Zezenketak debekatu dituzte Katalunian

Prou! plataformak 2008an martxan jarritako herri legegintza ekinbidea onartu zuen atzo Kataluniako parlamentuak gehiengo osoz, aldeko 68 boto, aurkako 55 eta 9 abstentziorekin. Honela, zezenketak debekatzen dituen bigarren autonomia erkidegoa bihurtu da Katalunia, duela 21 urte debekatu zituen Kanariar uharteen ondoren.

Debekua 2012ko lehen egunean sartuko da indarrean. Ordura arte zezenketak egiten jarraitu ahal izango dute Katalunian oraindik geratzen den zezen plaza bakarrean: Bartzelonako Monumental zezen plazan. Bestalde, legeak ez ditu Katalunian correbous izenez ezagutzen diren zezen-suzkoak aipatu ere egiten, entzierro mota hau inpunitatean utziz.

MzAyNA==

Jose Montilla Kataluniako presidenteak adierazi du berak ekimenaren aurkako botoa eman zuela, “askatasunaren alde” dagoelako, baina Kataluniako Parlamentuaren erabakia errespetatzen duela.

Gurera itzulita, joan den maiatzean irten zen gaia Legebiltzarrean, Ezker Batuak lehendakariari “Zein da Eusko Jaurlaritzaren jarrera Euskadin zezenketak mantentzeari buruz?” galdera egin zionean. Lopezek ukatu egin zuen euskal gizartearen gehiengoa zezenketen aurka zegoenik, eta Espainiako lehenengo zezenketa XII. mendean Soraluzen egin zela gogorarazi zuen.

Irudia | Zezen bat zezenketa baten amaieran | elarequi61 | Creative Commons By SA
zezenak, Zezenketak, zezenketen-debekua

Zer duzu buruan “Zezenketak debekatu dituzte Katalunian”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude