua galtzea. Baditugu nahikoa arazo jadanik zenbaki kontuak direla eta gehiago gehitu nahi izateko. Ea nola lortu daitekeen horrela inolako hizkuntza politikarik ezartzea.
    Afrikaz hitz egiten duzu baina zentzu horretan hego Euskal Herriari dagokionean niri kezkagarriagoa egiten zait latinoamerikatik datozenena, espainola ezpainetan datoz eta… Kolonizatu zituzten eta orain bueltan datorkiguna euskal hiztun komunitatearen kalterako izango da, ez baitugu horri orain mugarik jartzeko botererik, Estatuko hizkuntza ikasita dakarte. Jakin gurako nuke zein den jarraitu beharreko lerro estrategikoa eta zein taktikak, zure iritziz, baldin eta anabasa honeta euskara eta euskal komunitatea salbatuko badira.
    Ezin diezaiokegu elefanteari ezikusiarena egin.
    Espainia edo Frantzia erreferentziatzat daukaten etorkinekin gauza gutxi egin daiteke, oso gutxi gureganatu ditzakegu orain. Bertako erdaldunekin bada aukeraren bat baldin eta euskalzaletasunaren hazia nonbait izkutuan badaukate. Horietan datza gakoetako bat, modu zentrifugoan euskararen erabilera sustatzean. Ziur pertsona batek urtebetean bere zirkulukoak direnen eskukada bat ekarri ditzakeela euskararen erabilerara. Hori gurean txertaturik ez daudenekin ezin dezakegu egin. Haien komunitateak dituzte, ez dira gure komunitatean bizi, hauek batzuetan gurutzatu arren, eta orduan, zein da erabiltzen den hizkuntza? Ba horixe bera…
    Landa babestu ezin bada gotortu gaitezen gazteluan setioa bukatzen den arte: Euskara eta euskal kultura taldeak, euskal tabernak, auzo euskaldunak (Dublinen auzo galeztarra eratzekoak dira!), aisialdi euskalduna, haur euskaldunak eskolan ez sakabanatzea…
    Etorkinena ez da daukagun arazo bakarra, baina bada euskarari eragiten dion arazoetako bat, hori ikusi nahi ez duena itsu dago edo itsuarena egiten du, batez ere euskaldunen erreprodukzio tasa (biologikoa zein linguistikoa) zein den ikusita.

  • Ezin uka daiteke inmigrazioak euskarari, euskal komunitateari eta identitateari ez diola batere laguntzen bere egonkortzeko eta indartzeko saiakeran, matematika kontu sinplea da.
    Baina, hau alda EH-ren arazorik larriena? inondik inora ere.
    EAEn bizi diren pertsonen %8,4 ak du atzerritar nazionalitatea.
    Arazoaren errua atzerritarrei botatzea tentagarria da. Arazoa externalizatzeak gure burua zuritzen laguntzen du, egia gordina aitortu beharrean, euskal herritarren zati handi batek ez du euskaraz bizitzeko inolako asmorik, ez du euskararen normalizazioa nahi, ez du euskaraz bizi nahi eta ez du besteak euskaraz bitzitzeko esfortzurik egingo.
    Hau da gureganatu behar dugun populazioaren zatia. Parlamentura bistazo azkar bat eman ezkero argi ikus daiteke egoera hau PSOE-PP-k argi eta garbi erakusten dute ez dutela herri euskaldun bat nahi eta beraiengaitik balitz euskara erabat baztertuko luketela instituzioetatik. EAJ, antzeko parezido, folklorismo eta regionalismo kutre bat mantentzeaz aparte ez du fitxa mugitzeko batere intentziorik, sektore euskaltzalea erabat apartatua du. Podemosek, berdintasun eta integrazioz mozorratutako diglosia egoera bat saltzen du. EAE-ko zati handi bat ados dago guzti honekin, bertakoak, ez dira migratzaileak, hemen jaiotakoak dira.
    Hau onartu ezean jai dugu gure arazoa hegoamerikar eta magrebiarrak direla pentsatzean, arazoa da hona etortzen direnean bi herri aurkitzen dituztela bata ezertarako balio ez duen hizkuntza bat hitz egiten duen jendea eta bestea espainol eta frantsesak, bi estatu handi, etorkina bizirautera dator beraz argi dago zeinen aldeko apustua egingo duen.

  • Euskaldun berrizahartua 2022-05-04 17:57

    Itziar, zure iruzkinarekin oro har oso ados nengokeen, baina gauza batzuk puntualizatu nahiko nituzke, badaezpada.
    Zuk aipatzen duzun atzerritarren portzentaia tentuz irakurri behar da, atzerritarren ehunekoa askoz handiagoa baita, kontuan izan hiritartasuna daukaten atzerritarrak askoz gehiago direla. Ez naiz Algeriar, Marokoar, Argentinatar eta besteetaz ari, baizik eta beti-betidanik frantsez edo espainol izan direnetaz. Egin kalkuluak, bertako eta kanpoko terminoak oso anbiguoak dira eta. %8 hori 4 bider inguru, bertan jaiotakoak hartu gabe. Ez da hain kopuru txikia, ez horixe! Eta alderdi abertzaleen botoemaile asko erdaltzale hutsak ere.
    Bestalde, hemen jaiotzeak ematen al du hemengoa izatearen nolakotasuna? Inoiz euskaldundu eta euskaldunduko ez diren orain hainbat generazio etorritakoen seme-alabak bertakoak al dira? Inork ez ditu atzerritar deituko, baina jakin behar da astoa eta zaldia bereizten, eta asto gainean doana ez da zalduna, ez izan dudarik.

