Optimisten kluba: Itxarotea astuna izaten da.

MzAyMw==

Jarrerak aldatu ziren ezker abertzalean. Estrategia berria, ekintza armaturik gabea, hautatu zen eta honek badirudi ez duela atzera bueltarik. Optimista handienen irriparre zorrotza kamustu du denborak, ETAk ez baitu oraindik erantzunik eman estrategia berriaren aurrean. Bai, zerbait adierazi du. Esan du bat egiten duela eztabaidetatik ateratako ildo berriarekin eta “aldaketa garaia” zabaldu dela Euskal Herrian… baina ez du eman oraindik azken pausoa, ez du agiri ofizial sakonik argitara atera. Ez dio erantzun garbi, Currin eta bakearen nobel saridunen agiriari.

Estatuaren partetik ere, zer esanik ez. Ez da erantzun publikorik egon. Eta egon direnak ez diote leku handirik uzten esperantzari. Rubalcabaren diskurtsoak ezer gutxi du berritzailetik. Bruselako adierazpenari ez diote baliorik aitortu, eta PP alderdiaren aurrean belaunikatu dira.

Tira, entzun zen San Ferminetarako su etena publiko egingo zela… Besteek zioten hilaren 15ean emango zela… besteek San Inaziotarako… abuztuan ere norbaitek jarri zuen hitzordu desiratua… Ez dakigu ezer ordea. Diskrezioa absolutua da. Entzun dut ere Gazan ez ari ote diren negoziatzen orain, baita ETAk ez duela su etenik publiko egingo… Susmoak beti susmo.

Nik optimista jarraituko dut, nire irriparrea zorrozten.

Irudia | Denbora | Lampernas 2.0 | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

7 pentsamendu “Optimisten kluba: Itxarotea astuna izaten da.”-ri buruz

  • Baita ni ere!
    Eta ez naiz soilik optimista, are gehiago, ziur nago agiria plazaratuko dutela 😉

    Beharrezkoa da bide berrira eramango gaituen ateak guztiz irekitzeko.

  • Itxaronaldi astunetan aritzea da hoberena, zain gaudela ahaztutzeraino.

    Batzuk itxoingo dute abiatzeko, beste batzuk itxoingo dute “oso ondo” esan eta kanalaz aldatzeko.

    Optimistok, hasi gaitezke ezinezkoa dena lantzen. Eta egun hori iristen denean, gure jarduna izango da “eta orain zer?” galderarentzako erantzuna.

  • Gari Garaialde 2010-07-29 08:07

    ETAk erantzun du, ez batzuek esperotako mailan, baina erantzun du. Aurreko astean Ziburun ere erantzun zuen, eta garrantzitsuagoa dena, urte betean ez du atentaturik egin.
    50 urte borroka armatuan eta klandestinitatean daraman talde batek ezin du egun batetik bestera dena uztea erabaki, batez ere eszisiorik egon ez dadin edo beste inork borroka harmatua tresnatzat hartuko ez duenaren intetntzioa badauka.
    Nik batzuen prisak ikusita, galdera bat daukat: zer da hobea: beste urte itxaron behar izatea ETAk borroka harmatua alde batera uzten duela adierazteko (urte horretan atentaturik burutu gabe) edo bihar bertan ETAk borroka armatua uzten duela esan eta etzi BENETAKO ETA edo ETA JARRAIPENA bezalako talde armatu batzuk jokolekua baldintzatzea.
    Ni kezkatzen nauena da batzuen optimismoak daukan bide laburra.

  • Gari ados negok ETAk armak alde batera uzteko bere denbora behar duela esaten dekenean. Baina ez ezak esan batzuen optimismoak “bide laburra” duela… zeren optimista batzuk 15 urte egon dira zain, Lizarra bukatu eta oraindik optimista jarraitu zuten, 2006koan ere optimista…. eta oraingoan ere bai. Ez da oso bide laburra gero.

  • gotzon barandiaran arteaga 2010-07-29 09:31

    aupa lagunok

    esperoan egoteari utzi eta hasi gaitezan herritarrok itaurren. ETAri nork gura duena ulertzen diogunez, nik hauxe ulertu nion Ziburun: herritarron ordua da.
    Inoren esperoan egoteari utzita giza eskubide, eskubide zibil eta eskubide politiko guztiak guztiontzat bermatuak izan daitezen elkartzen hasi gara ADIERAZI EH ekimenaren inguruan. Esperoari ez!

  • Gari Garaialde 2010-07-29 11:29

    Eta Argeleko prozesuan itxaropena izen zutenek 25 urte eta Estatutuan izan zutenek 35 eta…
    Hainbeste denboran optimista izan denak ez du optimismoa Irailetik aurrera berdin izango?
    Orain piztu den optimismo gorakadak urte bete besterik ez du eta ni orain zabaltzen ari den bideari prisaz erantzuteko sektore batzuek egiten dabiltzan presioak kezkatzen nau. Ez al gara ohartu Lizarrakoak ez zuela funtzionatu.
    Nere galdera lehengo bera da: zer da interesatzen zaiguna, ETAk armak uztea eta gero gerokoak edo atzerabueltarik izango ez duen prozesu batean sartzea?

  • Nik atzera bueltarik ez duen prozesu batean sinisten dut eta bat egiten dut Euskalduna jauregian lehenengo, eta ekainaren 11an egindako prentsaurrekoan gero (oker ez banago hamaika zen…) jarritako printzipioekin. eutsi denok!