Nor dago Loiuko autobus kiskalduen atzean?

Nor dago Loiuko autobus kiskalduen atzean?
Albiste izan da: Autobuses Lujua enpresako 5 autobus erre dituzte, ustez preso gaixoen berehalako askapena eskatzeko. Halaxe aitortu dute EiTBri igorritako eposta baten bidez, ez direla “zeruari begira” geratuko estatuek presoak erailtzen segitzen duten bitartean.

Baina zer buruargiri okurritzen zaio enpresa bateko bost autobus erretzea? Nori egiten dio mesede ekintza honek? Zer lortzea espero zuten egileek?

1. hipotesia: Iluminatu abertzaleak

Lehen hipotesia da, badagoela oraindik halako ekintzekin ezer lortu daitekeela uste duen iluminatu kuadrila. Eta “Estatuari mina”, edo Hertzainakek zioen bezala, “Estatuari gerra” egin nahi diotela horrela. Ustez, Sortun sinisten ez duen jendea da halako ekintzak egiten segitzeko asmoa duena, eta balizko eszisio baterako nahikoa ez den energia, halako ekintzetara bideratzen dute, nahiz eta, alderdiak errefusatu gero.

2. hipotesia: Polizia edo segurtasun enpresak

Edo Espainiar Inteligentzia Zerbitzua (oximorona). Ikusirik garai berriotan Estatuaren posturak ahuspoa galdu duela, Sorturen aldebakarreko estrategiaren erruz, halako ekintzak egitera behartua ikusi dira segurtasun indarrak. Ez litzateke lehenengo kasua, badira antzekoak. kontuak berdin jarraitzen duela, eta politika gogorrekin segitzea ezinbestekoa dela argudiatzen segitzeko-edo.

Mayor Orejaren segurtasun enpresen maniobra orkestatua izan daiteke baita, hainbeste urtetan izandako lana galtzear ikusten baitute euren burua.

Batek daki

Baina, argi dago, estrategikoki hankasartze bortitza litzatekeela ezker abertzalearentzat halako ekintzak egitea. Eta alderantziz, puxtarri bat Espainiar Estatuarentzat, bere postura higiezinarekin segitzeko. Alegia ekintza hauen ostean, urrunago ikusten dut preso gaixoak askatzeko unea. Zoritxarrez.

Erlazionatutako albisteak:
Naiz.info
El Correo
Berria
Deia

Nor dago Loiuko autobus kiskalduen atzean?

14 pentsamendu “Nor dago Loiuko autobus kiskalduen atzean?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-08-22 15:08

    Horrelako autobusen txikizioak egin izan direnean (ez dakit zer obsesio sartu zitzaien mukizu batzuei garai hartan autobusekin; badira ere bestelako objektuak, ederki asko su hartzen dutenak), uste dut beti enpresa publikoak izan direla. Lujua enpresa zerekin eta norekin lotua dagoen ez dakit.
    .
    Egon liteke hirugarren posibilitate bat: batere motibazio politikorik ez egotea eraso horien atzean, eta komunikatua jendea despistatzeko modu bat izatea.

  • Borondate askoko baina buru gutxiko ekintza delakoan nago, ezker abertzalearen pseuo-pazifismo ziztrin honekin ados ez dagoen gazte talde batek burutua. Gogoa, ausardia eta indarra eukitzea ezinbestekoa bada ere, gaitasun hauek ez dute balio zuzenbide egokian zuzenduko dituen bururik ez badago atzean. Eta ongi dakit nik ezker abertzaleko gaztetxo gehienek borondate ona bai, baina buru falta ere nabarmena dutela.

  • Ekintza hauek eo gabe presoak berdin jarraituko dute.

  • Hipotesi faltsuak kontrastatu gabe (bere ideak indartzeko) erabiltzen dutenak …. iluminatuak dira.

    Zergatik ez zara zu polizia?

  • Mikel Abasolo 2014-08-22 22:46

    Nire ustez, garbid ago bigarren hipotesia dela errealitatetik hurbilen dagoena.
    Horrelako asko eginen dute hemendik aurrera, baita okerragoak ere. Denborak esango.

  • Bilgune Feminista Monolitikoa ez dira izan seguraski. Guri nazioak ez zaizkigu axola, guri bakarrik Alu Santua axola zaigu. Gora euskal Feminismoa! Heriotza euskal patriarkatuari!!