  • Ekuazioa sinplea da ulertu nahi duenarentzat:
    a) Euskarari dagokion lekua emateko burujabetza behar genuke.
    b) Atzerritarrei ateak ixteko burujabetza behar genuke.
    Burujabe izango bagina, eta gure helburua euskarari dagokion lekua ematea izango balitz (hots, gizartean euskara %100 erabiltzeko aukera bermatuta egotea), euskara jakitea derrigorrezkoa izango litzateteke, ez bakarrik administrazioan lan egiteko, baita harreman soziolaboral eta bestelako guztietarako. Eta hori egiteko aukera izango bagenu, etorkinak kanporatzea ez litzateke beharrezkoa izango (beti ere euskarari dagokion lekua ematea izango balitz eztabaida honetan gabiltzanon helburua).

    Gainerakoa, etorkinen aurkako diskurtso xenofoboa elikatzea besterik ez da.

  • Zeren argazkiko pintadan ez dio ezer erdaldun elebakarren aurka, jatorri jakin batekoen aurkakoa da, kontuan hartu gabe andaluziarrak euskaldun izan daitezkeela (basko asko erdaldun elebakarrak diren bezalaxe).
    Izan ere, denok ezagutzen ditugu jatorri andaluziar, extremeño, galego, etabarreko euskaldunak. Euskal Herriko edozein mendi puntako baserritar erdalzale asko ezagutzen ditugun bezalaxe.

  • Beraz, gure arazoa ez dira etorkinak, gure hizkuntza politika ezartzeko ezintasuna baizik.

    Ondo segi.

  • Euskahaldun 2022-05-04 22:51

    Itziar, %8,4ko zifra hori apur bat tranpatia da. Eustaten datuak ikusita ( https://eu.eustat.eus/elementos/ele0017900/ti_euskal-aen-bizi-den-biztanleria-osoaren-84-atzerriko-biztanleria-da-185000-bizilagun-alegia/not0017941_e.html ), atzerrian jaio baina espainiar nazionalitatea lortutakoak gehituta, guztira %11ra igotzen da. Hiriburuetan batazbesteko hori, Bilbon esaterako, %14,2ra igotzen da. Bitxikeri bat aipatzearren, portzentairik altuena duen udala Ordizia da, %18,6rekin.
    Eta orain gehituiozu EAEtik kanpo beste erkidegoetan jaio diren espainiarrak. Eustaten beste esteka honen arabera, 2016an gizartearen %18,9 ziren eta atzerritarrak %9,4. Guztira beraz, %27,3 eta %28,4 bitartean ( https://eu.eustat.eus/elementos/ele0014700/ti_2016an-euskal-aeko-biztanleen–28-kanpoan-jaioa-zen/not0014789_e.html ). Ehunekoa txikia badirudi ere, hoietatik gehien gehienak gazteak edo familia izateko adinean daude. Bertakoen batazbesteko adina 45 urtekoa den bitartean, atzerritarrena 33 urtekoa da. Zaharkituta dagoen gizarte baten aldean, batazbeste ume gehiago izaten dituzte atzerritarrak. Eustaten beste esteka honetan jaiotzen %28,5 ama atzerritarren eskutik eman ziren. Hau da, biztanleriaren %8,4 izanda erlatiboki hirukoitza baino gehiago. https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&url=https://www.eustat.eus/elementos/not0018822_c.pdf&ved=2ahUKEwjBssPzzcb3AhUM-YUKHd8UAigQFnoECAwQAQ&usg=AOvVaw3Wh0VLVNIrFbaNR9Efz8ix
    Atera kontuak beraz.

  • Euskahaldun 2022-05-04 23:16

    AZ Banu, balego eta balitz…Betiko kontua, baina balizko olan burdinik ez, balizko Euskal Herri burujabean euskaraz bizi ezin daitekeen bezala. Bitartean welcome tout le mond! Total, ez dago zer eginik ezta?

  • Euskahaldun 2022-05-04 23:49

    Irlandan ingelesek konkistatu zuten azken lurraldea Ulsterreko erreinua izan zen. Erresistentziarik handiena erakutsi zuen lurraldea izanik, zigor bezela, bertakoak kanporatu, lurrak bereganatu eta “Plantation” deituriko prozesuaren bitartez (eremu erreko politika) Eskozia hegoaldeko eta Inglaterra iparraldeko familia ingeles hiztun eta protestanteei lur hoiek eskaini zitzaizkien. Irlandar historian izan den kolonizazio prozesurik eraginkorrena izan zen, eta hizkuntza gaelikoak izandako atzerakadarik handiena ekarri zuena.
    Kolono familia gehienak pobreak eta miseria gorritik ihesi etorri ziren, baina azken baten, inperioaren zerbitzura zeuden. Ameriketara joandakoak amerindiarrei lapurtutako lurretan ezarri ziren hoiek bezalaxe. Bertakoek kolono hoiek onartu behar al zituzten miseriarik ihesi zeudelako? Beste barik?