  • “Lehen hipotesia da, badagoela oraindik halako ekintzekin ezer lortu daitekeela uste duen iluminatu kuadrila.”
    .
    Hau, nola ez, iluminatu atzeratu batek idatzi du. Protoeuskaraz hitzegiten duena, eta azpieuskaraz pentsatzen duena seguraski. Baliteke feminista izatea. Atzeratuak direnen %83ak feministak dira eta. Hau ikerketa ezkertiarrek diote. Guztia %83a da. Zientifikoa da!
    .
    Gora alua. Fuera euskal patriarkatua!!
    http://www.pikaramagazine.com/2014/07/la-oh-penacion-beachkini/
    .
    Gora La República Española!
    .
    Gora Euskal Traidoreak!
    .
    Lehen independentzia! Gaur Feminismoa!
    .
    Gora eslogan zentzugabeak! Gora Harridura Ikurrak! gora pankarta eta pintadak!
    .
    Gora euskal Neanderthala (%4 inguruan egongo dela uste da)!

  • Psikiatra on baten izena emango nizuke.
    .
    Nahi izanez gero.

  • Ez dut uste psikiatra batek konponduko duenik Euskal Herriko arazo hau. Ezker independentista barkamen eternoaren bila (sozialismoa, feminismoa, ekologismoa eta gainontzeko ideia ahul guztiak) uztea ez da psikiatria kontu bat.
    .
    Beti ibili behar gera gainontzeko herrialdeek zer ideia neo-kristau aterako duten guk hori barneratzeko eta denbora galtzeko. Ez dugu gure herria gidatu nahi, ondoko herriak begiratzen ditugu gure erru sentimendua kentzeko. Baina nondik atera da euskaldunon erru sentimendu hau?

  • Lerro bakar batean idatzi daitekeen “hipotesi” begibistako bat, non erantzuna ere begibistakoa den, 6 parrafo pedantetan idazteak ez du barkamenik.
    .
    Benetan honelako artikulu eta ideologia mononeuronalak baztertu behar ditugu, hemen eta orain.

  • Gooby zurekin bat nator. Euskal Heria kutsatu duen feminismo hembrista hau geo-politikako lehenengo kurtsoan ikasten den “divide et impera” argi bat da.
    Independentziaren aldeko borroka Euskal Herriaren kohesioa indartzeko balio izan duen osagai bat izan da.
    Ezker abertzaleak sustatuako feminismoarekin ordea etsaia orain ez da estatu koloniala, ez, etsaia euskal gizartearen erdia bihurtu da (gizonezkoa) arrazoirik gabe, eta atzeratu ugarik hartzen dute zerbait aberasgarria balitz bezala. Bada, bortxaketa eta sexu-eraso gehienak kanpotarrek burutzen dutela ahaztu egiten zaie esatea. Pankartak euskaraz beharrean hobe arabiarrez idatziko balituzte.
    Nik feminismoa liberalismoaren ondorio argi bezala ikusten dut, eta guztiz anti-liberala den ideologia Abertzalea suntsitzeko tresna dela iruditzen zait. 80. hamarkadan heroina sartu zuten moduan, gaur egun feminismoaz kutsatu gaituzte.
    Euskal neska gaztearen erreferentziak PKKko emakume soldaduak izan beharrean, George Soros finantziero juduak finantziatzen dituen Pussy Riot nazkante horiek dira
    Multikulturalismoak eta feminismoak Euskal Herriarekin estatuen indar kolonialak baino lehenago bukatzen duenean eta hemengo jende askok euren lokatzezko idoloengandik traizionatuak sentitzen direnean ez dut jakingo edo negar, edo barre egin.

  • Jajajajaj pozten nau behintzat ezker abertzaleko bizpairu kideak konturatu izatea, urrats garrantzitsu bat da momentuz eta ea aurrera joaten bada ala zer.

    Bestelak beste, azpimarratzekoa da: Ezker Abertzalearen mugimendua gidatzen duten bi ardatzek guztiz aurkakoak dira, alde batetik euskal nortasuna eta aurrerakuntza soziala aldarrikatzen eta, bestaldetik, inmigrazio masiboa eta feminismo kutsatuta bat barneratzen.

  • Loiuko autobusak nork erre dituen zen abiapuntua, eta EHko feminismoari buruzko eztabaida (?) sortu da. Kuriosoa.

  • Feminismoa izan da-ta munduko herri askapen mugimenduen ardatz eta lehen lerroa. Normala da beraz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude